Fabulous Trobadors

Okzitaniako musika taldea

Fabulous Trobadors 1986an Okzitaniako Tolosan sorturiko musika talde bat da. Claude Sicre eta Ange B musikariek sortu zuten eta Tolosa hiriko Saint Bernard auzoari oso lotua da.

Fabulus Trobadors
Datuak
JatorriaToulouse
Musika motaragga, hip-hop
Urteak1986 - gaur egun
Taldekideak
Claude Sicre
Ange B
Informazio gehigarria
fabulous-trobadors.com
Musicbrainz: 73cefb4f-faed-4056-8d51-345bbf02c9eb Songkick: 101079 Discogs: 632281 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Lehen diska 1992an kaleratu zuten, Èra pas de faire, Ròker Promocion disketxearen eskutik. 1995ean Mercury Recordsekin aurkeztu zuten bigarren diskoa, Ma ville est le plus beau park izenekoa. Hurrengo diskoa 1998koa da, On the linha Imaginòt izenarekin kaleratua. Bost urte beranduago aurkeztu zuten Duels de tchatche et autres trucs du folklore toulousain, Tôt ou tard disketxearekin.

EstiloaAldatu

Fabulous Trobadors taldearen eragin nabarmenenak ragga eta hip-hopa dira. Honi okzitaniar musikaren erroak eta Brasilgo musikari loturiko ezaugarriak gehitzen zaizkio. Instrumentu tradizionalak erabiltzen dituzte, panderoak batez ere, baina baita txirula, akordeioa... ere, batzuetan instrumentu elektronikoekin nahasiz.[1][2]

Frantsesez abesten dute gehien bat, baina zenbait kantu okzitanieraz abesten dituzte. Gaiei dagokienez gizartea izaten dute aipagai: arrazismoa, bazterkeria, politika, kontrabotereari loturiko mugimenduak eta tokiko kulturak, besteak beste.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) «Fabulous Trobadors - Biographie, discographie et fiche artiste» RFI Musique 2011-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  2. a b «Fabulous Trobadors» www.totoutard.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekakAldatu