Willis Drummond
Willis Drummond, Baionan 2006 urtean sortutako Rock taldea da.
Willis Drummond | |
---|---|
![]() Willis Drummond Intxaurrondo kultur etxea, 2018/10/13. | |
Datuak | |
Jatorria | Baiona (Lapurdi) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 2006 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Bidehuts |
Taldekideak | |
Xan Bidegain Rafa Rodrigo Felix "Rüdiger" Jurgi Ekiza Joseba B. Lenoir | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
IbilbideaAldatu
Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien[1]. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen.
2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten[1]. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko[1]. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz[2] eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako[3].
2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen[4]. 2019an Zugzwang diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz[5]. 2021ean Ane filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena[6].
Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.
TaldekideakAldatu
- Xan Bidegain - Baxua.
- Joseba B. Lenoir - Gitarra.
- Felix "Rüdiger" - Bateria.
- Jurgi Ekiza - Gitarra eta ahotsa.
DiskografiaAldatu
- Anthology (Autoekozipena, 2007)
- Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
- Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
- Istanteak (Bidehuts, 2011)
- A ala B (Bidehuts, 2012)[7]
- Tabula Rasa (Tabula Rasa, 2016)[8]
- Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti[9]
- Willis Drummond Live (Tabula Rasa, 2018)[10]
- Zugzwang (Tabula Rasa, 2019)[11]
- Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa, 2021)[5]
KolaborazioakAldatu
- Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)
- Kantuz. Euskal Presoak Etxerat (2011)
- Euskal Herria Zuzenean, 2013 (2013)
- Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013)
- Herri Urrats 2015 (2015)
- Gazte Akelarrea (2017)
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c «Willis Drummonden disko berria:» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «2015eko bideoklipa | Herri Urrats» www.herriurrats.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Willis Drummond "Tabula rasa" - Crítica en MondoSonoro» MondoSonoro 2016-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «WILLIS DRUMMOND + Inoren Ero Ni» Jimmy Jazz Gasteiz (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b «Garai bereziendako kontzertu berezia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- ↑ «Willis Drummond: Nahi eta nahi ez (Ane filmaren soinu banda)» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- ↑ «A ala B» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Tabula rasa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Willis Drummond - Jon Iraundegi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Live» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Zugzwang» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).