Arberatze
Arberatze Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Zilhekoa gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Arberatze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Arberatze-Zilhekoa |
Herritarra | arberaztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′33″N 0°59′41″W / 43.3425°N 0.9947°W |
Demografia | |
Biztanleria | 257 (2017) |
Herritarrei "arberaztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.
Izenaz
aldatuLekuko zaharrek[1] Arberas (1125), Sanctus Laurentius de Arberaz (1160), Arberaz...formak biltzen dituzte; gogoan izan herri-izen honetatik datorren "Arberas", abizen gisa, Euskal Herri osotik zabaldu dela.
"Arbel" hitzean ustezko jatorria izanik, auzo-herria den Laphizketarekin bikote toponimikoa osa lezake, azken honek latinetik hartutako mailegua omen baitu oinarria, esanahi berberarekin (ikus Laphizketa).
Geografia
aldatuKokapena
aldatuAmiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: ipar-ekialdean Zohota, ipar-mendebaldean Zohazti, ekialdean Aiziritze eta hegoaldean Behaskane eta Laphizketa daude, denak herri amikuztarrak; hego-ekialdean, aldiz, Zuberoako Pettarra eskualdearekin egiten du topo, Domintxaine-Berroetako lurrekin hain zuzen.
Orografia
aldatuAltuera apaleko lurrak dira. Herriaren ekialdean Oihanto auzoa 115 mtan dago, herria bera 95etan eta mendebalderantz topatzen da herriko punturik baxuena, 60 bat m Aiziritzerekiko muga markatu eta urak Biduzen isurtzen dituen Eiheraxar errekaren bazterrean.
Demografia
aldatu1695eko erroldan 40 etxerekin ageri da.
Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 193 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 246. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Arberatze-Zilhekoa.
Errepideak
aldatuD 933 departamendu mailako errepidea da nagusia; Donapaleu kantonamendu eta eskualdeburutik abiatu ostean Aiziritze eta Arberatzeren artean pasatzen da, Salbaterrarako (Okzitania) bidean. Bertatik ateratzen den adar lokal batek lotzen du herria bera eta ekialderantz segituta Zilhekoara heltzen da. Tokiko beste errepide batek, herritik hegoaldera joz, D 11rekin (Donapaleu-Maule) bat egiten du.
Historia
aldatuFrantziako Iraultzan herriko apaiza zen Lafourcade-Saccarie, ezizenez "Saramone", erbesteratu zen eta elizan lapurretak suertatu ziren.
Udalerri-aldaketak
aldatu1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Zilhekoarekin fusionatu zen; harrezkero Arberatze-Zilhekoako udalburua da.
Eraikin historikoak
aldatu- Aitziria: herriaren hegoaldean dagoen etxaldea; aztertzeko dago ea lekuizen moduan ondoan dagoen Aiziritzerekin zerikusirik duen. 1487an dagoeneko bere aipua daukagu (Ohix Zuberoako notarioaren eskuizkribuetan), Ayciri de Arberatz izenpean.
- Done Laurenti eliza 1615ekoa da. "Agoteen atea" izenekoak hegoaldeko kaperara ematen du.
- "Arberatzeko gaztelu" deritzoten jauregi historikoa Girondako CAF (Caisse d' Allocations familiales) elkarteak oporleku moduan erabili izan du 1945etik.[2]
Ekonomia
aldatuNekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, aldiz dibertsifikazioa bizi izan du:
Arberaztarrak
aldatu- Sauveur Baxo: 2001etik udalerriko auzapeza izateaz gain, sarritan kantonamenduko kontseilari nagusia izateko hautagaia izan da; Amikuzeko Herri Elkargoko lehendakariordea eta euskal departamenduaren aldeko hautetsien elkarteko lehendakaria ere bada. CFDT sindikatuko Nafarroa Behereko burua ere izan da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Arberatze Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 239/240. or.
- ↑ (Frantsesez) Le Journal du Pays Basque eraikinaren etorkizunaz.
- ↑ (Frantsesez)Sektoreko enpresen zerrenda Sud-Ouest egunkarian 2005ean.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria MFA lantegiaz.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |