Hatortxu Rock

Hatortxu Rocka elkartasun jaialdia da.

HistoriaAldatu

Bere helburu nagusia elkartasun ekonomikoa eta euskal preso politikoek eta euren senide eta lagunek pairatzen duten egoera salatzea, presoak etxean izan arte da. Oraindik ere, 316 preso daude ehunka kilometrotara, hau oztopo larria da euren senide eta lagunentzat gastu ekonomikoengatik. Honen mezua, “Zuek gabe, etenik ez” eta Htx osatzen duten guztiontzat “Zuekin, etenik ez” da.

Hatortxu Rocka presoen urrunketa eta dispertsioaren aurkako kausa hauek laguntzen ditu rock musika festibal bat antolatzen, musikaz gozatzeko zein kausa honetan parte hartzeko.

EdizioakAldatu

2017ko uztailean, Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatu zen Hatortxu Rockaren 20. urtea ospatzeko. Edizio horretan 6.718 pertsona boluntario aritu ziren jaialdia antolatzen, auzolanean eta elkartasunean lan egiten. 20. urteurrena zela eta hainbat faktore aldatu zituzten. Lakuntzan, Nafarroan, egin zen; 4 egun iraun zuen, 2017ko uztailaren 27tik 30era; 85 musika taldek parte hartu zuten eta milaka pertsona joan ziren.

Hurrengo edizioa, 22.a, 2018ko abenduaren 29an ospatu zen Atarrabian[1].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu