Merina Gris (musika taldea)
Donostiako musika taldeak
(«Merina gris (musika taldea)» orritik birbideratua)
Merina Gris 2020. urtean sorturiko euskal musika taldea da. Pop musika jorratzen dute, sintetizadore efektu indartsuz lagundurik.
Merina Gris | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop |
Instrumentuak | Bateria, gitarra, teklatuak, baxua |
Urteak | 2020 -orain |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Airaka |
Taldekideak | |
Sara Julen Paskal | |
Informazio gehigarria | |
https://hyperfollow.com/merinagris |
Anonimotasunetik jotzen dute, eta maskarak jantzita ematen dituzte kontzertuak. Taldekideen abizenik ere ez dute azaleratu[1].
Ibilbidea
aldatuJulen eta Paskal 2016an elkartu ziren eta abeslari bat behar zutela ikusita Sara gehitu zitzaien taldera[2]. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdi betean sortu zuten aurreneko abestia, "Besteek zer" izenekoa. Bideoklipa ere egin zuten. 2022an EP bat, Gureak ez zirenak, eta Zerua orain diskoa plazaratu zuten. Agian arrakasta handien lortu duen abestia: Ez geratu azalean.
Diskografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Telleria, Miren Mujika. ««Aurreiritziak sortzeko zailtasunak jarri nahi genizkion entzuleari»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) asier. (2022-03-16). «Entrevista a Merina Gris: 'lo que queremos es dar importancia al contenido, a las canciones y a la música'» Dod Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- ↑ «Gureak ez zirenak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ Merina Gris. Badok.