Regg'Lyss Languedoceko musika talde bat da. Reggaea landu zuten batez ere, eta taldearen izena hitz joko bat da, reggae, glisse (labaindu) eta reglisse (erregaliza) hitzak elkartuz sortua.

Regg'Lyss
Datuak
JatorriaFabrègues (Languedoc)
Musika motareggae
Urteak1984 - 1998
Taldekideak
Roland Ramade
Doumé Levesque
Rémi Levesque
Bernard Levesque
Christian Azéma
Zawé Fizin
Pierre Diaz
Alexandre Augé
Victor Fanjul
André Fauquier
Informazio gehigarria
Youtube: UCOupPzsdlQqlEYaA5ussoDg Musicbrainz: 1d98a436-ad69-4d6b-9f7a-26e50a1c560e Songkick: 180525 Discogs: 875579 Edit the value on Wikidata

Taldea 1984an sortu zen Fabrègues okzitaniako udalerrian, bertako lagun talde batek "jamadoc" deitu zuten musika estilo berria esperimentatu nahi izan zuenean. "Jamadoc" zeritzotena, haien hitzetan, honakoa da[1]:

« esperanto musikal bat da, Jamaika eta Okzitaniaren artean den eta existitzen ez den lurralde batentzat »

Taldeak berehala lortu zen arrakasta Montpellier eskualdean. 1992an Vive les Gestes lehen albuma atera zuen. Frantzian arrakastatsua suertatu zen Mets de l'huile kantua, eta 32 astez jarraian egon zen Top50ean, bi aldiz lehen postuan.[2][1] Frantziako Victoires de la Musique sarietan proposatua izan zen.[3]

Hirugarren albuma argitaratu ondoren, Regg'lyss banandu egin zen. Azken kontzertua 1998an egin zuten, 40 000 lagunen aurrean.[2] 2012an, lehen diskaren 20. urteurrena ospatzeko aitzakian, kontzertu sorta bakarra eskeintzeko elkartu ziren.[1] Hortik zuzeneko diska bat kaleratu zuten 2013an.

Taldekideak aldatu

  • Roland Ramade: kantua eta harmonika
  • Doumé Levesque: bateria
  • Rémi Levesque: gitarra erritmikoa
  • Bernard Levesque: teklatuak
  • Christian Azéma: perkusioa
  • Zawé Fizin: gitarra melodikoa
  • Pierre Diaz: saxofoi tenorea
  • Alexandre Augé: saxofoi altuak eta sopranoa
  • Victor Fanjul: tronpeta
  • André Fauquier: tronboia

Diskografia aldatu

  • Vive les gestes (1992)
  • El gusanillo (1995)
  • Le monde tourne (1997)
  • Le Live (2013, zuzenekoa)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Frantsesez) «14 ans après, le groupe Regg'Lyss se reforme pour 3 concerts à Montpellier» France 3 Occitanie (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  2. a b https://www.agorila.com/406_regg-lyss. .
  3. (Frantsesez) «Regg'Lyss remet de l'huile avec un nouvel album live» Franceinfo 2013-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).

Kanpo estekak aldatu