Nakar (musika taldea)

Donostialdeko postpunk musika taldea

Nakar Donostiako (Gipuzkoa) postpunk musika taldea da. 2022an jaio zen, eta Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek osatzen dute.[1][2] Balio dute kolektiboaren parte dira.[3]

Nakar (musika taldea)
Datuak
Musika motapostpunk
Urteak2022
Badok: nakar Bandcamp: nakar Spotify: 4j0c4vk4D0p0qqgJQ0j84y Edit the value on Wikidata
Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; substantzia organiko-ez organikoari buruzkoa beste hau da: «Nakar».

Taldea postpunketik abiatzen bada ere, elektronika, hiperpop edo Wordeko spoken estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan.[4]

Taldekideak aurrez Koban, Nøgen, Raitx, Physis Versus Nomos, Pelax, Zozo, Burrundaria, OLOR, Occhi di Farfalia eta PAM taldeetan aritu izan dira.[5]

Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programako talde hautatua izan zen.[6]

Diskografia aldatu

Diskoak aldatu

  • Lore ta laban (2023). Egilea editore.[7]

Singleak aldatu

  • Ezin (SG-DG, 2023). Egilea editore.[1]
  • Galdu dena (SG-DG, 2023). Egilea editore.

Izena aldatu

Nakar euskaraz hiru esanahi dituen hitz polisemikoa da:

  1. Gogogabetasuna adierazteko sustantiboa.[8]
  2. Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai zuri gogor eta distiratsua (ikus gehiago).
  3. Ekarri aditzaren orainaldiko ahala moduko ni-hark aditz trinkoa.

Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuan agertzen da hitza, eta errefererentzia hori sartu zuen taldeak Nakar abesti homonimoan.[9]

« Orain, berriz, zu lillurabide bat besterik izan etzerala nik dakidala, nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. »
Txillardegi (Leturiaren egunkari ezkutua, 96).

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Nakar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  2. ««Guri piromania interesatzen zaigu»» Berria 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  3. Nakar – BALIO DUTE. (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  4. «Nakar» Nakar (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  5. «Nakar, lagun artean musika egiten» EITB 2023-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  6. «KATAPULTA TOUR GIPUZKOA - ARTISTAK» KATAPULTA - Plataforma 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  7. «Lore eta laban» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  8. «nakar - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  9. Enparantza, Jose Luis Alvarez. (1957). Leturiaren egunkari ezkutua. , 96 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu