Banda Bassotti
La Banda Bassotti Erroman 1989an sortutako rock, ska eta punk (Oi!) musika taldea da. Eraikuntzako langileak zirelarik elkar ezagutu zuten taldekideek. Politikari dagokionez ezkertiar iraultzaileak dira eta musika sutsua egiten dute. Italian ez ezik, Euskal Herrian ere arrakasta lortu dute, batez ere, Negu Gorriak taldearekin lanean jardun ondoren. Izan ere, euskaldunen (baita nikaraguarren, salvadorren eta palestinarren) borrokarekin bat egin dute behin baino gehiagotan. Beren diskoetxea, Gridalo Forte, osatu dute. Hala ere, Avanzo de Cantiere albuma Esan Ozenki-Gora Herriak euskal diskoetxeak ekoiztu zuen.
La Banda Bassotti | |
---|---|
Banda Bassotti, Un altro giorno d´amore | |
Datuak | |
Jatorria | Italia |
Musika mota | Rock, Ska |
Urteak | 1989 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gridalo Forte, Esan Ozenki |
Taldekideak | |
Sigaro, Picchio, Scopa, Peppe, Sandokan, Stefano, Sandro, Maurizio | |
Informazio gehigarria | |
www.bandabassotti.org | |
Taldekideak
aldatu- Angelo "Sigaro" Conti - Gitarra, Ahotsak
- Gian Paolo "Picchio" Picchiami - Ahotsak
- Fabio "Scopa" Santarelli - Gitarra eta bigarren ahotsa
- Peppe - Bateria
- Michele Frantino - Baxua
- Francesco "Sandokan" Antonazzi - Tronboia
- Stefano Cecchi - Tronba
- Sandro Travarelli - Tronba
- Maurizio Gregori - Saxofoia
- David Cacchione - managerra
Diskografia
aldatu- 1992 - Figli della stessa rabbia
- 1993 - Bella ciao
- 1994 - Avanzo de cantiere
- 2001 - Un altro giorno d'amore (zuzenekoa)
- 2002 - L'altra faccia dell'impero
- 2003 - Asì es mi vida
- 2004 - Amore e odio
- 2005 - Baldi e fieri (Brigate Autonome Livornesiri zuzendutako mini-CDa)
- 2006 - Vecchi cani bastardi
- 2008 - Viento, sol y lucha