Amaren Alabak
Euskal musika taldea
Amaren Alabak sei zuberotar emakumek osatutako musika talde berezia da. A capella kantatuz, emanaldietan kantuak koreografiaz laguntzen dituzte, eszenografia xume batekin.
Amaren Alabak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zuberoa |
Musika mota | folk |
Urteak | 1999 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | ZTK Diskak |
Taldekideak | |
Maider Bedaxagar Graxi Bedaxagar Lüxi Agergarai Arantxa Camus Ihitz Iriart Maika Etxekopar | |
myspace.com… | |
Nagusiki euskaraz kantatzen badute ere, erdaretako kantoriak ere sartzen dituzte beren errepertorioan, hala nola frantsesezkoak, okzitanierazkoak, gaztelaniazkoak eta portugesezkoak. Zuberotar tradizioko kantu moldea eta eragin modernoak nahasten dituzte.
2019an hiru abestitako EPa atera zuten Jon Jupiterrekin batera.
Taldekideak
aldatu- Maider Bedaxagar
- Graxi Bedaxagar
- Lüxi Agergarai
- Arantxa Camus
- Ihitz Iriart
- Maika Etxekopar
Diskografia
aldatu- Anderegatik (2007, ZTK Diskak)[1]
- Plazandere (2013, ZTK Diskak)[2]
- COUPAGES#3 (2019, Bidehuts) - Jon Jupiter eta Amaren Alabak[3]
Erreferentzia
aldatu- ↑ «Anderegatik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Plazandere» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «cOUPAGES#3» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Maider Bedaxagarri elkarrizketa, Argia astekarian.
- Amaren Alabak taldearen orria, Myspace webgunean.