Joseba Irazoki

musikaria

Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarra da. Diskografia zabala du, ia 20 disko kaleratuta. Hainbat kolaborazio ere egin izan ditu beste batzuen lanetan.[1]

Joseba Irazoki

(2017)
Bizitza
JaiotzaBera, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Twitter: JIrazoki MySpace: josebairazoki Discogs: 1140182 Edit the value on Wikidata

Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea izan da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. "Etxeko Uzta" taldekidea da, Pettiren banda.

ETB 1eko "Tumatxa" telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen.[2] Parte hartze hori publiko handiari hurbiltzeko urrats bat izan zen.

Musika estiloa

aldatu

Gitarrista polifazetikoa da: konposizioan ez ezik, inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa hartu ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz[3].

 
Irazoki ezkerrean, Atom Rhumba-rekin

Berak hitzetan, "uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor! Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa"[4].

Diskografia

aldatu
  1. Tokian tokiko (Lucky Kitchen, 2004)
  2. Irri eta solas (Egilea editore, 2004)
  3. Gizona zakur egin zen (Hirusta, 2005)
  4. Olatuetan (Creative Sources Recordings, 2006)
  5. Dosi (Brown Interiour Music, 2007)
  6. Akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua DO-n (Berako Udala, 2007)
  7. Folk me, laztana (Moonpalace, 2007)
  8. Tokitik kanpo (lg-a netlabel, 2007)
  9. Pertsona (Lucky Kitchen, 2007)
  10. Pobre gara (Hirusta, 2007)
  11. On Benito (Egilea editore, 2009)
  12. Euria ari du (Moonpalace, 2010)[5]
  13. Oso banda (Bidehuts, 2012)[6]
  14. Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Kolaborazioa, beste hainbatekin batera; Elkar, 2013).
  15. Joseba Irazoki eta lagunak (Bidehuts, 2014)[7]
  16. Irudipena / Udaberriko eguzki (Acuarela, 2016)[8]
  17. Bas(h)oan, Beñat Axiari eta Julen Axiarirekin batera (Elkar, 2017)[9]
  18. Gitarra onomatopeikoa (Mascarpone, 2018)[10]
  19. Zu al zara? (Bidehuts, 2018)[11]
  20. Ez-nostalgia. Pieza instrumentalen bilduma (Bidehuts, 2019)[12]
  21. III. Joseba Irazoki eta Lagunak. (Bidehuts, 2021)[13][14][15]

Erreferentziak

aldatu
  1. MusikaZuzenean TB # 205 : Joseba Irazoki & Petti. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  2. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Tumatxak musika saioaren bideoak | EiTB Tumatxak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  3. Joseba Irazoki. (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  4. «[Berako musikariak Joseba Irazoki: "Izaten dira une hobeak baina, normalean mileurista totala naiz" • ZUZEU»] ZUZEU 2017-02-10 (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  5. Euria ari du. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  6. Oso banda. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  7. Joseba Irazoki eta lagunak. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  8. Irudipena / Udaberriko eguzki. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  9. Bas(h)oan. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  10. Gitarra onomatopeikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  11. Zu al zara?. (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  12. «Ez-nostalgia. Pieza instrumentalen bilduma» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  13. (Ingelesez) «III, by Joseba Irazoki eta Lagunak(J.I.E.L)» Joseba Irazoki (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  14. «III» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  15. «“Nire esperimentazio gogoaren eta lokaleko lanaren arteko oreka lortu dugu”» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu