Anje Duhalde

Kantari eta kanta-egile lapurtarra

Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950eko irailaren 12a) musikaria da. Bai taldean, bai bakarka jardun du.

Anje Duhalde

Bizitza
JaiotzaArrangoitze1950eko irailaren 12a (73 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria
KidetzaErrobi
Akelarre
Genero artistikoarock
Musika instrumentuagitarra

Badok: anje-duhalde Musicbrainz: d18c6dfd-50a5-4b8a-83c8-4903ccb6228d Discogs: 1077582 Allmusic: mn0001569353 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hasiera aldatu

1970eko hamarkadan hasi zen musika egiten, Fuego taldean hain zuzen ere. Musika talde honetan bateria jotzen hasi zen. 15 urterekin hasi zen plaza talde hartan jotzen, baina jendaurrean Baionako antzokian abestu zuen lehen aldiz, 1973an, Maite Idirinekin batera. Mikel Laboa eta Etxamendi eta Larralde ere aritu ziren emanaldi hartan. Hurrengo urtean grabatu zituen bere lehen bi kantuak ("Beste batekilan" eta "Goizero"), single baterako. Bi kantuek Daniel Landart idazlearen hitzak zituzten, eta Duhalderen eta haren arteko harreman estuaren lehen fruitua izan ziren.[1]

Errobi aldatu

 
Anje Duhalde 1983ko Nafarroa Oinezen jotzen.

Horren ondoren Mixel Ducau lagunarekin batera lehen Euskal Rock taldea sortu zuen; Errobi izenez bataiatu zuten talde mitikoa. Talde honetan abeslari eta gitarra-jotzaile lanetan ibili zen, Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbilduz. Landartek idatzi zituen Errobiren kantu gehienetako hitzak. Urte batzuez plaza askotan jo eta gero, Errobi desegin zenean bakarlari bezala segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea. Bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan.

1980 urtean Errobiaren hegitik atera zuen, aurretik eginda zeuzkan zenbait kantu bildu zituen bere bakarkako lanari hasiera emanez eta bizitza osoa eman du ogibide horretan.[1]

Beste hainbat lankidetza aldatu

Elkarlan asko egin dituen bakarlaria da Anje Duhalde. Akelarre taldearekin, esaterako, lau urtez ibili zen, berbenaz berbena, Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzen. Akelarreren bi diskotan parte hartu zuen, Gau pasa eta Ari gara izenekoetan.

Baina berbenero alde horrek ez zion eragozten bere bidetik segitzea, eta Erroz eta oroz edota Nahas-mahas diskoak dira horren adibide. Geroago, Xabier Amuriza bertsolariarekin egindako lanaren emaitza plazaratu zuen 1991n. Xabier Amurizarekin kantari diskoa txapeldunaren bertsoekin osatua dago, Duhaldek gitarra eta ahotsa jarri dizkio eta musika bion artean egina da. Lan bikain horren ondoren Bakezaleak (1992) atera zuen, oso kritika onak jasoz, eta 1993an Zuzenean disko bikoitza, non bere kanten bilduma egiten zen. Harrezkero Azkarate, Pinpirin eta Florian eta George Brassens kantari diskoak plazaratu ditu.

Anje Duhaldek sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon...) ez ditu aldatu. Kantari engaiatua, zentsura dela eta arazoak izan ditu.

Irratiko esataria aldatu

Anje, ordea, ez da musikagintzara mugatu. Irrati uhinetan ere ibilitako esataria dugu. 1990eko hamarkadan Baionako Gure Irratian aritu zen lehenik, eta ondoren Bilbo Hiria Irratian irratian, egoitza Bizkaiko hiriburuan duen Kafe Antzokitik.

Diskografia aldatu

Errobi aldatu

  • Errobi (Elkar, 1975)
  • Gure Lekukotasuna (Elkar, 1977)
  • Bizi Bizian (Xoxoa, 1978)
  • Ametsaren Bidea (Xoxoa, 1979)
  • Agur T'Erdi (Elkar, 1985)

Akelarre musika taldea aldatu

  • Gau Pasa (IZ, 1981)
  • Ari Gara (IZ, 1983)

Bakarka aldatu

Kolaborazioak aldatu

  • Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)
  • Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (1996)
  • Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
  • 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Doncel, Xabier. «Anje Duhalde (BADOK.INFO, Euskal Kantua)» badok.eus (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).

Kanpo loturak aldatu