Chill Mafia

Iruñerriko euskal trap musika taldea

Chill Mafia trap estiloko euskal musika talde bat izan zen, Iruñerrikoa (Nafarroa Garaia). Probokazioa eta autotunearen erabilera ezaugarritzat zuten, euskal musikaren klasikoak bertsionatu izan zituzten trap musika estiloan. Ezaguna egin zen 2021. urtearen hasieran Gazte arruntaren koplak izenburuko abesti eta bideoklipari esker, Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestiaren bertsioa zena.[1][2]

Chill Mafia
Datuak
JatorriaNafarroa Garaia
Musika motatrap
Taldekideak
Kiliki Frexko
Flakofonki
Tuli Pump
Sara Goxua
Iren3nes
Suneo
Ben Yart
Informazio gehigarria
Twitter: ChillMafiaRec Instagram: chillmafiarecords Youtube: UCvRe0x8uZI0N_pwvxppF-Fw Bandcamp: chillmafiaSouncloud: chill-mafia-records Last fm: Chill+Mafia Musicbrainz: 40a4e7e8-67c3-44c3-974d-304b15394137 Edit the value on Wikidata

2025eko martxoan azken kontzertua eman zuten BECen.

Taldekideak

aldatu
  • «Kiliki Frexko» (Beñat Rodrigo)[3]
  • «Flakofonki» (Julen Goldarazena)
  • «Tuli Pump» (Martín Cervantes)
  • «Sara Goxua» (Sara Losúa)
  • «Iren3nes» (Irene Cervantes)
  • «Suneo» (Alessandro Martins)
  • «Ben Yart» (Beñat Abarzuza)

Ibilbidea

aldatu

2017 urtean sortu zen lagun talde bezala eta 2018an hasi ziren musika egiten. 2019an atera zuten euren lehen diskoa. Ospea Ezorregatik X berpizkundea -rekin lortu zuten. Oso polita diskoetxearekin sinatu zuten (Last Tour)[4]. Hortik aurrera jaialdi askotan jo zuten, hala nola Primavera Sound edo Bilbao BBK Live.

70 kontzertu baino gehiago egin zituzten, disko onenen zerrenda sartu ziren 2 urtez jarraian. Agur eta ohore x allá va la despedida euren azken diskoa izan zen.

2025eko martxoaren 28an agur birako azken kontzertua eman zuten BECen. Emanaldi hori Primeran plataformak eman zuen zuzenean.[5]

Sariak

aldatu
  • Musika Bulegoa (2022)

Diskografia

aldatu

Mixtapeak

aldatu
  • Ezorregatik X berpizkundea (2021)
  • Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida (2024)[6]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu