Miren Narbaiza

Eibarko musikaria

Miren Narbaiza (Eibar, Gipuzkoa, 1986ko maiatzaren 3a) abeslaria da. Gaur egun, MICE ezizenarekin, bakarlari ari da; eta 2017 arte, Napoka Iria bikoteko partaide izan zen. Kazetaria da ikasketaz.[1]

Miren Narbaiza

Bizitza
JaiotzaEibar1986ko maiatzaren 3a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 0a6fd009-5098-4e5e-8bb9-97b9a4ce0c67 Musikasten: mice Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2005ean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten eta Euskal Telebistako Tumatxak saioan ere hartu zuten parte, euskal musika taldeen bertsioak eginez.

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[2] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Lide Hernando) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[3][4]

2017an taldea desegin zen eta Mirenek bakarkako proiektu berri bati ekin zion MICE ezizenarekin. Urte berean atera zuen aurreneko diskoa, MICE izenekoa. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan zituen bidelagun. 2018an abesti bat atera zuen Bizia arnas izenekoa eta 2019an bigarren bakarkako lana kaleratu zuen, Zilar printzak EPa, lau kantarekin osatua.[5]

Diskografia aldatu

Napoka Iria aldatu

Bakarka aldatu

  • MICE (2017, autoekoizpena)[9]
  • Bizia arnas (2018, autoekoizpena) abestia
  • Ez diren gauzak (2018, Elkar). Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa hedatzeko proiekturako sortutako abestia, idazlearen beraren poema baten hitzak erabilita.[10]
  • Zilar printzak (2019, Erraia)[11] - 4 abesti
  • Lautada (2022).[12]

Erreferentziak aldatu

  1. «Nola uztartu euskara eta kultur sorkuntza? - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).
  2. Berria.eus. «Olatz Salvador: «Maskulinizatuta dago giroa erabat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-29). «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkartearen zuzendaritza berria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  4. Irizar, Itziar Ugarte. «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkarteko gidaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. Satrustegi, Iñigo. «Bat-bateko lau gutizia, «lasai entzuteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).
  6. Napoka Iria. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  7. Lehertarazi edifizioak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  8. Arnasten ikasteko berriz. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  9. «MICE» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  10. «Gure oroitzapenak (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-18).
  11. «Zilar printzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  12. «Miren Narbaiza:"El cuerpo me pedía jaleo...sin perder la introspección"» EITB 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).

Kanpo estekak aldatu