New York Ska-Jazz Ensemble

Ameriketako Estatu Batuetako musika taldea

New York Ska-Jazz Ensemble (NYSJE akronimoarekin laburtua) 1994an sortutako New Yorkeko ( Estatu Batuak ) ska-jazz taldea da, 90eko hamarkadatik Jamaikako musika tradizionalaren berpizkundean eragin handiena izan dutenetako bat.[1]

New York Ska-Jazz Ensemble
Datuak
JatorriaNew York
Informazio gehigarria
Facebook: nysje Twitter: nyskajazz MySpace: nysje Musicbrainz: cd882dbf-4230-419c-9349-9618a127b73f Songkick: 246356 Discogs: 256370 Allmusic: mn0000867752 Edit the value on Wikidata

Sorrera aldatu

Taldea herrialde desberdinetako musikariek osatzen dute, talde desberdinetan elkar ezagutu dutenak, hala nola The Toasters, Skatalites edo Scofflaws. Izan ere, NYSJE The Toasters taldearen albo-proiektu bezala abiatu zen; Fred Reiter frontmana talde honetako saxofoi jolea izan zen garai batez, eta Rick Faulknerrekin batera talde berri hau sortzeko ideia garatu zuten.[2]

Estiloa aldatu

Bere berezitasuna jazz estandarren inguruko ska interpretazioak egitea da; dancehall, reggae, rocksteady eta jazz estiloak nahasten dituzte, inprobisazioari leku handia emanez. Beraien zuzenekoen "indarra eta rock'n'roll jarrera" azpimarratu izan dira.

Kontzertuak aldatu

Taldea Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan kontzertuak ematen aritzen da. Euskal Herrian ere hainbat aldiz izan dira, hala nola Idauze-Mendiko EHZ festibalean 2004an eta 2009an,[3] Donostiako Daba Daba aretoan 2019an.[4]

Musikariak aldatu

2010 aldatu

  • Freddie Reiter "RockSteady" ( saxofoia, flauta, ahotsa )
  • Ric Becker ( tronboia, ahotsa)
  • Yao Dinizulu ( bateria )
  • Alberto Tarin ( gitarra )
  • Earl Appleton ( teklatua )
  • Wayne Batchelor (baxua)

2008 aldatu

Musikari osagarriak aldatu

  • Mitch Margold (teklatua)
  • Cary Brown (teklatua)
  • Gregg Leventhal ( baxua )
  • Lee Archibald (gitarra, baxua, ahotsa)
  • Chris Weigers (baxua)

Kide ohiak aldatu

  • Johnnathan McCain (bateria, ahotsa)
  • Devon James (gitarra)
  • Victor Rice (baxua)
  • Rick Faulkner (tronboia)
  • Andy Stack (gitarra)
  • Pete Truffa (teklatua)
  • Sheldon Gregg (baxua)
  • GiGi Degaspari (tronboia)
  • Don Mikkelsen (tronboia)
  • Dave Hahn (gitarra)
  • Mojo (teklatua)
  • Dan Jeselson "Big Dan" (baxua)

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

  • 1995: New York Ska-Jazz Ensemble - Studio (Moon Ska)
  • 1997: Low Blow - Studio (Moon Ska)
  • 1998: Get This - Studio (Moon Ska)
  • 2001: Live in Europe - Zuzenekoa (Tropikoa / Converge)
  • 2003: Minor Moods - Studio (Brixton / Cargo Records)
  • 2005: Skaleidoscope - Studio (Brixton / Cargo Records)
  • 2005: Collection 1995-2004 (Megalith)
  • 2008: Step Forward - Studio (Brixton / Cargo Records)
  • 2008: Live in Paris - Zuzenekoa (2009 Ska-Jazz Productions)
  • 2011: Double Edge
  • 2019 : Break Thru

Singleak aldatu

  • 1996: Blow Wind Blow / Jive Samba (Moon Ska)
  • 2000: Properly ( Grover Records )

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) festivaleros.es - Festivaleros. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  2. «Interview to Freddy Reiter from New York Ska-Jazz Ensemble» www.skabadip.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  3. «OCIO Y TIEMPO LIBRE - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-08-16). «New York Ska-Jazz Ensemble» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).

Kanpo estekak aldatu