Joxe Ripiau
Joxe Ripiau 1996. urtean Euskal Herrian Iñigo Muguruzak sortutako euskal musika taldea izan zen[1]. Hark Puerto Ricora egindako bidaia baten ostean sortu zen, Perico ripiao taldeetan oinarrituta. Haren musika reggae, ska, erritmo latinoak, salsa eta merengearen arteko fusioa da. Taldearen izena perico ripiao izeneko merenge dominikarretik dator.
Joxe Ripiau | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Euskadi |
Musika mota | Reggae Ska Cumbia Musika latino salsa merengea |
Instrumentuak | baxua akordeoia guiroa perkusioak tronboia |
Urteak | 1996-2001 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Esan Ozenki |
Taldekideak | |
Iñigo Muguruza Jabier Muguruza Sergio Ordoñez Asier Ituarte | |
Informazio gehigarria | |
Iñigok (baxua) hasierako formazioan Jabier anaiarekin (akordeoia) eta Sergio Ordoñezekin (perkusioa) bat egin zuen, eta horrela euskal musika-taldeen artean sekulan ikusi gabeko hirukotea agertu zen jendartera. Hasieran dibertsiorako jotzen zuten, Iñigok oraindik Negu Gorriak taldean gitarra jotzen baitzuen. 1996an Positive Bomb diskoa atera zuten, Katarain Estudioetan grabatuta. 1996ko urrian, Negu Gorriak taldea banandu eta Iñigo buru-belarri jarri zen Joxe Ripiau taldearekin. 1998an Asier Ituarte tronboi-jotzailea taldean sartu zen.
1997an, taldearen bigarren lana atera zuten Karpe Diem, hura ere Katarain Estudioetan grabatutakoa, Kaki Arkarazo teknikari lanetan zebilela. Urte berean, Margarita abestiaren asturierazko bertsioa egin zuten L'asturianu muévese bildumarako.
1998an, Paradisu Zinema diskoa atera zuten eta 2000n Bizitza Triste eta Ederra.
Taldearekin batera, Txaranga Farrantxi asmoa zegoen: hor, Iñigok baxua utzi eta perkusioa jotzen zuen, eta Joxe Ripiau taldea kalejira bihurtzen zen.
Historia
aldatuJoxe Ripiau 1996an eratu zen, Iñigo Muguruzak Puerto Ricora bidaia bat egin ondoren. Bertako perico ripiao taldeek eraginda, karibear musika taldea sortzea erabaki zuen. Horretarako bere anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin batu zen. Hasiera batean, taldea ondo pasatzeko besterik ez zen, Iñigo Negu Gorriakeko kide baitzen.
Lehengo diska Positive Bomb izan zen, Katarain estudioetan grabatua. Taldeak raggamuffin, cumbia, ska eta reggae estiloak fusionatzen zituen, eta kanten artean Eric Donaldsonen «Cherry Oh Baby» eta The Maytalsen «Pressure drop» ska klasikoen bertsioak zituzten. Zenbaitetan, taldearen lanetan punk eraginak ere suma daitezke, erritmo karibearrekin nahasita. Diskoan, besteak beste, Fermin Muguruzak eta Andoni Basterretxeak (Delirium Tremenseko ahotsa) hartzen dute parte. Disko honekin Negu Gorriaken banantzearen zurrumurruak zabaldu ziren, nahiz eta talde honek oraindik bizirik jarraitu. Hala ere, 1996 bukaeran Fermin Muguruzak Negu Gorriaken desegitea ezagutarazi zuen. Ondorioz, Iñigo Joxe Ripiauen proiektuan zentratu zen.
1997an taldearen bigarren lana azaldu zen, Katarain estudioen bitartez, Kaki Arkarazo ekoizle lanetan zela. Karpe Diem, erritmo jamaikarrak alde batera utziz erritmo latinoetan murgildu zen. Urte hartan lehenengo albumean azaltzen den «Margarita» abestiaren bertsio bat grabatu zuten asturieraz, “L'asturianu muévese” musika bilketarako (non Espainiako beste 19 musika talde agertzen diren).
Lehendabiziko bi urteetan Euskal Herrian eta Katalunian jo zuten batik bat, baina Katalunian arrakasta handiagoa izan zuten. Musika berri honek, instrumentu konbinazio xelebre horrekin batera, harrituta utzi zituen bere jarraitzaileak. Bere zuzeneko saio bereziei esker, onarpen handiagoa eskuratu zuen Joxe Ripiauk.
1998an Paradisu Zinema hirugarren disko kaleratu zuten. Planteamendu berezia zuen diska honek. Izan ere, kantu bakoitza film batean inspiratua zegoen. Bertan aurki dezakegu «Kaiser Sose» bezalako abestia, Bryan Singerren The Usual Suspects filmeko gangsterraren izena berau.
2000an Bizitza Triste eta Ederra kaleratu zuten. Kantu malenkoniatsuz osaturiko disko hau taldearen agurra izan zen.
Taldekideak
aldatu- Iñigo Muguruza - baxua eta ahotsa
- Jabier Muguruza - akordeoia eta koroak
- Sergio Ordóñez - güiroa, perkusioak eta koroak
- Asier Ituarte (1998tik) - tronboiak
Diskografia
aldatu- Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996)
- Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997)
- Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998)
- Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Joxe Ripiau. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).