McOnak

Euskal musika taldea

McOnak 2011 urtean Lekeition sorturiko folk-rock zeltiar taldea da. Dagoeneko lau diska kaleratu ditu.

McOnak
Datuak
JatorriaLekeitio, Bizkaia
Musika motafolk-rock zeltiarra
Urteak2011 -
Taldekideak
Joseba
Kemen
Koldo
Martzel
Irati
Migel
Beñat
Lehengo taldekideak
Pello
Kimetz
Ander
Ruben
Badok: mconak Musikasten: mconak

Taldea aldatu

2011n sortu zen proiektu hau Joseba, Kemen, Pello, Ander eta Kimetzekin. 2012ko ekainean "McEta" diska argitaratu ostean kontzertu ugari eman zituzten eta 2013ko udazkenean bira amaitzean kantu berriak grabatzera sartu ziren.

Gaua estudioan grabatu eta Higain estudioan Haritz Harreguyk nahasi zuen. "Piraten Matxinada" abenduan kaleratu zuten. Hirugarren diska 2015 urtekoa da, "Galarrena". Hirugarren diska honetan hasierako taldekoak ziren Pello eta Kimetz ez zeuden jada. 2018. urtean diska berria atera zuten, Gure Naufragioak, eta taldean aldaketa gehiago izan ziren. Pandemiaren ondoren disko berriarekin itzuli ziren, Bitakora.

Partaideak aldatu

  • Martzel - bateria
  • Koldo - baxua, koruak
  • Kemen - gitarra elektrikoa, koruak
  • Migel - banjoa, koruak
  • Irati - biolina, koruak
  • Beñat - trikitixa, akordeoia
  • Joseba - gitarra akustikoa, ahotsa

Diskografia aldatu

  • McEta (2012, autoekoizpena)[1]
  • Piraten matxinada (2013, Mauka)[2]
  • Galarrena (2015, Mauka)[3]
  • Gure Naufragioak (2018, Mauka)[4]
  • Bitakora (2021, Mauka)[5]

Kolaborazioak aldatu

  • Mauka Vol. 1 (2015, Mauka)

Erreferentziak aldatu

  1. «McEta» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  2. «Piraten matxinada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  3. «Galarrena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  4. «Gure naufragioak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  5. «Bitakora» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak aldatu