We Are Standard edo WAS punk-funk / dance-rock taldea izan zen, 2002 urtean sortua Getxon (Bizkaia, Euskal Herria). Taldea Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Juan Escribano kideez osatua zegoen.

We Are Standard
We Are Standard kontzertuan Lleidan
Datuak
JatorriaGetxo, Euskal Herria
Musika motaRock
Instrumentuakbaxua, gitarra, bateria, teklatua
Urteak2002 - 2019
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mushroom Pillow
Taldekideak
Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Juan Escribano
Informazio gehigarria
www.wearestandard.net
Musicbrainz: aafd72b5-7a6e-425e-bfb8-bfe916a80786 Songkick: 2118830 Edit the value on Wikidata

Hasieran taldeak Standard izena izan zuen, baina 2008an We are Standard izena hartu zuen; izan ere, izen bereko beste talde bat bazegoen Estatu Batuetan, non, Europako beste herrialde batzuetan bezala, bere bigarren diskoa argitaratu berria zegoen.

2004. urtean taldeak (oraindik Standard izanik) EP bat grabatu zuen hiru abestiz osatuta, Golden section izenarekin. Hurrengo urtean FIB musika jaialdian (Benicàssim) aurkeztu zuten eta bertako demo proiektuan irabazle bilakatu ziren, eta Mondosonoro aldizkariak maketa onenaren saria eman zien.

Haien lehen albuma 3.000 W 40.000 V izan zen, eta 2006ko martxoan argitaratu zuten Mushroom Pillow diskoetxearekin. Diskoa arrakasta itzela izan zen, eta hura aurkezteko bira luzea egin zuten Espainia eta Europa osoan barrena, 100 kontzertu baino gehiago emanez.

Taldeak biran jarraitzen zuen bitartean, 2007an bigarren EPa publikatu zen, The Impossible Mixes, aurreko diskoko lau kanten bertsio berriak eta The Velvet Underground taldearen Waiting for the man kantaren bertsio berri bat barnean hartuz.

Bigarren albuma 2008ko azaroaren 4an heldu zen, Mushroom Pillow diskoetxearekin hau ere. Diskoak taldearen izen bera izan zuen, We Are Standard. Honen aurkezpenak Europa eta Ipar Amerikako herrialde askotara eraman zituen. Ordutik aurrera beste bi disko eta remix bat atera zituzten We Are Standard izenpean.

2016an Gau Ama diskoa argitaratu zuten, berriro Mushroom Pillow diskoetxearekin, baina taldearen izena WAS sigletara laburtuta.

Izan zuten kontzerturik arrakastatsuenetakoa Bilboko 2009ko Aste Nagusian Zodiacs taldearekin batera Botika Zaharreko zabaldian emandakoa izan zen.

2019 urte amaieran taldeak bere ibilbidearen amaiera iragarri zuen.

Diskografia

aldatu
  • Golden Selection (2004) - 3 kantako maketa
  • 3.000 V 40.000 W (2006, Mushroom Pillow)
  • The Impossible Mixes (2007) - 5 kantako miniCD-a
  • We Are Standard (2008, Mushroom Pillow)
  • The Last Time (2008) single-a
  • The Goldean League (2010) - remix
  • Great State (2011)
  • Day (2013)
  • Gau Ama (2016)


Kanpo estekak

aldatu