Sustraia, 1992an Heletan (Nafarroa Behera) sortutako Euskal Rock taldea da.

Sustraia
Datuak
JatorriaHeleta (Nafarroa Behera)
Musika motapunk, rock, ska
Urteak1992 - 2009
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar
Taldekideak
Mixu
Jimmy Arrabit
Haitz Goñi
Franck Aziza
Samuel Balerdi
Lehengo taldekideak
Jean-Marc Beheretche
Philippe Garat
Pantxoa Malmy
Benat Zozaya
Kandi Fernandez
Christian Barbe
Jaye Proctor
Informazio gehigarria
www.sustraia.fr
MySpace: sustraia Musicbrainz: 4ac3e6db-1650-4296-b233-6e91a3e62972 Songkick: 312456 Discogs: 2638772 Musikasten: sustraia Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Sustraia taldeak, 1992ko Abenduaren 31ean eman zuen bere lehen kontzertua. Lehen formazioa, Jean-Marc Beheretchek, Philippe Garatek, Pantxoa Malmyk, Benat Zozayak eta Patrick Mitxelena "Mixu"k osatzen zuten. Hauek 1992 eta1996 urte hartean ibili ziren jotzen.

1994ean, taldearen lehen diska kaleratu zuten (Segi segi). Taldea izena hartzen hasi zen diska honekin eta Euskal Herri osoan zehar jotzen ibiltzeaz gain, Italian ere 10 eguneko bira bat burutu zuten.

1996an, Euskal label izeneko bigarren diska plazaratu zuten. Diska hau, Donostiako Elkar estudioetan grabatu zuten. Honen ostean, taldea lehen aldiz banandu zen. Denbora bat beranduago, taldeko partaide original bakarrak (Mixu), Sustraia taldearekin berriz hastea erabaki zuen, beste hiru musikariren laguntzaz (Christian Barbe, Kandi Fernandez eta Jaye Proctor). Formazio honekin, Italiatik bira egin zuten berriz ere eta 2007an, zuzeneko bat grabatu zuten Turinen.

1998. urtean Frantzia osotik bira bat burutu zuten eta 1999an, Ska-P taldearekin batera beste bira bat egin zuten. Azken honek, taldearen izena gehiago zabaltzea ekarri zien.

2000. urtean, Bi mila estudioko 3. diska grabatu zuten Bordelen. Diska honen ostean, taldeak bigarren geldiune bat egin zuen bere ibilbide musikalean.

2004. urte bukaeran, beste formazio berri batekin itzuli ziren Sustraiakoak. Oraingoan, Mixuk, Jimmy Arrabitek, Sam Balerdik, Franck Azizak eta Haitz Gonik osatuko zuten taldea. Urte honetan gainera, Ze bizia diska kaleratu zuten. 2006an berriz, Beti bidean estudioko 5. diska kaleratu zuten.

2007an, DVD bat kaleratu zuten, Sustraia in live izenekoa. 2009tik aurrera, taldea geldiune batean geratu zen Mixuren heriotzaren ondorioz.

Taldea

aldatu

Hastapenetan plaza taldea izan zen, eta herriz herri emandako dantzaldietan oinarritu zuen berehalako arrakasta. Izan ere, urtean ehun emanaldi inguru egiten zituen boskoteak. Hego Euskal Herriko plaza talde gehienek ez bezala, kantu propioez osaturiko errepertorioa jotzen zuen Sustraiak. Horretan zetzan taldearen nortasuna eta ezberdintasuna. Halaber, entzuleen begirada guztiak erakartzen zituen abeslari bat zuen, Mixu, Mustafa ere esaten ziotena, izenburu bereko kanta arrakastatsua gogoan. 130 kiloko gizasemea zen, agertokian ikuskizuna eskaini eta entzuleengana jai giroa helarazten trebea, eta, zurrumurruen arabera, bere jauzien bortitzaz hainbat oholtza hautsitakoa.

Haatik, Euskal label bigarren diskoa Oihuka diskoetxearekin kaleratzearekin batera, taldearen helburuak aldatu egin ziren. Dantzaldiak utzi eta rock kontzertuak ematen hasi zen. Ipar Euskal Herriko mugak gainditu nahi zituen, Hegoaldean bere burua ezagutzera eman -hori zen Oihukarekin lan egiteko arrazoietako bat- eta atzerrira atera. Hain zuzen, 1996an hamar eguneko bira egin zuen Italian.

Euskal label diskoan "euskal rock&rolling"-ari ekin zion Sustraiak: dantzarako kantuak, alaiak, rock, ska, reggae eta bestelako doinuen nahasketa biziak... "Xardina kuzkuz", "Xibidi", "Amatto"...

1996. urte amaieran taldea desegin egin zen, eta eraberriturik itzuli zen 1997an, hiru taldekide berrirekin: Kandi Fernandez (teklatuak; Baldin Bada taldeko kide ohia), Christian Barbe (bateria jotzailea) eta Jaye Proctor (baxua). Italiako bira batekin estreinatu zen talde berria, eta 1997an bertan zuzeneko diskoa grabatu zuten, Getarian (Lapurdi): Live (Agorila, 1997).

Taldeak egonkortasuna lortu zuen hurrengo urteetan, eta 1999an Madrilgo Ska-P talde arrakastatsuarekin nazioarteko bira bat egin zuen. Halaber, Parisko La Cigalle areto ezagunean jotzeko aukera izan zuen. Berehala iritsi zen laugarren diskoa, Bi mila (MSI, 2000), non euskaraz ez ezik gaztelaniaz eta frantsesez ere abestu zuten. Korroskada taldearen "Torero" kantu ezagunaren moldaketa eta Petti kantariaren kolaborazioa daude disko horretan. Lan horrekin ugari izan ziren Frantzian eta Ipar Euskal Herrian eman zituen kontzertuak -Hegoaldean ezezaguna izaten jarraitzen zuen-, baina horren ondoren geldialdia etorri zen. Bi musikarik taldea utzi zuten (Jean-Marc Beheretxe eta Jaye Proctor), eta 2004ra arte ez zen Sustraiaren berri izan.

Berriz ere eraberriturik itzuli zen taldea, hiru taldekide berrirekin: Jimmy Arrabit (bateria jotzailea; Itoiz, King Mafrundi), Sam Balerdi (teklatua) eta Didier Etxeberria (baxua). Horiek grabatu zuten taldearen bosgarren diskoa, Ze bizia (Agorila, 2004). Christian Barbe eta Patrick Mixelena arduratu ziren doinuak sortzeaz, eta hitzekin Mikel Markez kantari gipuzkoarraren laguntza izan zuten, gaztelaniaz abesturiko bi kantetan: "Medio loco" eta "Despacito lo blandito". Galdutako egonkortasuna berreskuratu zuen taldeak, errepidera itzuli zen, rock emanaldiak eta herrietako jaietako dantzaldiak tartekatuz, eta, 2006. urtean, Frantziako jaialdi garrantzitsuenetako batean parte hartu zuen: Parisko Printemps de Bourges jaialdian.

Ia segidan heldu zen Beti bidean (Agorila, 2005), rock latinora lerrotutako diskoa, Franck Aziza baxu jotzaile berriarekin. Eta 2008an, 15 urteko ibilbidea ospatzeko, DVD bat kaleratu zuen. Haatik, 2009ko hasieran taldeak ezusteko latza jasan zuen: Mixu abeslaria zendu zen, errugbi partida baten hasieran abestu ondoren. Geroztik, taldearen etorkizuna kolokan dago.

Sustraian egindakoetatik aparte, Mixuk disko partekatu bat kaleratu zuen, MMX (Agorila, 2008), Xabaltx eta Maialen Errotabehere kantariekin. Hirurek zenbait kontzertu eman zituzten Argentinan, 2008ko urrian.

Taldekideak

aldatu

Lehenagoko taldekideak

aldatu

Diskografia

aldatu

Kolaborazioak

aldatu
  • Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)

Kanpo Loturak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu