2010eko Frantziako Tourra

2010eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 97. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 3an hasi eta uztailak 25ean amaitu zen. 3640,9 kilometroko ibilbidea izan zuen, 20 etapa eta sarrerako etapa batean banatuta. Edizio honetan erlojupeko 60,9 kilometro egon ziren. Edizio hau Herbehereetako Rotterdam hirian hasi eta Parisen amaitu zen.

2010eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa97. Frantziako Tourra
Txapelketa2010 UCI World Ranking
Etapak21
Datakuztailak 3 – 2010.eko uztailak 25
Luzera3.642 km
HerrialdeaFRA Frantzia
NED Herbehereak
BEL Belgika
Irteera-lekuaRotterdam
Helduera-lekuaParis
Taldeak22
Parte-hartzaileak197
Amaitu dutenak170
Bataz besteko abiadura39,89 km/o
Emaitzak
TxapeldunaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
TxapeldunordeaESP Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi)
HirugarrenaBEL Jurgen van den Broeck (Omega Pharma-Lotto)
Puntukako sailkapenaITA Alessandro Petacchi (Lampre-Farnese Vini)
Eskalatzailerik onenaFRA Anthony Charteau (BBox Bouygues Telecom)
Gazte onenaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
SaiatuenaFRA Sylvain Chavanel (Quick Step)
Talderik onenaUSA Team RadioShack
◀20092011▶
Dokumentazioa

Edizio honetan Pirinioetako mendateak omendu ziren, (bereziki Tourmaleta), mendate hauek igaro ziren lehen aldiaren mendeurrena bete baitzen, 1910ean.

197 txirrindularik parte hartu zuten, 22 taldetan banatuta, horietatik, proba 170ek amaitu zutelarik, historiako kopuru handiena izan zena.

Itzulia 8 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen. Hurrengo egunetan, itzuliak Belgika zeharkatu zuen Frantziara iritsi arte, hirugarren etapan Paris-Roubaix klasikak zeharkatutako zenbait pabesezko zati igaroz. Ondoren, zortzigarren etapan, Alpeetara iritsi zen. Hamalaugarren etapan hasi ziren Pirinioetako lau etapak. Azkenik, uztailak 25ean amaitu zen itzulia, Parisen.

Itzulia irabazi zuena, aurreko urtean bezala, Alberto Contador madrildarra izan zen, Andy Schleckekin lehia gogor bat izan ondoren (aurreko urtean bezala, sailkapen nagusian bigarren eta gazteen sailkapenean lehena izan zena, azken sailkapen hau hirugarren aldiz jarraian irabaziz). Hirugarrena Denis Menxov izan zen, Samuel Sánchez azken-aurreko etapako erlojupekoan garaitu ondoren, Euskalteleko txirrindularia azkenik laugarren izan zelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Petacchi puntukakoan, Anthony Charteau mendikoan, RadioSchack taldekakoan eta Sylvain Chavanel lehiakortasunarenean. Aurreko urtean bezala, Mark Cavendish britainiarra izan zen etapa gehien irabazi zituena, bostekin, guztiak esprintean.

Parte-hartzaileak aldatu

Baieztatutako 16 talde zeuden 2008tik, hauek oraindik jarraitzen zuten 2008ko UCI ProTour mailako taldeak ziren. Ondoren, 2010eko UCI ProTour mailako Team RadioSchack taldeak ere toki finkoa zuela eta edizio honetan 22 taldek parte hartuko zutela ere iragarri zen (talde kopuru honetara ez zen iristen 2003ko ediziotik). Azkenik, martxoak 30ean iragarri ziren 22 talde horiek osatzeko falta ziren bost taldeak. Hauek Profesional Kontinental mailako Garmin-Transitions, BMC Racing Team, Sky Professional Cycling Team, Team Katusha eta Cervélo Test Team izan ziren, hala, 2010eko ProTour mailako talde guztiak gonbidatuz. Horregatik, kanpoan geratu ziren gonbidatua izateko itxaropena zuten taldeak, Skil-Shimano eta Vacansoleil Pro Cycling Team herbeheretarrak kasu, Tourra Herbehereetan hasten baitzen eta, mailagatik, sar zitekeen eta gonbidatzek geratu zen Saur-Sojasun talde frantziarra, egoera berean kanpoan geratu ziren azken talde frantziarrak Agritubel eta R.A.G.T. Semences izan ziren [[2005eko Frantziako Tourra|2005eko Frantziako Tourrean izan ziren.

Hautaketa honen ondoren, itzulian 22 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako 4k (Bouygues Telecom, BMC Racing Team, Cervélo Test Team eta Cofidis. Hala, hasiera batean, 198 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, ondoren 197 izan zirena, Xavier Florencio kanporatua izan ondoren, talde bakoitzeko 9 txirrindulari egon zirelarik, batean izan ezik, proba 8rekin hasi zuena (lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko mugatik gertu), horietatik, proba 170ek amaitu zirelarik. Talde guztiak honakoak izan ziren:

ProTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (4)

Parte-hartzaileak aldatu

Etapak aldatu

 EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
Prologoa Uztk 3  Rotterdam  Rotterdam
 
aitzinetapa
8,9  Fabian Cancellara  Fabian Cancellara
1 Uztk 4  Rotterdam  Brusela
 
etapa laua
223,5  Alessandro Petacchi  Fabian Cancellara
2 Uztk 5  Brusela  Spa (Belgika)
 
etapa laua
201  Sylvain Chavanel  Sylvain Chavanel
3 Uztk 6  Wanze – Arenberg
 
etapa laua
213  Thor Hushovd  Fabian Cancellara
4 Uztk 7CambraiReims
 
etapa laua
153,5  Alessandro Petacchi  Fabian Cancellara
5 Uztk 8ÉpernayMontargis
 
etapa laua
187,5  Mark Cavendish  Fabian Cancellara
6 Uztk 9MontargisGueugnon
 
etapa laua
227,5  Mark Cavendish  Fabian Cancellara
7 Uztk 10Tournus – Station des Rousses
 
bitarteko etapa
165,5  Sylvain Chavanel  Sylvain Chavanel
8 Uztk 11Station des Rousses – Avoriaz
 
mendiko etapa
189  Andy Schleck  Cadel Evans
9 Uztk 13Avoriaz – Saint-Jean-de-Maurienne
 
mendiko etapa
204,5  Sandy Casar  Andy Schleck
10 Uztk 14ChambéryGap
 
bitarteko etapa
179  Sérgio Paulinho  Andy Schleck
11 Uztk 15SisteronBourg-lès-Valence
 
etapa laua
184,5  Mark Cavendish  Andy Schleck
12 Uztk 16Bourg-de-PéageMende
 
bitarteko etapa
210,5  Joaquim Rodríguez  Andy Schleck
13 Uztk 17RodezRevel
 
etapa laua
196  Alekszandr Vinokurov  Andy Schleck
14 Uztk 18Revel – Ax 3 Domaines
 
mendiko etapa
184,5  Christophe Riblon  Andy Schleck
15 Uztk 19PamiersBanhèras de Luishon
 
mendiko etapa
187,5  Thomas Voeckler  Andy Schleck
  Alberto Contador
16 Uztk 20Banhèras de LuishonPaue
 
mendiko etapa
199,5  Pierrick Fédrigo  Andy Schleck
  Alberto Contador
17 Uztk 22PaueTourmalet
 
mendiko etapa
174  Andy Schleck  Andy Schleck
  Alberto Contador
18 Uztk 23SalieseBordele
 
etapa laua
198  Mark Cavendish  Andy Schleck
  Alberto Contador
19 Uztk 24BordelePauillac
 
banakako erlojupekoa
52  Fabian Cancellara  Andy Schleck
  Alberto Contador
20 Uztk 25LongjumeauEliseo Zelaien hiribidea
 
etapa laua
102,5  Mark Cavendish  Andy Schleck
  Alberto Contador

Sailkapen orokorra aldatu

Sailkapen nagusia aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alberto Contador   EspainiaAstanaDQ
1. Andy Schleck     LuxenburgoSaxo Bank91 o 59 min 27 s
2. Denis Menxov   ErrusiaRabobankDQ
2. Samuel Sánchez   EspainiaEuskaltel-Euskadi+ 3 min 01 s
3. Jurgen van den Broeck   BelgikaOmega Pharma-Lotto+ 6 min 15 s
4. Robert Gesink   HerbehereakRabobank+ 8 min 52 s
5. Ryder Hesjedal   KanadaGarmin-Transitions+ 9 min 36 s
6. Joaquim Rodríguez   EspainiaKatusha+ 10 min 58 s
7. Roman Kreuziger   Txekiar ErrepublikaLiquigas-Doimo+ 11 min 15 s
8. Chris Horner   Ameriketako Estatu BatuakTeam RadioShack+ 11 min 23 s
9. Luis León Sánchez   EspainiaCaisse d'Épargne+ 13 min 42 s
10. Rubén Plaza   EspainiaCaisse d'Épargne+ 13 min 50 s
11. Levi Leipheimer   Ameriketako Estatu BatuakTeam RadioShack+ 14 min 01 s
12. Andreas Klöden   AlemaniaTeam RadioShack+ 15 min 57 s
13. Nicolas Roche   Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale+ 16 min 20 s
14. Alekszandr Vinokurov   KazakhstanAstana+ 17 min 07 s
15. Thomas Lövkvist   SuediaSky+ 20 min 07 s
16. Kevin De Weert   BelgikaQuick Step+ 21 min 15 s
17. John Gadret   FrantziaAG2R La Mondiale+ 23 min 25 s
18. Carlos Sastre   EspainiaCervélo TestTeam+ 25 min 58 s
19. Daniel Moreno   EspainiaOmega Pharma-Lotto+ 28 min 59 s
20. Christophe Moreau   FrantziaCaisse d'Épargne+ 33 min 22 s
Iturria : ProCyclingStats


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Anthony Charteau    FrantziaBBox Bouygues Telecom143 pt.ak
2. Christophe Moreau   FrantziaCaisse d'Épargne128 pt.ak
3. Andy Schleck     LuxenburgoSaxo Bank116 pt.ak
4. Alberto Contador   EspainiaAstanaDQ
4. Damiano Cunego   ItaliaLampre-Farnese Vini112 pt.ak
5. Samuel Sánchez   EspainiaEuskaltel-Euskadi99 pt.ak
6. Sandy Casar   FrantziaFDJ96 pt.ak
7. Jérôme Pineau   FrantziaQuick Step93 pt.ak
8. Thomas Voeckler   FrantziaBBox Bouygues Telecom92 pt.ak
9. Pierrick Fédrigo   FrantziaBBox Bouygues Telecom82 pt.ak
10. Joaquim Rodríguez   EspainiaKatusha72 pt.ak


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Alessandro Petacchi    ItaliaLampre-Farnese Vini243 pt.ak
2. Mark Cavendish   Erresuma BatuaHTC-Columbia232 pt.ak
3. Thor Hushovd   NorvegiaCervélo TestTeam222 pt.ak
4. José Joaquín Rojas   EspainiaCaisse d'Épargne179 pt.ak
5. Robbie McEwen   AustraliaKatusha179 pt.ak
6. Edvald Boasson Hagen   NorvegiaSky161 pt.ak
7. Sébastien Turgot   FrantziaBBox Bouygues Telecom135 pt.ak
8. Gerald Ciolek   AlemaniaTeam Milram126 pt.ak
9. Jürgen Roelandts   BelgikaOmega Pharma-Lotto124 pt.ak
10. Lloyd Mondory   FrantziaAG2R La Mondiale119 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Team RadioShack    Ameriketako Estatu Batuak276 o 02 min 03 s
2. Caisse d'Épargne   Espainia+ 9 min 15 s
3. Rabobank   Herbehereak+ 27 min 49 s
4. AG2R La Mondiale   Frantzia+ 41 min 10 s
5. Omega Pharma-Lotto   Belgika+ 51 min 01 s
6. Astana   Kazakhstan+ 56 min 16 s
7. Quick Step   Belgika+ 1 o 06 min 23 s
8. Euskaltel-Euskadi   Espainia+ 1 o 23 min 02 s
9. Liquigas-Doimo   Italia+ 1 o 29 min 14 s
10. Bbox Bouygues Télécom   Frantzia+ 1 o 54 min 18 s


Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
2009ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
2010eko uztailak 3 eta 25 artean ospatua
Ondorengoa
2011ko Frantziako Tourra