Juan José Oroz

txirrindulari nafarra

Juan José "Juanjo" Oroz Ugalde[1] (Berriobeiti, 1980ko uztailaren 11 - ) nafar txirrindulari ohia da, 2006 eta 2014 artean profesional izandakoa. Ez zuen garaipenik lortu bere ibilbidean.

Juan José Oroz

(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan José Oroz Ugalde
JaiotzaIruñea1980ko uztailaren 11 (44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kaiku 2006-2006
Orbea Continental 2007ko urtarrilaren 1a-2007ko maiatzaren 14a
Euskaltel-Euskadi 2007ko maiatzaren 5a-2013
PinoRoad (en) Itzuli 2014ko urtarrilaren 1a-2014ko martxoaren 1a
Burgos BH 2014ko maiatzaren 12a-2014ko abenduaren 31
Burunda Txirrindulari Elkartea 2003-2005
 
Altuera188 zentimetro

Kirol ibilbidea

aldatu

Amateur mailan

aldatu

Juanjo Oroz Iruñeko C.C. Txantrean hezi zen eta talde horrekin hamaika lasterketa irabazi zituen beheko mailetan. Hasieratik erakutsi zuen kirol honetarako berezko dohainak zituela, parte hartu zuen lehen lasterketa irabazi baitzuen. 1996an Nafarroako Kirol Jokoak irabazi zituen eta Euskadiko txapelduna izan zen.

Iberdrola taldearen eskutik afizionatu mailara pasa zen, non 1999tik 2001 arte aritu zen. Bidegi taldetik igaro ondoren, 2003an Burunda Txirrindulari Elkartea|Caja Rural]]ek fitxatu zuen, Guerrerorekin batera, azken honek profesionaletara pasatzea ahalbidetuko zuena. Bizkarreko arazo fisikoek errepidetik urrun mantendu zuten 2004an, baina 2005ean berriro ere emaitza onak lortu zituen Baiona-Iruñea bezalako lasterketak irabaziz.

Profesionaletan

aldatu

Kaiku, Orbea eta Euskaltel-Euskadi

aldatu

Orozek 2006an egin zuen debuta profesionaletan Kaiku taldearekin. Urte horretako Euskal Herriko Itzulia izan zen bere lehenbiziko UCI Pro Tour lasterketa, eta 2007an Orbea Continental taldeak fitxatu zuen. 2007ko maiatzean Euskaltel-Euskadiko kide egin zen, Kataluniako Voltan maillot laranja estreinatuz. 2007ko emaitzarik onena Euskaltelekin fitxatu aurretik lortu zuen, 2007ko Vaucluseko Hiru Egunetako lehen etapan bigarren postua lortuz, Orbea taldearekin lehiatuz.

Euskaltel-Euskadi

aldatu

Talde laranjarekin emanaldi aipagarrienak Tirreno-Adriatiko lasterketan izan zituen, bai 2008ko edizioan, non mendiko sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta bai 2011koan non sailkapen nagusian 11. amaitu zen.

2007ko urritik 2008ko apirila arte txirrindularitzako bost monumentuetan parte hartu eta denetan amaitu zuen (lasterketa hauek lehenbiziko partaidetzan amaitzea lortu zuen txirrindulari profesional bakarra izan zen): Lombardiako Giroa, Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix eta Lieja-Bastogne-Lieja.

Burgos-BH

aldatu

Juanjo Burgos-BH taldearekin fitxatu zen apirilaren 29an, PinoRoad txirrindulari talde berriaren proiektua osatu ez zelako. 2014ko azaroaren 7an txirrindularitza utziko zuela iragarri zuen, profesional bezala bederatzi denboraldi egin ondoren eta 34 urte zituela. Txirrindularitzatik erretiratu ondoren, 2015ean, Oroz Lizarte talde amateurreko kirol zuzendari bihurtu zen.

Palmaresa

aldatu

2002

2003

2005

2009

2010

2014

Emaitzak

aldatu
Lasterketa 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Italiako Giroa - - - - - Ut. 51. - -
Frantziako Tourra - - 103. 107. Ut. - - 78. -
Espainiako Itzulia - - - - 51. 50. 50. 46. -
Munduko Txapelketa   - - - - - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
Ut.: Utzi zuen

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Oroz abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orotz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Maiatzaren 13ra arte.
  3. Maiatzaren 14z geroztik.
  4. Martxoaren 1era arte.
  5. Apirilaren 25etik aurrera.

Kanpo estekak

aldatu