Movistar Team (gizonezkoen taldea)

Movistar Team Nafarroako txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena. Movistar telekomunikazio espainiar enpresa du babesle nagusia. 1980an sortu zenetik, Reynolds, Banesto, Illes Ballears eta Caisse d'Epargne izenak ere izan ditu. Besteak beste, zazpi Frantziako Tour, lau Italiako Giro eta lau Espainiako Vuelta ditu palmaresean.

Movistar Team (gizonezkoen taldea)
Datuak
Izen ofiziala
Reynolds, Banesto, iBanesto.com, Illes Balears-Banesto, Illes Balears, Illes Balears-Caisse d'Épargne, Caisse d'Épargne-Illes Balears, Caisse d'Épargne eta Movistar Team
Izen laburraezezaguna, BAN, IBB, IBA, CEI, GCE eta MOV
Motatxirrindularitza talde profesionala, UCI Trade Team I (en) Itzuli, ProTeama eta WorldTeama
HerrialdeaEspainia
Agintea
EntrenatzaileaEusebio Untzue, Jose Luis Arrieta, Alfonso Galilea, Txente García Acosta, José Luis Jaimerena, José Luis Laguía, Pablo Lastras (en) Itzuli, Yvon Ledanois, Jürgen Roelandts eta Xabier Muriel (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1980
webgune ofiziala
Facebook: movistarteam Twitter: Movistar_Team Instagram: movistar_team Edit the value on Wikidata
Artikulu hau gizonezkoen taldea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Movistar Team».

Historia

aldatu

Taldea 1980an eratu zen, Reynolds izenarekin, José Miguel Echavarri zuzendari zela. 1982an, Ángel Arroyo lehenbizikoa izan zuen Espainiako Itzulian, baina deskalifikatu zuten, dopin kontrolean positibo eman zuelako.[1]

1983an parte hartu zuen lehenbiziko aldiz Frantziako Tourrean, arrakasta handiz: Ángel Arroyok, Puy de Dômeko kronoigoera irabazteaz gain, bigarren amaitu zuen Parisko podiumean; Pedro Delgadok, berriz, erakustaldiak eman zituen mendiko etapetan, eta maillot horia janzteko zorian egon zen.[2]

Miguel Indurainek Reynoldsekin egin zuen debut profesionala, 1984an. Hamarkadaren amaieran, Pedro Delgadok eman zizkion taldeari lehenbiziko garaipen handiak: 1988ko Frantziako Tourra eta 1989ko Espainiako Itzulia.[3]

1990etik 2003ra, Banesto izan zen taldearen babeslea. 1990eko hamarkadan izan zuen urrezko aroa, Miguel Indurainen eskutik, bost Tour (1990, 1991, 1992, 1993, 1994) eta bi Giro (1992, 1993) irabazi baitzituen. Julian Gorospe, berriz, 1990eko Euskal Herriko Itzulian nagusitu zen.

Arrakasta horiek taldea sendotu eta berrindartu zuten. Horri esker fitxatu ahal izan zituen, besteak beste, Jean-François Bernard, Abraham Olano, Alex Zülle, Chava Jimenez edota Paco Mancebo. Olanok 1998ko Espainiako Itzulia irabazi zuen, eta Züllek bigarren egin zuen 1999ko Frantziako Tourrean.[3]

1990eko urteetako urrezko aroaren ostean, urte ilunak iritsi ziren 2000tik aurrera. Krisiarekin batera, dopin kasuen eraginez txirrindularitzarenganako konfiantza galdu zuten babesleek, eta gizarteak berak ere. Oso garai zailak pasatu zituen taldeak, kolokan egon zelako haren etorkizuna. Hala ere, 2004an Illes Ballears agertu zen, eta Caisse d'Epargne bi urte geroago. 2010era arte lehen lerroan irauteko aukera eskaini zieten bi babesle horiek.[3] Alejandro Valverde eta Vladimir Karpets nabarmendu ziren urte haietan, eta Óscar Pereiro 2006ko Frantziako Tourreko irabazle izendatua izan zen, Floyd Landisek dopinaren aurkako kontrolean positiboa eman ondoren.[4]

2010ean, proiektua amaitzera zihoala zirudien, baina Telefónica agertu zen, eta jarraipena eman zion taldeari Movistar markarekin.[3] Nairo Quintanak 2014ko Italiako Giroa eta 2016ko Espainiako Itzulia irabazi eta bi aldiz bigarren izan zen Tourrean (2013 eta 2015); Richard Carapaz, berriz, 2019ko Italiako Giroan gailendu zen. Baina Alejandro Valverdek eman zion garaipen gehien taldeari, bai klasiketan (bost aldiz La Flèche Wallonnen, lautan Lieja-Bastogne-Lieja, bitan Donostia Klasikoa), bai astebeteko itzulietan (Euskal Herriko Itzulia, Kataluniako Volta, Dauphiné Libéré...).

2025eko taldea

aldatu
 Pertsonala 2025
TxirrindulariaJaiotza-dataHerrialdeaAurreko taldea
Jorge Arcas1992.eko uztailak 8  EspainiaLizarte (2015)
Orluis Aular1996.eko azaroak 5  VenezuelaCaja Rural-Seguros RGA (2024)
Jon Barrenetxea2000.eko apirilak 20  Euskal HerriaCaja Rural-Seguros RGA (2023)
William Barta1996.eko urtarrilak 4  Ameriketako Estatu BatuakEF Education-Nippo (2021)
Carlos Canal2001.eko ekainak 28  EspainiaEuskaltel-Euskadi (2023)
Pablo Castrillo2001.eko urtarrilak 2  EspainiaEquipo Kern Pharma (2024)
Jefferson Cepeda1996.eko martxoak 3  EkuadorCaja Rural-Seguros RGA (2024)
Davide Cimolai1989.eko abuztuak 13  ItaliaCofidis (2023)
Davide Formolo1992.eko urriak 25  ItaliaUAE Team Emirates (2023)
Iván García Cortina1995.eko azaroak 20  EspainiaBahrain McLaren (2020)
Ruben Guerreiro1994.eko uztailak 6  PortugalEF Education-EasyPost (2022)
Enric Mas1995.eko urtarrilak 7  EspainiaDeceuninck-Quick Step (2019)
Lorenzo Milesi2002.eko martxoak 19  ItaliaTeam DSM-Firmenich (2023)
Manlio Moro2002.eko martxoak 17  ItaliaZalf Euromobil Fior (2023)
Gregor Mühlberger1994.eko apirilak 4  AustriaBora-Hansgrohe (2020)
Mathias Norsgaard1997.eko maiatzak 5  DanimarkaRiwal Readynez (2019)
Nélson Oliveira1989.eko martxoak 6  PortugalLampre-Merida (2015)
Antonio Pedrero1991.eko urriak 23  EspainiaInteja-MMR Dominican cycling team (2015)
Diego Pescador2004.eko abenduak 21  KolonbiaGW-Shimano (2024)
Iván Romeo2003.eko abuztuak 16  EspainiaHagens Berman Axeon (2022)
Javier Romo1999.eko urtarrilak 6  EspainiaAstana Qazaqstan Team (2023)
Einer Rubio1998.eko otsailak 22  KolonbiaAran Vejus (2019)
Pelayo Sánchez2000.eko martxoak 27  EspainiaBurgos-BH (2023)
Gonzalo Serrano1994.eko abuztuak 17  EspainiaCaja Rural-Seguros RGA (2020)
Natnael Tesfatsion1999.eko maiatzak 23  EritreaLidl-Trek (2024)
Albert Torres1990.eko apirilak 26  EspainiaInteja-Dominican cycling team (2018)
Fernando Gaviria1994.eko abuztuak 19  KolonbiaUAE Team Emirates (2022)
Nairo Quintana1990.eko otsailak 4  KolonbiaArkéa-Samsic (2022)
Michel Hessmann (Urtk 15–Abek 31)2001.eko apirilak 6  AlemaniaTeam Visma | Lease a Bike (2024)
Iturria : ProCyclingStats

Erreferentziak

aldatu
  1. Confirmado el "doping" de Arroyo, Lejarreta probable ganador de la Vuelta. El Pais, 1982ko maiatzak 14, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  2. Indurain Donostiatik Iruñara hegan. letour.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  3. a b c d Zubeldia, Unai. Eusebio Unzue: «Berritu beharra daukagu». Berria, 2014ko urriak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).
  4. Matesanz, Jorge. El Tour de Pereiro (2006). high-cycling.com (Noiz kontsultatua: 2023-7-7).

Kanpo estekak

aldatu