2010eko Frantziako TourraItzuli Handi honen 97. edizioa izan zen. 2009kouztailak 3an hasi eta uztailak 25ean amaitu zen. 3640,9 kilometroko ibilbidea izan zuen, 20 etapa eta sarrerako etapa batean banatuta. Edizio honetan erlojupeko 60,9 kilometro egon ziren. Edizio hau HerbehereetakoRotterdam hirian hasi eta Parisen amaitu zen.
Edizio honetan Pirinioetako mendateak omendu ziren, (bereziki Tourmaleta), mendate hauek igaro ziren lehen aldiaren mendeurrena bete baitzen, 1910ean.
197 txirrindularik parte hartu zuten, 22 taldetan banatuta, horietatik, proba 170ek amaitu zutelarik, historiako kopuru handiena izan zena.
Itzulia 8 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen. Hurrengo egunetan, itzuliak Belgika zeharkatu zuen Frantziara iritsi arte, hirugarren etapan Paris-Roubaix klasikak zeharkatutako zenbait pabesezko zati igaroz. Ondoren, zortzigarren etapan, Alpeetara iritsi zen. Hamalaugarren etapan hasi ziren Pirinioetako lau etapak. Azkenik, uztailak 25ean amaitu zen itzulia, Parisen.
Itzulia irabazi zuena, aurreko urtean bezala, Alberto Contador madrildarra izan zen, Andy Schleckekin lehia gogor bat izan ondoren (aurreko urtean bezala, sailkapen nagusian bigarren eta gazteen sailkapenean lehena izan zena, azken sailkapen hau hirugarren aldiz jarraian irabaziz). Hirugarrena Denis Menxov izan zen, Samuel Sánchez azken-aurreko etapako erlojupekoan garaitu ondoren, Euskalteleko txirrindularia azkenik laugarren izan zelarik.
Baieztatutako 16 talde zeuden 2008tik, hauek oraindik jarraitzen zuten 2008ko UCI ProTour mailako taldeak ziren. Ondoren, 2010eko UCI ProTour mailako Team RadioSchack taldeak ere toki finkoa zuela eta edizio honetan 22 taldek parte hartuko zutela ere iragarri zen (talde kopuru honetara ez zen iristen 2003ko ediziotik). Azkenik, martxoak 30ean iragarri ziren 22 talde horiek osatzeko falta ziren bost taldeak. Hauek Profesional Kontinental mailako Garmin-Transitions, BMC Racing Team, Sky Professional Cycling Team, Team Katusha eta Cervélo Test Team izan ziren, hala, 2010eko ProTour mailako talde guztiak gonbidatuz. Horregatik, kanpoan geratu ziren gonbidatua izateko itxaropena zuten taldeak, Skil-Shimano eta Vacansoleil Pro Cycling Team herbeheretarrak kasu, Tourra Herbehereetan hasten baitzen eta, mailagatik, sar zitekeen eta gonbidatzek geratu zen Saur-Sojasun talde frantziarra, egoera berean kanpoan geratu ziren azken talde frantziarrak Agritubel eta R.A.G.T. Semences izan ziren [[2005eko Frantziako Tourra|2005eko Frantziako Tourrean izan ziren.
Hautaketa honen ondoren, itzulian 22 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako 4k (Bouygues Telecom, BMC Racing Team, Cervélo Test Team eta Cofidis. Hala, hasiera batean, 198 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, ondoren 197 izan zirena, Xavier Florencio kanporatua izan ondoren, talde bakoitzeko 9 txirrindulari egon zirelarik, batean izan ezik, proba 8rekin hasi zuena (lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko mugatik gertu), horietatik, proba 170ek amaitu zirelarik. Talde guztiak honakoak izan ziren: