Areizaga jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Urretxun. Kultur Interesko Ondasun

Areizaga jauregia edo Baroikoa Gipuzkoako Urola Erdia eskualdean dagoen Urretxu udalerrian dagoen jauregi bat da. Etxea Urretxuko Alde Zaharrean dago, behinola, Erdi Aroan errege bidearen alboan sortu zen etxe multzoan. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Areizaga jauregia
Kultura ondasuna
Areizaga jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrretxu
Koordenatuak43°05′31″N 2°18′48″W / 43.09199°N 2.31346°W / 43.09199; -2.31346
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001593
21

XVII. mendean On Felipe Areizagak eraiki zuen, aurrez Karlos V.a Espainiakoarengandik Baroi titulua jasotako jauntxoa. Horregatik, eraikinaren aurrealdean bi aurpegiko arranoa eta apaindura oparoak dituen familiaren armarria du, hain zuzen ere, jatorrizko jauregitik mantendu izan den zati bakarra da.

Sarrerako dintel gainean gaztelaniazko idazki hau du:

« “La maldición de la madre abrasa de raíz hijos y casa”. »
“Amaren madarikazioak semeak eta etxea errotik kiskaltzen ditu.”

Gainontzeko apaindura elementuak maila apalenera mugatuak daude: erdialdeko balkoia eta multzoaren goialdeko teilatuondo irtenen artean armarri handi-mandi baina tailaketa ez oso finekoak daude, honek udalerrian gaur arte mantendu izan diren jaurgietatik oparoen apaindutakoa bilakatzen dute.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa