Ireki menu nagusia
Artikulu hau Gipuzkoako Urretxu udalerriko baselizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Barbara baseliza».

Santa Barbara baseliza Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean dagoen Urretxu udalerriko lursailetan kokatzen den baseliza da. Irimo mendiaren magalean dago, Urretxuko herrigunetik hiru kilometrotara. Bertan, baselizaz gain taberna, aparkalekua eta atsedenlekua daude, azken hau mahai, iturri eta erretegiz ongi horniturik dagoelarik. Atsedenlekuan Irimo mendira igotzeko bidea hasten da. Horretaz gain, aipatzekoa da baseliza honetatik hurbil dagoen Ipeñarrieta jauregia ikus daitekela.

Santa Barbara baseliza
Santa Barbara, Urretxu.JPG
Santa Barbara baseliza 2009ko abenduaren 28an.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Urretxu
Koordenatuak 43° 05′ 32″ N, 2° 20′ 03″ W / 43.09222222°N,2.33416667°W / 43.09222222; -2.33416667Koordenatuak: 43° 05′ 32″ N, 2° 20′ 03″ W / 43.09222222°N,2.33416667°W / 43.09222222; -2.33416667

2009ko udazkenean zehar baselizaren eta aterpetxearen zaharberritze lanak burutu ziren.

JaiakAldatu

San Joan egunean, Ekainaren 24an, Santa Barbarako ermita inguruan erromeria izaten da. Erromeri hori 1893az geroztik egiten da, ermitan berrikuntza garrantzitsua egin zen urtea hain zuzen ere.

Ikus gaineraAldatu