Jon Maia
Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko ekainaren 25a)[1] bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua.
Jon Maia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jon Maia Soria |
Jaiotza | Urretxu, 1972ko ekainaren 25a (52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea, poeta eta film-zuzendaria |
Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera, azkena 2009an. Halaber, irakasle lanetan dabil edo ibili da hainbat tokitan, baita euskara irakasle ere.
Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Aipatzekoa da, dokumentalen artean, Quebecera egindako bidaia kontatzen duena, elkarte horrekin egindakoa ("Apaizac Obeto"). Baita "Gazta zati bat" lana ere, 'Gure Esku Dago' mugimenduaren aitzindaria izan zen 'Nazioen Mundua'-ren lana islatzen duena.
Jarduerak
aldatuBertsolaritza
aldatu1983an Zumaiako Bertso eskolan hasia.
- 1987tik plazaz plazako bertsolaria.
- Zumaiako Bertso eskolan haur eta gaztetxoen irakasle.
- Gasteizko Bertso eskolan irakasle.
- Zestoako Bertso eskolan irakasle.
1997ko EHko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako agurra, integratu izana eskertuz bere familiari, birala bihurtu zen.
Bertso hau kantatu zuen:
Ama Extremadura
aita Zamoratik
abuela ta abuelo
haien aurretik
herri hontan sustraitzen
asmatzeagatik
neuk’e maita dezaket
guztien gainetik
euskaraz badakit
bertsoz darabilkit
dena zuengatik
halaxe dagokit.
Denek kantatu dute nere ahotik.
Txapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- finalista 2003, 2007 eta 2015ean.
- finalaurrekoak 1991an.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 1989
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 1989
Sariak
aldatu- Xenpelar saria (2): 1989, 1990
- Zumaiako txapelketa (2): 1987, 1990
Literatura
aldatu- Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera.
- Zikloak Arabera: argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera.
- Riomundo, 2005, Txalaparta: nobela.[2]
- Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.
- Berriak jaio ginen (Elkar): bertsolari gisa egindako ibilbidearen kontakizuna.
Gidoigintza
aldatu- Mihiluzeko (ETB1) erredaktore.
- Martina (ETB3) telesailean gidoilari-buru.
- Udazkeneko loreak (ETB1)
- Bidaia intimoak dokumentala
- Apaizac Obeto dokumentala
Musika
aldatuMusika talde hauen letragile izan da noizbait: Negu Gorriak (Gure jarrera diskoan, 5 kantutan), Gozategi (Nirekin kantua), Bizkar Hezurra, SA, Zaldibobo, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi (Itsasoari begira, Ilargia, Haizeak jotzen zuen...), Imuntzo eta Beloki, Gari, Esne Beltza (Bozgorailuetatik!!, Esne Zopak) Ken zazpi (Itsasoa gara), Korrika, Araba euskaraz, Nafarroa Oinez… Bertsojazz-en ere parte hartu du, Donostiako Jazzaldiaren baitan bertsoa eta jazza uztartzen dituen ekimenean.
Karidadeko benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile izan zen. Hiru disko argitaratu zituzten: Karidadeko Benta, Amore amore eta San Quirico. Lehengo munduaren azkena izeneko DVDan, bestalde, Getxoko Folk Jaialdiko kontzertua plazaratu zuten. 2003tik 2007ra iraun zuen proiektuak.
Azken musika egitasmoa Hezurbeltzak taldea izan da, 2018an abiatutakoa.[3]
Komunikabideak
aldatu- Prentsa: Egin eta Gara egunkarietan, Nabarra eta Zazpika aldizkarietan kolaboratzaile-lanak.
- Irratia: Hala Bedi irratiko "Punto eta koma" irratsaioan esatari-gidoilari lau denboraldi, eta Euskadi Irratian denboraldietako kolaboratzaile-lanak.
- Telebista: ETBko hainbat tertuliatan denboraldietako partaide.
- Internet: Itsasotik begira blogaren sortzaile eta arduradun.
Ikus-entzunezkoak
aldatu- Bidaia intimoak dokumentala (2009), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak, Korrika).
- Apaizac Obeto dokumentala (2010), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak).
- Gazta zati bat dokumentala (2012), zuzendari eta gidoilari (Nazioen mundua).
- Gutik zura dokumentala (2016), zuzendari eta gidoilari.
- Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean (2021), zuzendari eta gidoilari.
Bestelakoak
aldatu- Itzulpengintza: gaztelania-euskara itzulpenak egin ditu, itzultzaile autonomo gisa.
- Irakaskuntza: AEK, Inlingua. Euskara irakasle.
- Apaizac Obeto (Albaola Itsas Kultur erakundea-Parcs Canada) espedizioko partaide eta kronista.
- Bertsojazz ekimeneko partaide.
- Albaola Itsas Kultur Erakundeak eraikiko duen San Juan baleontziaren proiektuaren bultzatzaile.
Euskal gatazka politikoa
aldatu2006ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[4]
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Hainbat webgunetan ekainaren 24an jaio zela diote:
- «Jon Maia Soria», artikulu biografiko, web gunean Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- «Jon Maia», artikulu, web gunean Catálogo Artium.
- «Resolución del Centro de Reclutamiento de Guipúzcoa sobre citación para la incorporación al servicio militar», artikulua argitaratu dute BOE, n.º 107, 2000ko maiatzaren 4a, págs. 6117ti 6118ra (2 or.): «Maya Soria, Jon; 25 de junio de 1972».
- ↑ Maia, Jon. (2005). Riomundo. Txalaparta ISBN 84-8136-330-8. PMC 434005854. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ "Ezkutukoei, maitasunarekin" (Berria).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Zazpi euskal herritar Audientzia Nazionalera deitu dituzte Gaztesarearekin lotuta», Gara, 2009-09-05.
- ↑ «Jon Maiak jasoko du Ermuko ‘Ezekiel Etxeberria’ izeneko saria, bere estreinako edizioan | Ayuntamiento de Ermua» www.ermua.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) L, A.. (2009-05-16). «El bertsolari Jon Maia obtiene el primer premio 'Ezekiel Etxeberria'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-06).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Jon Maia Soria», Literaturaren Zubitegia.
- «Maia, Jon», Bertsozale Elkartearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) «KARIDADEKO BENTA: La orquestina del siglo XXI», Jon Maiari eginiko elkarrizketa.