Gurutz Jauregi
Gurutz Jauregi Bereziartu (Urretxu, 1946 - ) konstituzio-zuzenbideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, non errektoreorde eta dekanoa ere izan zen. Demokrazia, nazionalismo eta ETAren historia ikertzeagatik da ezaguna.[1]
Gurutz Jauregi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Urretxu, 1946 (77/78 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Lehen hizkuntza | euskara | ||
Hezkuntza | |||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, legelaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Jakiunde | ||
Zuzenbideko Irakaslea
aldatuEuskal Herriko Unibertsitateko errektoreorde, Zuzenbide Fakultateko dekano, eta Konstituzio eta Administrazio Zuzenbideko Departamentuko zuzendari izan da.
Irakasle bisitaria izan da Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan: Oxford (Erresuma Batua), Consiglio Nazionale delle Recerche (Erroma), Reykjavik; Reno, Puerto Rico (AEB); Dominikar Errepublika, Bolivia, Peru, Txile, Brasil, Guatemala eta Mexiko.
Ikertzailea
aldatuNazio Batuen Erakundeko aholkulari zientifikoa izan da.
Ikerketa lan gehienak gai hauen inguruan egin ditu: euskal nazionalismoa, nazioaren teoria, demokraziaren teoria, edo Europar Batasuneko integrazio politikoa.
2007az geroztik, 40 ikertzaile baino gehiago dituen talde baten buru da, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Europar Batasuna eta Oinarrizko Eskubideak aztergai dituena.
Hamalau liburu idatzi ditu eta berrogeita hamar liburu baino gehiagotan parte hartu du edo zuzendari izan da; hogeita hamar artikulu baino gehiago idatzi ditu, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, italieraz, alemanez, edo portugesez. -
Euskarazko hiztegiak
aldatuPartu hartu zuen UZEIren hiztegi hauen argitalpenean:[2]
- Zuzenbidea hiztegia (1 eta 2) (1987) Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga, Mikel Aperribay , Jose Antonio Arana Martija (1931-2011), Edorta Cobreros Mendazona, Jose Luis De la Cuesta Arzamendi, Xabier Elias , Antton Elosegi Aldasoro, Josu Garamendi , Bittor Garamendi , Koldo Gorostiaga Atxalandabaso, Pello Huizi Petrikorena, Antton Ibarguren Jauregi (1949-1989), Antton Idiakez , Mikel Iriondo Iturrioz, Gurutz Jauregi Bereziartu, Beatriz Casares Pascual, Koldo Kortabitarte , Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Gregorio Monreal Zia, Gotzon Nazabal Jaka, Jose Antonio Obieta , Andres Urrutia Badiola
- Politika hiztegia (1, 2, 3 eta 4) (1980) Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Jokin Apalategi Begiristain, Xabier Apaolaza Bernedo, Jose Antonio Arana Martija (1931-2011), Karmelo Arroiabe , Joxe Azurmendi Otaegi, Jean Louis Davant Iratzabal, Antton Elosegi Aldasoro, Martin Etxeberria , Paco Garmendia Agirrezabalaga, Luis Haranburu Altuna, Antton Ibarguren Jauregi (1949-1989), Paulo Iztueta Armendariz, Gurutz Jauregi Bereziartu, Anton Karrera , Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998), Emilio Lopez Adan, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Mixel Mendiburu , Joxe Manuel Odriozola Lizarribar, Mario Onaindia Natxiondo (1948-2003), Jon Sudupe Martija, Mikel Ugalde Ugalde, Piarres Xarriton Zabaltzagarai (1921-2017)
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2004: Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Ikerkuntza Saria giza eta gizarte zientzietako curriculum onenari
- 2003: Eusko Ikaskuntza/Caja Laboral Popular saria humanitateetako eta gizarte zientzietako curriculum onenari
- 1998: Kazetaritzako El Correo saria.
- 1995: Giza Eskubideen eta Bakearen Kulturaren aldeko Ana Frank saria (1995);
- Horrez gain, finalista izan da Saiakerako Anagrama sarian (1994), Kultura Ministerioaren Saiakera Sari Nazionalean, bi aldiz (1995 eta 1997), eta Jovellanos Nazioarteko Saiakera Sarian (2000).
- Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide osoa da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Jauregi Bereziartu, Gurutz. Gurutze Jauregi Bereziartu. .
- ↑ «Gurutz Jauregi Bereziartu :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).