Faktorekua etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Urretxun

Faktorekua etxea Gipuzkoako Urretxu udalerria dagoen jauregi bat da.

Faktorekua etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Faktorekua etxearen aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrretxu
Koordenatuak43°05′34″N 2°18′50″W / 43.09288°N 2.31383°W / 43.09288; -2.31383
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea6

Iparragirre kaleko etxe multzoaren barnean dago, gaur egunean udaletxea den Corral-Ipeñarrieta jauregiarekin eae beste etxe dotore batzuekin batera. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatu zuten 1964ean.[1] Harrezkero berregokitze lanak izan ditu jatorrizko itxura berreskuratzeko eta garbitzeko.

XVI. mendearen inguruan errege bidearen alboan sortu zen etxe multzoa da Iparragirre kalekoa. Madrileko Gortean ospe ekonomiko eta sozial lortuta zuten merkatari eta funtzionariek etxe dotore hauek eraikiz herriari erakutsi nahi zioten euren arrakasta.

Faktorekue jauregi hau Martin Otsoa de Irigoien-ek egin zuen. Berak kontu-faktore kargu handia izan zuen Madrileko Gortean eta beste hiri batzuetan.

Etxea eraikitzen 1570ean hasi ziren, eta mendea bukatu baino lehenago amaitu ziren lanak. XVI. mendeko etxe errenazentista garrantzitsuena da Urretxu eta bere inguruan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu