Concetta Probanza

euskal ilustratzailea

Concetta Probanza Arrizabalaga, (Urretxu, Gipuzkoa, 1969 - ) marrazkilaria eta ilustratzailea da.

Concetta Probanza

Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
concettaprobanza.com

Biografia aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak, Arte Grafikoen espezialitatearekin, ikasi ondoren, Grabatua eta Serigrafia Esperimentala sakondu zituen Artelekun[1].
Gaur egun, liburugintzan eta ilustrazioan dihardu buru-belarri. Liburugintzan, hainbat idazleren liburuak irudiztatu ditu, bai haur eta gazte literaturan bai poesian. Musika arloan diskoak irudiztatu ditu, Mikel Markez eta Jexuxmai Lopetegirenak besteak beste. Euskal Herriko agerkari askotan ere parte hartzen du[1].
Komikigintzan ere aritu da. Alor horretan egindako lanek zenbait sari ekarri dizkiote: Portugalete Hiria eta INJUVE sariak, besteak beste[2] 2004an, Mahats-denboran artista-liburua argitaratu zuen Patxi Ezkiaga poetarekin batera[3] [4] [5]. Ezkiagak Concettaren marrazkiei hitza jarri eta poema-liburu hau marrazkien eta poemen elkarrizketan gauzatu da[6][7].
2011n Euslandia ikuskizuna sortu zuen Miriam Luki idazlearekin batera, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen dituenak. Ikuskizunaren gidoia publikoak txistera batetik ateratzen dituen galderetan datza, galdera bakoitzak poemak, ipuinak, marrazkiak eta abestiak ekarriko dituelarik.Harrezkero, Probanza Euskal Herriko herri eta hiri askotako plazetan ibili da[8].
Azken urteotan, Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat poeta eta musikarirekin kolaboratu du, errezitaldi eta kontzertuetan zuzenean marraztuz[2].

Lanak aldatu

Asko dira Concetta Probanzak egindako lanak.

Haur eta gazte literatura aldatu

 
Concetta Probanzak "Ternera a la jardinera" poema ilustratzeko egindako marrazkia, Elena Romanen Hay menú económico poema libururako (2015).

Poesia. Saiakera aldatu

Prentsan kolaborazioak aldatu

  • Behinola aldizkarian. Denbora-pasa [10]

Agerkariak aldatu

Diskoak aldatu

Muralak aldatu

  • Murala Urretxuko Pagoeta auzoan, Emakumeen Etxearen azpian. [11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. a b Concetta Probanzaren webgunea
  3. Ibargutxi, Felix. (2004-03-24). «Concettaren koadroak historia sagaratuak iruditzen zaizkit» (PDF) El Diario Vasco in: Prentsa Bilduma UPV/EHU.: 64. orr. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  4. Kortazar, Jon. (2004-07-11). «Sormena» El País in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  5. Juaristi, Felipe. (2004-04-09). «Argia isurian» El Diario Vasco in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  6. «Berria.eus - Liburuaren eguna» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. «Kritikak (hemeroteka)» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. «'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan» El Diario Vasco 2012-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. Alberdi, Uxue. (2008-11-30). «Galderak dira bizitzaren motorea» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
  10. «Galtzagorri. Behinola. Denbora-pasa» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina)61 orr.
  11. Zabala, Aitor. (2023-09-23). «Murala margotuko dute eskualdeko Emakumeen Etxearen azpian» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).

Kanpo estekak aldatu