Maialen Akizu
urretxuar bertsolaria eta idazlea
Maialen Akizu Bidegain (Urretxu, Gipuzkoa, 1996ko otsailaren 21a) bertsolaria eta idazlea da. Ama gabiriarra du; eta aita, berriz, urretxuarra. Bost urterekin hasi zen Urretxuko bertso eskolan.
Maialen Akizu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1996ko otsailaren 21a (28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
2016an Xenpelar saria irabazi zuen.[1] Osinalde, Lizardi, Hernandorena gazte sariketetako finaletan ere kantatu izan du; gainera, final askotan, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto" lehengusuarekin.
18 urterekin Bilbora joan zen, Soziologiako ikasketak egitera. Ikasteaz gain, Bilboko zenbait bertso eskolatako kide izan zen aldi hartan.
Iker Irribarria esku huskako pilotari profesional ohia du bikotekide, eta alaba bat dute elkarrekin.[2]
2024an Berria egunkarirako iritzi-artikuluak idazten hasi zen.
Txapelketak
aldatu- 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: final-laurdenak.
Sariak
aldatu- 2016: Mikel Laboa saria.[1]
- 2016: Xenpelar saria[1]
- 2016: B-lañon saria [1]
- 2021: Ikergazte konkresuko mikro-aurkezpen onena: "Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa"[3]
Lanak
aldatu- 2022an, Hamazazpigarrenean aidanez literatur bildumarako, Eszenatokia izeneko «ipuin luzea» aurkeztu zuen.
- 2023ko Durango Azokan banatu zen '(Kultura bat) Zutabeka Durangoko Azokatik' liburuko hitzaurrea idatzi zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Maialen Akizuk irabazi du Xenpelar Saria. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Luis. (2022-07-07). «Unai Laso, duda hasta última hora para San Fermín tras acabar tocado la final» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- ↑ ikergazte. «Baditugu Ikergazte2021 irabazleak» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ Ubeda, Garbiñe. (2023-12-09). «Kulturaren bilakaeraren ispilu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).