Ireki menu nagusia

San Martin Tourskoaren eliza, Gipuzkoako Urretxu udalerrian dagoen eliza bat da, Urola Garaia eskualdean. Alde Zaharreko Iparragirre plazan dago, alboan Jose Mari Iparragirre urretxuar semearen estatua duela.

San Martin Tourskoaren eliza (Urretxu)
Urretxu (Guipúzcoa)-Iglesia de San Martín de Tours.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Urretxu
Koordenatuak 43° 05′ 37″ N, 2° 18′ 50″ W / 43.093583333333°N,2.3139583333333°W / 43.093583333333; -2.3139583333333Koordenatuak: 43° 05′ 37″ N, 2° 18′ 50″ W / 43.093583333333°N,2.3139583333333°W / 43.093583333333; -2.3139583333333
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea

XVI. mendean eraiki zen eta sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. Hallenkirche edo areto eliza motakoa da, hiru nabeek (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak zurezkoak dira, materiala agerian dutela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Martin Tourskoaren eliza (Urretxu)