Ireki menu nagusia

Joseba Gabilondo (Urretxu, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 12a) euskal idazlea, irakaslea eta literatura kritikaria da, nabarmena euskal literaturaren historiaz egindako ikerketengatik. Egun, Michigan Estatuko Unibertsitatean irakaslea da. Euskadi Literatura saria eskuratu zuen 2014 urtean, euskarazko saiakera modalitatean.[1] Unamuno saioa saria ere irabazi zuen 2015 urtean Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin.[2] Jatorriz ingelesez idatzitako lehen euskal literaturaren historia argitaratu zuen 2016 urtean: Before Babel: A History of Basque Literatures.

Joseba Gabilondo
Joseba-gabilondo-argia-1.jpg
Bizitza
Jaiotza Urretxu1963ko ekainaren  12a (56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak saiakeragilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Michigan Estatuko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon
Jasotako sariak
Literaturaren Zubitegiko fitxa 850

Euskal literatur kritikaren alorrean trilogia bat idatzi ondoren (Nazioaren hondarrak, New York-Martutene, Before Babel), beste trilogia berri bat idazteari ekin dio, teoria kritikoaren bidetik, globalizazioaz. Bigarren trilogiaren lehenengo bi liburuak argitaratu ditu oraingoz: Globalizazioak eta Erdi Aro berria eta Populismoaz. Hirugarren liburuaren behin-behineko izena zera da: Subjektua: boterearen teoria bat.

Inperialismo espainiarraren arkeologia bat izango den beste trilogia baten lehen liburua ere argitaratu du: Writing Atlantic Spain.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Astiz, Iñigo (2014-10-08) «Euskadi literatura saria, Atxagarentzat» Berria .
  2.   «[2»], Berria, . Noiz kontsultatua: 2015-12-18 .

Kanpo loturakAldatu