Ireki menu nagusia

Manuel Antonio Antia

euskal idazlea

Manuel Antonio Antia (Urretxu, Gipuzkoa, 1830eko maiatzaren 6 - Leitza, Nafarroa, 1894ko urtarrilaren 5) euskal idazle eta erlijiosoa.

Manuel Antonio Antia
Bizitza
Jaiotza Urretxu1830eko maiatzaren 6a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Leitza1894ko urtarrilaren 5a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 734
Manuel Antonio Antiaren Poztu zaitez Oyartzun.png

Oñatin filosofia ikasi zuen eta Iruñean teologia. Leitzako parrokiako kapilaua eta Urnietako erretorea izan zen. 37 urterekin, Clareten liburuaren itzulpena egin zuen Zeruko bide zuzena eta segurua, karmeltar debotoarentzat ikasbidea, San Joseren zazpi igandeetako jayera (Camino recto y seguro para el cielo, lección para el devoto carmelita, devoción de los siete domingos de San José) izenburupean. Bederatzi edizio ezagutu zituen; lehena 1867koa izan zen. 1878an, Kristaua Elizan argitaratu zuen. Tolosan, 1887an, Jesusen Biotz Sagraduco debociozco liburuchoa kaleratu zuen. Euskal-Erria eta Euskalzale aldizkarietan olerki, ipuin eta itzulpenak idatzi zituen.

LanakAldatu

ErlijioaAldatu

Kanpo-loturakAldatu

ErreferentziakAldatu