2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 64. edizioa izan zen. Tel Aviveko Expo Tel Aviv erakustazokan egin zen, Israelen. Ekitaldia hirugarren aldiz antolatu zuen Israelek. Finalerdiak maiatzaren 14an eta 16an izan ziren, eta final handia maiatzaren 18an.[1] Aurkezleak Bar Refaeli, Erez Tal, Assi Azar eta Lucy Ayoub izan ziren.

2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 14, 2019
Bigarren finalerdia Maiatzak 16, 2019
Finala Maiatzak 18, 2019
Egoitza Expo Tel Aviv, Tel Aviv
Aurkezlea(k) Erez Tal
Bar Refaeli
Assi Azar
Lucy Ayoub
Antolatzailea Israelgo Irrati-difusioko Korporazio Publikoa (KAN)
Partaide kopurua 41
Irabazlea "Arcade"
Duncan Laurence
 Herbehereak

Lehiaketako irabazlea Duncan Laurence bakarlari nederlandarra izan zen, "Arcade" kantuarekin. Herbehereen bosgarren garaipena izan zen. Bigarren postua Italiako Mahmoodentzat izan zen, "Soldi" kantuarekin. Errusiako Sergey Lazarevek, "Scream" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen; aurretik ere hirugarren gelditu zen Lazarev 2016ko edizioan. Epaimahai profesionalen gustukoena Ipar Mazedonia izan zen, eta telebozketaren gustokoena Norvegia.

41 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino bi gutxiagok.[2] Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik bosgarren urtez. Bulgariak partaidetzari uko egin zion, irrati-telebista publikoaren arazo ekonomikoak medio. Ukrainak parte hartzeko izena emana zuen, baina partaidetza bertan behera utzi zuen, 2014tik Errusiarekin daukan gatazka medio.[3]

Kokapena

aldatu
 
Expo Tel Aviv, lehiaketaren egoitza.

Historian hirugarren aldiz, lehiaketa Israelek antolatu zuen, herrialdeak 2018ko edizioa irabazi ondoren Nettaren eskutik. Aurretik Jerusalemen egin zen ekitaldia, birritan, 1979an eta 1999an. Lizitazio prozesu bat burutuz, 2018ko irailaren 13an Tel Aviveko Expo Tel Aviv erakustazoka hautatu zuten 2019ko egoitza bezala Israelgo Irrati-difusioko Korporazio Publikoak (KAN) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).

Erakustazoka honen bigarren pabiloia erabili zen ekitaldirako, non 10.000 pertsona inguru sar daitezkeen.

Hasiera batean, ekitaldia Jerusalemen egingo zela baieztatu zuen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Hala ere, Jerusalemen estatusa dela eta, herrialde batzuek ekitaldiari boikot egiteko aukerarik baldin bazen, EBUk beste hiri edota herrialde bat aukeratuko zuela jakinarazi zion KAN korporazioari eta israeldar gobernuari, israeldar prentsaren arabera.[4] Ondoren lizitazio prozesua zabaldu zen, eta Tel Avivez gain Jerusalem eta Eilat izan ziren hautagai ofizialak.[5]

Formatua

aldatu

Ikus-diseinua

aldatu

Edizioaren leloa, Dare to dream (euskaraz "Ausartu amets egiten") 2018ko urriaren 28an aurkeztu zen, eta bere ikus-diseinua 2019ko urtarrilaren 8an. Batera jarrita izar bat osatzen duten hiru hiruki erakusten ditu logo nagusiak. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus-diseinu honetan oinarritu ziren.[6]

Aurkezleak

aldatu

2019ko urtarrilak 8an, KAN eta EBUk lehiaketaren lau aurkezleak ezagutarazi zituen. Bar Refaeli nazioarteko supermodeloa da, Erez Tal eta Assi Azar Keshet 12 telebista kate pribatuko ohiko aurkezleak dira, eta Lucy Ayoub KANeko ohiko aurkezlea da.[7]

Artista gonbidatuak

aldatu

Lehen finalerdia aurreko urteko irabazle izan zen Nettak zabaldu zuen "Toy" abestuz, eta pausartean 1998ko garailea izan zen Dana Internationalek "Just the Way You Are" abestu zuen.[8]

Bigarren finalerdiko pausartean, Shalva Band taldeak "A Million Dreams" abestu zuen.[8]

Finala zabaltzeko, 1998ko irabazlea izan zen Dana Internationalek "Diva" eta "Tel Aviv" abestu zituen, 1973ko israeldar ordezkaria izan zen Ilanitek "Ey Sham" abestu zuen, eta 2015eko ordezkaria izan zen Nadav Guedjek "Golden Boy" abestu zuen. Lehiaketako emanaldien ondoren, Madonna nazioarteko superrizarrak "Like a Prayer" eta "Future" (Quavo raperoarekin) kantatu zituen.[9] Horrez gain, aurreko urteko irabazlea izan zen Nettak "Nana Banana" kanta berria estreinatu zuen eta Conchita Wurst (2014ko irabazlea), Måns Zelmerlöw (2015eko irabazlea), Eleni Foureira (2018ko bigarren sailkatua), Verka Serduchka (2007ko bigarren sailkatua) eta Gali Atari (1979ko irabazlea) Eurovisioneko kanten pot-pourri batean aritu ziren. Idan Raichelek "Bo’ee – Come to Me" abestu zuen. Gal Gadot aktore eta modeloak agerpena egin zuen bideo batean.[8]

Finalerdien zozketa

aldatu

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2019ko urtarrilak 28an ospatu zen, Tel Aviveko Arte Museoan. Finalerdietako 36 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, bere bozketa joera historialaren arabera. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Israel) – zein finalerditan zegokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[10]

1. potoa 2. potoa 3. potoa 4. potoa 5. potoa 6. potoa
  1. Ukrainak bertan behera utzi zuen partaidetza, zozketa ondoren hilabete bat beranduago.

Lehiaketa

aldatu
 
Duncan Laurence lehiaketako irabazlea eszenatokian.

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Israel) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak

aldatu

Lehen finalerdia

aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Frantzia eta Israeleri ere egokituko zitzaien botoa ematea. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarara itzulpena Hizkuntza Postua Puntuak
01   Zipre Tamta "Replay" Errepikapena Ingelesa 9 149
02   Montenegro D mol "Heaven" Zerua Ingelesa 16 46
03   Finlandia Darude feat. Sebastian Rejman "Look Away" Begirada kendu Ingelesa 17 23
04   Polonia Tulia "Fire of Love (Pali się)" Maitasun-sua (Sutan daude) Poloniera, Ingelesa 11 120
05   Eslovenia Zala Kralj & Gašper Šantl "Sebi" Zeure buruari Esloveniera 6 167
06   Txekia Lake Malawi "Friend of a Friend" Lagun baten laguna Ingelesa 2 242
07   Hungaria Joci Pápai "Az én apám" Neure aita Hungariera 12 97
08   Bielorrusia ZENA "Like It" Gustuko Ingelesa 10 122
09   Serbia Nevena Božović "Kruna" (Круна) Koroa Serbiera[fe1 1] 7 156
10   Belgika Eliot "Wake Up" Esna zaitez Ingelesa 13 70
11   Georgia Oto Nemsadze "Keep on Going" Jarrai aurrera Georgiera[fe1 2] 14 62
12   Australia Kate Miller-Heidke "Zero Gravity" Zero grabitatea Ingelesa 1 261
13   Islandia Hatari "Hatrið mun sigra" Gorrotoa nagusituko da Islandiera 3 221
14   Estonia Victor Crone "Storm" Ekaitza Ingelesa 4 198
15   Portugal Conan Osíris "Telemóveis" Mugikorrak Portugesa 15 51
16   Grezia Katerine Duska "Better Love" Maitasun hobea Ingelesa 5 185
17   San Marino Serhat "Say Na Na Na" Esan na na na Ingelesa[fe1 3] 8 150
  1. Errepikatzen diren bi lerro ingelesez.
  2. Esamolde bat abkhazieraz.
  3. Hiru hitz turkieraz.

Bigarren finalerdia

aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Italiari ere egokituko zitzaien botoa ematea. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarara itzulpena Hizkuntza Postua Puntuak
01   Armenia Srbuk "Walking Out" Irteten Ingelesa 16 49
02   Irlanda Sarah McTernan "22" Ingelesa 18 16
03   Moldavia Anna Odobescu "Stay" Geratu Ingelesa 12 85
04   Suitza Luca Hänni "She Got Me" Hartu ninduen Ingelesa 4 232
05   Letonia Carousel "That Night" Gau hura Ingelesa 15 50
06   Errumania Ester Peony "On a Sunday" Igande batean Ingelesa 13 71
07   Danimarka Leonora "Love is Forever" Maitasuna betirako da Ingelesa, Frantsesa[fe2 1] 10 94
08   Suedia John Lundvik "Too Late for Love" Beranduegi maitasunerako Ingelesa 3 238
09   Austria PÆNDA "Limits" Mugak Ingelesa 17 21
10   Kroazia Roko "The Dream" Ametsa Ingelesa, Kroaziera 14 64
11   Malta Michela "Chameleon" Kameleoia Ingelesa 8 157
12   Lituania Jurij Veklenko "Run with the Lions" Lehoiekin korrika egin Ingelesa 11 93
13   Errusia Sergey Lazarev "Scream" Garrasi Ingelesa 6 217
14   Albania Jonida Maliqi "Ktheju tokës" Herrialdera itzulera Albaniera 9 96
15   Norvegia KEiiNO "Spirit in the Sky" Zeruko espiritua Ingelesa[fe2 2] 7 210
16   Herbehereak Duncan Laurence "Arcade" Joko-aretoa Ingelesa 1 280
17   Ipar Mazedonia Tamara Todevska "Proud" Harro Ingelesa 2 239
18   Azerbaijan Chingiz "Truth" Egia Ingelesa 5 224
  1. Lerro batzuk danieraz eta alemanez ere.
  2. Errepikatzen den lerro bat ipar samieraz.

Finala

aldatu

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 41 herrialdek eman zuten botoa.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarara itzulpena Hizkuntza Postua Puntuak[f 1]
01   Malta Michela "Chameleon" Kameleoia Ingelesa 14 107
02   Albania Jonida Maliqi "Ktheju tokës" Herrialdera itzulera Albaniera 17 90
03   Txekia Lake Malawi "Friend of a Friend" Lagun baten laguna Ingelesa 11 157
04   Alemania S!sters "Sister" Ahizpa Ingelesa 25 24
05   Errusia Sergey Lazarev "Scream" Garrasi Ingelesa 3 370
06   Danimarka Leonora "Love is Forever" Maitasuna betirako da Ingelesa, Frantsesa[f 2] 12 120
07   San Marino Serhat "Say Na Na Na" Esan na na na Ingelesa[f 3] 19 77
08   Ipar Mazedonia Tamara Todevska "Proud" Harro Ingelesa 7 305
09   Suedia John Lundvik "Too Late for Love" Beranduegi maitasunerako Ingelesa 5 334
10   Eslovenia Zala Kralj & Gašper Šantl "Sebi" Zeure buruari Esloveniera 15 105
11   Zipre Tamta "Replay" Errepikapena Ingelesa 13 109
12   Herbehereak Duncan Laurence "Arcade" Joko-aretoa Ingelesa 1 498
13   Grezia Katerine Duska "Better Love" Maitasun hobea Ingelesa 21 74
14   Israel Kobi Marimi "Home" Etxea Ingelesa 23 35
15   Norvegia KEiiNO "Spirit in the Sky" Zeruko espiritua Ingelesa[f 4] 6 331
16   Erresuma Batua Michael Rice "Bigger Than Us" Gu baino handiagoa Ingelesa 26 11
17   Islandia Hatari "Hatrið mun sigra" Gorrotoa nagusituko da Islandiera 10 232
18   Estonia Victor Crone "Storm" Ekaitza Ingelesa 20 76
19   Bielorrusia ZENA "Like It" Gustoko Ingelesa 24 31
20   Azerbaijan Chingiz "Truth" Egia Ingelesa 8 302
21   Frantzia Bilal Hassani "Roi" Erregea Frantsesa, Ingelesa 16 105
22   Italia Mahmood "Soldi" Dirua Italiera[f 5] 2 472
23   Serbia Nevena Božović "Kruna" (Круна) Koroa Serbiera[f 6] 18 89
24   Suitza Luca Hänni "She Got Me" Arazi ninduen Ingelesa 4 364
25   Australia Kate Miller-Heidke "Zero Gravity" Zero grabitatea Ingelesa 9 284
26   Espainia Miki "La venda" Benda Gaztelania 22 54
  1. Finala ospatu eta lau egun geroago, Bielorrusiar epaimahaiaren emaitzak gaizki gehitu zirela adierazi zuen EBUk, eta hau zuzentzeak emaitza ofizialetan aldaketa batzuk eragin zituen.
  2. Lerro batzuk danieraz eta alemanez ere.
  3. Hiru hitz turkieraz.
  4. Errepikatzen den lerro bat ipar samieraz.
  5. Bi lerro arabieraz.
  6. Errepikatzen diren bi lerro ingelesez.

Gertakariak

aldatu

Boikot eskaerak

aldatu

Israeldar estatuaren aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpaina jarraituz, ekitaldiari boikota egiteko deialdiak egin zituzten alderdi eta artista batzuek. Hala ere, aurreko urteko herrialde partaide guztiek jarraitu zuten lehiaketan bi salbuespen ezik, eta bi salbuespenek (Bulgaria eta Ukraina) bestelako arrazoiengatik egin zioten uko partaidetzari.

Ukrainaren partaidetza

aldatu

Ukrainan Vidbir 2019 lehiaketak erabaki behar zuen nor izango ote zen Ukrainako ordezkaria Eurovisionen. 2019ko otsailaren 23an jokatu zen Vidbir 2019-en finala, eta Maruv abeslariak irabazi zuen "Siren Song" abestiarekin. Hala ere, Ukrainako telebista erakunde publikoak kontratu bat aurkeztu zion Maruvi Eurovisionen bere izena emateko, eta 48 orduko epea eman zion sinatzeko. Kontratu honen klausula deigarriena Errusian kontzertuak emateari uko egitea zen, eta Maruvek Errusian kontzertuak emateko data batzuk itxita zeuzkan aldez aurretik. 2014tik Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazka politiko eta militarragatik, polemikoa da Ukrainan musikariek Errusian kontzertuak ematea. Maruvek uko egin zion kontratua sinatzeari eta Eurovisionera joateari baldintza horietan. Telebista erakundeak Vidbir lehiaketan bigarren eta hirugarren sailkatu zirenei eskatu zien orduan Eurovisionera joatea Ukraina ordezkatzeko, baina haiek ere uko egin ziotenean, telebista erakundeak bertan behera utzi zuen otsailaren 27an Ukrainaren partaidetza.

Palestinar ikurren agerraldiak

aldatu

Israel-Palestina Gatazka dela eta, Palestinar ikurren ezusteko agerraldiak izan ziren finalean. Artista gonbidatu bezala abesten zuen Madonnaren emanaldian, bi dantzarik Israeldar eta Palestinar banderak erakusten zituzten bizkarrean, eta emanaldiaren amaieran bi dantzari hauek sorbaldaz sorbalda agertu ziren, eskailera batzuk igo ahala. Geroago, Islandiako partaideek, Hatari taldeko kideek, Palestinar ikurrak erakutsi zituzten kamara aurrean telebozketaren botoak jaso zituztenean, eta Expo Tel Aviveko ikuslegoaren zati nabarmen batek txistuekin erantzun zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu