Ireki menu nagusia

2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 58. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suedian. Finalerdiak maiatzak 14 eta 16an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 18an. Aurkezlea Petra Mede izan zen. Emmelie de Forest izan zen lehiaketako garaile, "Only Teardrops" kantuarekin Danimarka ordezkatuz. Danimarkaren hirugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Azerbaijaneko ordezkaria zen Farid Mammadov-entzat izan zen, "Hold Me" kantuarekin. Ukrainako ordezkaria zen Zlata Ognevich, "Gravity" kantuarekin, hirugarren izan zen.

2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 14, 2013
Bigarren finalerdia Maiatzak 16, 2013
Finala Maiatzak 18, 2013
Egoitza Malmö Arena, Malmö
Aurkezlea(k) Petra Mede
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 39
Irabazlea "Only Teardrops"
Emmelie de Forest
 Danimarka

39 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino hiru gutxiagok. Armenia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Aldiz, Bosnia-Herzegovina, Eslovakia, eta Portugalek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta, eta baita Turkiak ere botaketa eta sailkapen sistemaren kexu.

Malmö Arena, Eurovision 2013-ko egoitza.

LehiaketaAldatu

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Suedia) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

 
Emmelie de Forest "Only Teardrops" abesten lehiaketaren eszenatokian.

Lehen finalerdiaAldatu

Finalerdiko partaideez gain, Italia, Suedia eta Erresuma Batuari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Austria Ingeles Natália Kelly "Shine" Disdira egin 14 27
02   Estonia Estoniera Birgit Õigemeel "Et uus saaks alguse" Hasiera berri bat edukitzeko 10 52
03   Eslovenia Ingelesa Hannah Mancini "Straight into Love" Zuzenean amodiora 16 8
04   Kroazia Kroaziera Klapa s Mora "Mižerja" Zoritxarra 13 38
05   Danimarka Ingelesa Emmelie de Forest "Only Teardrops" Malkoak soilik 1 167
06   Errusia Ingelesa Dina Garipova "What If" Zer bada? 2 156
07   Ukraina Ingelesa Zlata Ognevich "Gravity" Grabitatea 3 140
08   Herbehereak Ingelesa Anouk "Birds" Txoriak 6 75
09   Montenegro Montenegroera Who See "Igranka" (Игранка) Dantza 12 41
10   Lituania Ingelesa Andrius Pojavis "Something" Zerbait 9 53
11   Bielorrusia Ingelesa Alyona Lanskaya "Solayoh" 7 64
12   Moldavia Errumaniera Aliona Moon "O mie" Mila 4 95
13   Irlanda Ingelesa Ryan Dolan "Only Love Survives" Maitasunik soilik irauten du 8 54
14   Zipre Greziera Despina Olympiou "An me thimase" <small(Aν με θυμάσαι) Gogoratzen banauzu 15 11
15   Belgika Ingelesa Roberto Bellarosa "Love Kills" Maitasunak hil egiten du 5 75
16   Serbia Serbiera Moje 3 "Ljubav je svuda" (Љубав је свуда) Maitasuna alde guztietan dago 11 46

Bigarren finalerdiaAldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Espainia eta Frantziari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Letonia Ingelesa PeR "Here We Go" Hemen goaz 17 13
02   San Marino Italiera Valentina Monetta "Crisalide (Vola)" Krisalida (Hegan) 11 47
03   Mazedonia Mazedoniera, Erromaniera Esma & Lozano "Pred da se razdeni" (Пред да се раздени) Egunsentia baino lehen 16 28
04   Azerbaijan Ingelesa Farid Mammadov "Hold Me" Besarkatu nazazu 1 139
05   Finlandia Ingelesa Krista Siegfrids "Marry Me" Ezkon nazazu 9 64
06   Malta Ingelesa Gianluca Bezzina "Tomorrow" Bihar 4 118
07   Bulgaria Bulgariera Elitsa & Stoyan "Samo shampioni" (Само шампиони) Txapeldunak soilik 12 45
08   Islandia Islandiera Eyþór Ingi "Ég á líf" Bizitza bat daukat 6 72
09   Grezia Greziera, Ingelesa Koza Mostra feat. Agathonas Iakovidis "Alcohol Is Free" Alkohola debalde da 2 121
10   Israel Hebreera Moran Mazor "Rak Bishvilo" (רק בשבילו) Beretzat bakarrik 14 40
11   Armenia Ingelesa Dorians "Lonely Planet" Planeta bakartia 7 69
12   Hungaria Hungariera ByeAlex "Kedvesem" Laztana 8 66
13   Norvegia Ingelesa Margaret Berger "I Feed You My Love" Nire maitasunez elikatzen zaitut 3 120
14   Albania Albaniera Adrian Lulgjuraj & Bledar Sejko "Identitet" Nortasuna 15 31
15   Georgia Ingelesa Nodi Tatishvili & Sophie Gelovani "Waterfall" Ur-jauzia 10 63
16   Suitza Ingelesa Takasa "You and Me" Zu eta ni 13 41
17   Errumania Ingelesa Cezar "It’s My Life" Nire bizitza da 5 83

FinalaAldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Frantzia Frantsesa Amandine Bourgeois "L'enfer et moi" Infernua eta ni 23 14
02   Lituania Ingelesa Andrius Pojavis "Something" Zerbait 22 17
03   Moldavia Errumaniera Aliona Moon "O mie" Mila 11 71
04   Finlandia Ingelesa Krista Siegfrids "Marry Me" Ezkon nazazu 24 13
05   Espainia Gaztelania El Sueño de Morfeo "Contigo hasta el final" Zurekin amaierararte 25 8
06   Belgika Ingelesa Roberto Bellarosa "Love Kills" Maitasunak hil egiten du 12 71
07   Estonia Estoniera Birgit Õigemeel "Et uus saaks alguse" Hasiera berri bat edukitzeko 20 19
08   Bielorrusia Ingelesa Alyona Lanskaya "Solayoh" 16 48
09   Malta Ingelesa Gianluca Bezzina "Tomorrow" Bihar 8 120
10   Errusia Ingelesa Dina Garipova "What If" Zer bada? 5 174
11   Alemania Ingelesa Cascada "Glorious" Loriatsua 21 18
12   Armenia Ingelesa Dorians "Lonely Planet" Planeta bakartia 18 41
13   Herbehereak Ingelesa Anouk "Birds" Txoriak 9 114
14   Errumania Ingelesa Cezar "It’s My Life" Nire bizitza da 13 65
15   Erresuma Batua Ingelesa Bonnie Tyler "Believe in Me" Sinistu nigan 19 23
16   Suedia Ingelesa Robin Stjernberg "You" Zu 14 62
17   Hungaria Hungariera ByeAlex "Kedvesem" Laztana 10 84
18   Danimarka Ingelesa Emmelie de Forest "Only Teardrops" Malkoak soilik 1 281
19   Islandia Islandiera Eyþór Ingi "Ég á líf" Bizitza bat daukat 17 47
20   Azerbaijan Ingelesa Farid Mammadov "Hold Me" Besarkatu nazazu 2 234
21   Grezia Greziera, Ingelesa Koza Mostra feat. Agathonas Iakovidis "Alcohol Is Free" Alkohola debalde da 6 152
22   Ukraina Ingelesa Zlata Ognevich "Gravity" Grabitatea 3 214
23   Italia Italiera Marco Mengoni "L'essenziale" Ezinbestekoa 7 126
24   Norvegia Ingelesa Margaret Berger "I Feed You My Love" Nire maitasunez elikatzen zaitut 4 191
25   Georgia Ingelesa Nodi Tatishvili & Sophie Gelovani "Waterfall" Ur-jauzia 15 50
26   Irlanda Ingelesa Ryan Dolan "Only Love Survives" Maitasunik soilik irauten du 26 5

Kanpo estekakAldatu