1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 28. edizioa izan zen. Municheko Rudi-Sedlmayer-Halle aretoan ospatu zen, Mendebaldeko Alemanian, apirilaren 23an. Aurkezlea Marlene Charell izan zen.

1983ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 23, 1983
Egoitza Rudi-Sedlmayer-Halle, Munich
Aurkezlea(k) Marlene Charell
Antolatzailea Arbeitsgemeinschaft Rundfunkanstalten Deutschland (ARD)
Partaide kopurua 20
Irabazlea "Si la vie est cadeau"
Corinne Hermès
 Luxenburgo

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen Corinne Hermès izan zen, "Si la vie est cadeau" kantuarekin. Luxenburgoren bosgarren garaipena izan zen, Frantziak 1977tik zeukan errekorra berdinduz.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, 1978ko eta 1981eko errekorra berdinduz. Frantzia eta Grezia urte bateko eten baten ostean bueltatu ziren, eta Italia bi urteko eten baten ostean. Bestalde, Irlanda partaidetza eten egin zuen, Raidió Teilifís Éireann telebista-erakundean martxan zen greba bat zela eta.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Frantzia Frantsesa Guy Bonnet "Vivre" Bizitzea 8 56
02   Norvegia Norvegiera Jahn Teigen "Do Re Mi" 9 53
03   Erresuma Batua Ingelesa Sweet Dreams "I'm Never Giving Up" Ez dut sekula amore emango 6 79
04   Suedia Suediera Carola Häggkvist "Främling" Ezezaguna 3 126
05   Italia Italiera Riccardo Fogli "Per Lucia" Luciarentzat 11 41
06   Turkia Turkiera Çetin Alp & the Short Waves "Opera" 19 0
07   Espainia Gaztelania Remedios Amaya "¿Quién maneja mi barca?" Nork maneiatzen du nire txalupa? 19 0
08   Suitza Italiera Mariella Farré "Io così non ci sto" Horrela ez dut gustuko 15 28
09   Finlandia Finlandiera Ami Aspelund "Fantasiaa" Fantasia 11 41
10   Grezia Greziera Christie Stasinopoulou "Mou les" (Μου λες) Zeuk esan 14 32
11   Herbehereak Nederlandera Bernadette "Sing Me a Song" Kantadazu kantu bat 7 66
12   Jugoslavia Serbokroaziera Daniel "Džuli" 4 125
13   Zipre Greziera Stavros & Constantina "I agapi akoma zi" (Η αγάπη ακόμα ζει) Maitasuna oraindik bizirik da 16 26
14   Alemania Alemana Hoffmann & Hoffmann "Rücksicht" Begirunea 5 94
15   Danimarka Daniera Gry Johansen "Kloden drejer" Mundua biraka ari da 17 16
16   Israel Hebreera Ofra Haza "Hi" (חי) Bizirik 2 136
17   Portugal Portugesa Armando Gama "Esta balada que te dou" Ematen dizudan balada hau 13 33
18   Austria Alemana Westend "Hurricane" Urakana 9 53
19   Belgika Nederlandera Pas de Deux "Rendez-vous" Topaketa 18 13
20   Luxenburgo Frantsesa Corinne Hermès "Si la vie est cadeau" Bizitza oparia baldin bada 1 142

Kanpo estekak aldatu