1978ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1978ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 23. edizioa izan zen. Pariseko Palais des Congrès biltzar jauregian ospatu zen, Frantzian, apirilaren 22an. Aurkezleak Denise Fabre eta Léon Zitrone izan ziren.

1978ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 22, 1978
Egoitza Palais des Congrès, Paris
Aurkezlea(k) Denise Fabre
Léon Zitrone
Antolatzailea Télévision Française 1 (TF1)
Partaide kopurua 20
Irabazlea "A-Ba-Ni-Bi"
Izhar Cohen & The Alphabeta
 Israel

Garailea Israelgo Izhar Cohen izan zen, The Alphabeta taldearekin batera, "A-Ba-Ni-Bi" kantuarekin. Israelen lehen garaipena izan zen.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, ordungo partiade kopuru errekorra. Danimarka hamaika urteko eten baten ostean itzuli zen lehiaketara, eta Turkia bi urteko eten baten ostean.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Irlanda Ingelesa Colm C. T. Wilkinson "Born to Sing" Abesteko jaioa 5 86
02   Norvegia Norvegiera Jahn Teigen "Mil etter mil" Milia eta milia 20 0
03   Italia Italiera Ricchi e Poveri "Questo amore" Maitasun hau 12 53
04   Finlandia Finlandiera Seija Simola "Anna rakkaudelle tilaisuus" Emaiozu aukera bat maitasunari 18 2
05   Portugal Portugesa Gemini "Dai li dou" 17 5
06   Frantzia Frantsesa Joël Prévost "Il y aura toujours des violons" Beti edukiko ditugu bibolinak 3 119
07   Espainia Gaztelania[f 1] José Vélez "Bailemos un vals" Dantza dezagun bals bat 9 65
08   Erresuma Batua Ingelesa Co-Co "The Bad Old Days" Lehenagoko egun txarrak 11 61
09   Suitza Frantsesa Carole Vinci "Vivre" Bizitzea 9 65
10   Belgika Frantsesa Jean Vallée "L'amour ça fait chanter la vie" Maitasunak bizitza kantuan jartzen du 2 125
11   Herbehereak Nederlandera Harmony "'t Is OK" Ondo da 13 37
12   Turkia Turkiera Nilüfer & Nazar "Sevince" Maiteminduta nagoela 18 2
13   Alemania Alemana Ireen Sheer "Feuer" Sua 6 84
14   Monako Frantsesa Caline & Olivier Toussaint "Les jardins de Monaco" Monakoko lorategiak 4 107
15   Grezia Greziera Tania Tsanaklidou "Charlie Chaplin" (Τσάρλυ Τσάπλιν) 8 66
16   Danimarka Daniera Mabel "Boom Boom" 16 13
17   Luxenburgo Frantsesa Baccara "Parlez-vous français?" Hitz egiten al duzu frantsesez? 7 73
18   Israel Hebreera Izhar Cohen & The Alphabeta "A-Ba-Ni-Bi" (א-ב-ני-בי) Nik[f 2] 1 136
19   Austria Alemana Springtime "Mrs. Caroline Robinson" Caroline Robinson anderea 15 14
20   Suedia Suediera Björn Skifs "Det blir alltid värre framåt natten" Beti okertzen da gaua heltzean 14 26
  1. Hitz batzuk frantsesez.
  2. Hebreeraren hitz joko batean, "Nik maite zaitut" esaldiaren subjektua adierazten du izenburuak.

Kanpo estekak

aldatu