1973ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1973ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa izan zen. Luxenburgoko Grand Théâtre antzokian ospatu zen, apirilaren 7an. Aurkezlea Helga Guitton izan zen.

1973ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 7, 1973
Egoitza Grand Théâtre, Luxenburgo
Aurkezlea(k) Helga Guitton
Antolatzailea Compagnie Luxembourgeoise de Télédiffusion (CLT)
Partaide kopurua 17
Irabazlea "Tu te reconnaîtras"
Anne-Marie David
 Luxenburgo

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen Anne-Marie David izan zen, "Tu te reconnaîtras" kantuarekin. Luxenburgoren laugarren garaipena izan zen, eta bigarrena jarraian. Mocedades talde bizkaitarra bigarren postuan gelditu zen "Eres tú" abestiarekin, garaipenetik lau puntutara; nahiz eta irabazi ez, "Eres tú"-k ospe handia lortu zuen Europan, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan.

Hamazazpi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baina bat gutxiagok. Austria eta Maltak parte hartzea eten zuten, Israelek lehen agerraldia egin zuen bitartean. Herrialdeak hizkuntza propio batean abestera behartzen zituen araua bertan behera utzi zen 1977 arte.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Finlandia Ingelesa Marion Rung "Tom Tom Tom" 6 93
02   Belgika Nederlandera[f 1] Nicole & Hugo "Baby, Baby" Laztana, laztana 17 58
03   Portugal Portugesa Fernando Tordo "Tourada" Zezenketa 10 80
04   Alemania Alemana Gitte "Junger Tag" Egun gaztea 8 85
05   Norvegia Ingelesa, Frantsesa[f 2] Bendik Singers "It's Just A Game" Joko bat besterik ez da 7 89
06   Monako Frantsesa Marie "Un train qui part" Irteten ari den tren bat 8 85
07   Espainia Gaztelania Mocedades "Eres tú" Zu zara 2 125
08   Suitza Frantsesa Patrick Juvet "Je vais me marier, Marie" Ezkondu egingo naiz, Marie 12 79
09   Jugoslavia Serbokroaziera Zdravko Čolić "Gori vatra" Sua piztuta dago 15 65
10   Italia Italiera Massimo Ranieri "Chi sarà con te" Nor egongo da zurekin 13 74
11   Luxenburgo Frantsesa Anne-Marie David "Tu te reconnaîtras" Zeure burua ikusiko duzu 1 129
12   Suedia Ingelesa Nova & The Dolls "You're Summer" Uda zara 5 94
13   Herbehereak Nederlandera Ben Cramer "De oude muzikant" Musikari zaharra 14 69
14   Irlanda Ingelesa Maxi "Do I Dream" Amets egiten al dut 10 80
15   Erresuma Batua Ingelesa Cliff Richard "Power to All Our Friends" Indarra gure lagun guztientzat 3 123
16   Frantzia Frantsesa Martine Clémenceau "Sans toi" Zu gabe 15 65
17   Israel Hebreera Ilanit "Ey Sham" (אי שם) Nonbait 4 97
  1. Lerro batzuk ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz ere.
  2. Lerro batzuk alemanez, finlandieraz, gaztelaniaz, hebreeraz, irlanderaz, italieraz, nederlanderaz, norvegieraz, serbokroazieraz, eta suedieraz ere.

Kanpo estekak aldatu