1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hirugarren edizioa izan zen. Hilversumgo AVRO estudioetan ospatu zen, Herbeheretan, martxoaren 12an. Aurkezlea Hannie Lips izan zen.

1958ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 12, 1958
Egoitza AVRO-studio's, Hilversum
Aurkezlea(k) Hannie Lips
Antolatzailea Nederlandse Televisie Stichting (NTS)
Partaide kopurua 10
Irabazlea "Dors, mon amour"
André Claveau
 Frantzia

Garailea André Claveau frantziarra izan zen, "Dors, mon amour" kantuarekin. Hirugarren postuan gelditu zen abestia, Italiako Domenico Modugnoren "Nel blu dipinto di blu", maiz "Volare" deitua, oso arrakastatsua bilakatu zen mundu mailan, eta Eurovisionen historiako ezagunenetarikoa da.

Hamar herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan bezala: Suediak lehen agerraldia egin zuen, Erresuma Batuak partaidetza eten zuen bitartean.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Italia Italiera Domenico Modugno "Nel blu dipinto di blu" Urdinean, urdinez margotua 3 13
02   Herbehereak Nederlandera Corry Brokken "Heel de wereld" Mundu osoa 9 1
03   Frantzia Frantsesa André Claveau "Dors, mon amour" Egizu lo, nire kuttuna 1 27
04   Luxenburgo Frantsesa Solange Berry "Un grand amour" Maitasun handi bat 9 1
05   Suedia Suediera Alice Babs "Lilla stjärna" Izartxoa 4 10
06   Danimarka Daniera Raquel Rastenni "Jeg rev et blad ud af min dagbog" Nire egunkariko orrialde bat hautsi nuen 8 3
07   Belgika Frantsesa Fud Leclerc "Ma petite chatte" Nire laztantxoa 5 8
08   Alemania Alemana Margot Hielscher "Für zwei Groschen Musik" Bi txanponen trukeko musika 7 5
09   Austria Alemana Liane Augustin "Die ganze Welt braucht Liebe" Mundu guztiak behar du maitasuna 5 8
10   Suitza Alemana, Italiera Lys Assia "Giorgio" 2 24

Kanpo estekak

aldatu