2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 57. edizioa izan zen. Bakuko Crystal Hall aretoan ospatu zen, Azerbaijanen. Finalerdiak maiatzak 22 eta 24an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 26an. Aurkezleak Leyla Aliyeva, Nargiz Birk-Petersen eta Eldar Gasimov izan ziren; azken hau aurreko urteko lehiaketako irabazlea izan zen Ell bezala Nigar Jamalekin duoan (Ell & Nikki).

2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 22, 2012
Bigarren finalerdia Maiatzak 24, 2012
Finala Maiatzak 26, 2011
Egoitza Baku Crystal Hall, Baku
Aurkezlea(k) Leyla Aliyeva
Eldar Gasimov
Nargiz Birk-Petersen
Antolatzailea İctimai Televiziya (İTV)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Euphoria"
Loreen
 Suedia


Loreen "Euphoria" abesten lehiaketaren eszenatokian.

Loreen izan zen lehiaketako garaile, "Euphoria" kantuarekin Suedia ordezkatuz. Suediaren bostgarren garaipena izan zen."Euphoria" abestiak, lehiaketa irabazi ostean, besteetan ez bezalako arrakasta nabarmena izan zuen Europako single salmenta zerrendetan. Bigarren postua Errusia ordezkatzen zuen Buranovskie Babuxki edo Buranovoko amonak emakume edadetuek osatutako taldearentzat izan zen zen, "Party for Everybody" kantuarekin. Serbiako ordezkaria zen Željko Joksimović, "Nije ljubav stvar" kantuarekin, hirugarren izan zen; aurretik ere bigarren postua lortutakoa zen Joksimović 2004ko lehiaketan.

42 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino bat gutxiagok. Armeniak uko egi zion partaidetzari lehiaketa antolatzen zuen Azerbaijanekiko arazo politikoak direla eta, Karabakh Garaiko gerraren eraginez. Poloniak ere partaidetzari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta. Bestalde, Montenegro lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean.

Lehiaketa aldatu

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Azerbaijan) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Azerbaijan, Italia eta Espainiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Montenegro Ingelesa Rambo Amadeus "Euro Neuro"  — 15 20
02   Islandia Ingelesa Gréta Salóme & Jónsi "Never Forget" Inoiz ez ahaztu 8 75
03   Grezia Ingelesa Eleftheria Eleftheriou "Aphrodisiac" Afrodisiakoa 4 116
04   Letonia Ingelesa Anmary "Beautiful Song" Abesti ederra 16 17
05   Albania Ingelesa Rona Nishliu "Suus" Norberarena 2 146
06   Errumania Gaztelania, Ingelesa Mandinga "Zaleilah"  — 3 120
07   Suitza Ingelesa Sinplus "Unbreakable" Hautsiezina 11 45
08   Belgika Ingelesa Iris "Would You?" Al zenuke? 17 16
09   Finlandia Suediera Pernilla Karlsson "När jag blundar" Begiak ixten ditudanean 12 41
10   Israel Ingelesa, Hebreera Izabo "Time" Denbora 13 33
11   San Marino Ingelesa Valentina Monetta "The Social Network Song (Oh Oh – Uh - Oh Oh)" Sare sozialaren abestia 14 31
12   Zipre Ingelesa Ivi Adamou "La La Love" La la maitasuna 7 91
13   Danimarka Ingelesa Soluna Samay "Should've Known Better" Jakin beharko nuke 9 63
14   Errusia Udmurtera, Ingelesa Buranovskie Babuxki "Party for Everybody" Denontzako festa 1 152
15   Hungaria Ingelesa Compact Disco "Sound of Our Hearts" Gure bihotzen soinua 10 52
16   Austria Alemaniera Trackshittaz "Woki mit deim Popo" Mugitu zure ipurdia 18 8
17   Moldavia Ingelesa Pasha Parfeny "Lăutar" Bibolin-jotzailea 5 100
18   Irlanda Ingelesa Jedward "Waterline" Flotazio-marra 6 92

Bigarren finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Frantziari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Serbia Serbiera Željko Joksimović "Nije ljubav stvar" (Није љубав ствар) Maitasuna ez da objektu bat 2 159
02   Mazedonia Mazedoniera Kaliopi "Crno i belo" (Црно и бело) Zuria eta beltza 9 53
03   Herbehereak Ingelesa Joan Franka "You and Me" Zu eta biok 15 35
04   Malta Ingelesa Kurt Calleja "This Is the Night" Hau da gaua 7 70
05   Bielorrusia Ingelesa Litesound "We Are the Heroes" Gu gara heroiak 16 35
06   Portugal Portugesa Filipa Sousa "Vida minha" Nire bizitza 13 39
07   Ukraina Ingelesa Gaitana "Be My Guest" Izan zaitez nire gonbidatua 8 64
08   Bulgaria Bulgariera[fe2 1] Sofi Marinova "Love Unlimited" Maitasun mugagabea 11 45
09   Eslovenia Esloveniera Eva Boto "Verjamem" Sinesten dut 17 31
10   Kroazia Kroaziera Nina Badrić "Nebo" Zerua 12 42
11   Suedia Ingelesa Loreen "Euphoria" Euforia 1 181
12   Georgia Ingelesa, Georgiera Anri Jokhadze "I'm a Joker" Txantxazale hutsa naiz 14 36
13   Turkia Ingelesa Can Bonomo "Love Me Back" Maite nazazu zuk ere bai 5 80
14   Estonia Estoniera Ott Lepland "Kuula" Entzun 4 100
15   Eslovakia Ingelesa Max Jason Mai "Don't Close Your Eyes" Ez itxi begiak 18 22
16   Norvegia Ingelesa Tooji "Stay" Geratu 10 45
17   Bosnia-Herzegovina Bosniera Maya Sar "Korake ti znam" Ezagutzen ditut zure pausoak 6 77
18   Lituania Ingelesa Donny Montell "Love Is Blind" Maitasuna itsua da 3 104
  1. Lerro batzuk arabieraz, azerbaijaneraz, ingelesez, frantsesez, grezieraz, italieraz, erromanieraz, serbokroazieraz, gaztelaniaz eta turkieraz.

Finala aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Erresuma Batua Ingelesa Engelbert Humperdinck "Love Will Set You Free" Maitasunak askatuko zaitu 25 12
02   Hungaria Ingelesa Compact Disco "Sound of Our Hearts" Gure bihotzen soinua 24 19
03   Albania Albaniera Rona Nishliu "Suus" Norberarena 5 146
04   Lituania Ingelesa Donny Montell "Love Is Blind" Maitasuna itsua da 14 70
05   Bosnia-Herzegovina Bosniera Maya Sar "Korake ti znam" Ezagutzen ditut zure pausoak 18 55
06   Errusia Udmurtera, Ingelesa Buranovskie Babuxki "Party for Everybody" Denontzako festa 2 259
07   Islandia Ingelesa Gréta Salóme & Jónsi "Never Forget" Inoiz ez ahaztu 20 46
08   Zipre Ingelesa Ivi Adamou "La La Love" La la maitasuna 16 65
09   Frantzia Frantsesa, Ingelesa Anggun "Echo (You and I)" Oihartzuna (Zu eta biok) 22 21
10   Italia Ingelesa, Italiera Nina Zilli "L'amore è femmina (Out of Love)" Maitasuna femeninoa da (Maitasunik gabe) 9 101
11   Estonia Estoniera Ott Lepland "Kuula" Entzun 6 120
12   Norvegia Ingelesa Tooji "Stay" Geratu 26 7
13   Azerbaijan Ingelesa Sabina Babayeva "When the Music Dies" Musika hiltzen denean 4 150
14   Errumania Gaztelania, Ingelesa Mandinga "Zaleilah"  — 12 71
15   Danimarka Ingelesa Soluna Samay "Should've Known Better" Jakin beharko nuke 23 21
16   Grezia Ingelesa Eleftheria Eleftheriou "Aphrodisiac" Afrodisiakoa 17 64
17   Suedia Ingelesa Loreen "Euphoria" Euforia 1 372
18   Turkia Ingelesa Can Bonomo "Love Me Back" Maite nazazu zuk ere 7 112
19   Espainia Gaztelania Pastora Soler "Quédate conmigo" Geratu nirekin 10 97
20   Alemania Ingelesa Roman Lob "Standing Still" Tente geldirik 8 110
21   Malta Ingelesa Kurt Calleja "This Is the Night" Hau da gaua 21 41
22   Mazedonia Mazedoniera Kaliopi "Crno i belo" (Црно и бело) Zuria eta beltza 13 71
23   Irlanda Ingelesa Jedward "Waterline" Flotazio-marra 19 46
24   Serbia Serbiera Željko Joksimović "Nije ljubav stvar" (Није љубав ствар) Maitasuna ez da objektu bat 3 214
25   Ukraina Ingelesa Gaitana "Be My Guest" Izan zaitez nire gonbidatua 15 65
26   Moldavia Ingelesa Pasha Parfeny "Lăutar" Bibolin-jotzailea 11 81

Kanpo estekak aldatu