2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa

2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 50. edizioa izan zen. Kieveko Palats Sportu aretoan ospatu zen, Ukrainan. Finalerdia maiatzaren 19an jokatu zen, eta finala maiatzaren 21ean. Aurkezleak Maria Efrosinina eta Pavlo Shylko izan ziren.

2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 19, 2005
Finala Maiatzaren 21, 2005
Egoitza Palats Sportu, Kiev
Aurkezlea(k) Maria Efrosinina
Pavlo Shylko
Antolatzailea Natsionalna Suspilna Teleradiokompaniya Ukrayiny (NTU)
Partaide kopurua 39
Irabazlea "My Number One"
Helena Paparizou
 Grezia

Garailea Greziako Helena Paparizou izan zen, "My Number One" abestiarekin. Greziaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita hemeretzi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hiru gehiago. Bulgaria eta Moldaviak lehen agerpena egin zuten, eta Hungaria sei urteko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa

aldatu

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia

aldatu

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Austria Ingelesa, Gaztelania Global.Kryner "Y así" Eta horrela 21 30
02   Lituania Ingelesa Laura & The Lovers "Little by Little" Pixkanaka-pixkanaka 25 17
03   Portugal Portugesa, Ingelesa 2B "Amar" Maitatzea 17 51
04   Moldavia Ingelesa, Errumaniera Zdob și Zdub "Boonika bate doba" Amonak danborra jotzen du 2 207
05   Letonia Ingelesa Walters & Khaza "The War Is Not Over" Gerra ez da amaitu 10 85
06   Monako Frantsesa Lise Darly "Tout de moi" Dudan guztia 24 22
07   Israel Hebreera, Ingelesa Shiri Maimon "Hasheket Shenish'ar" (השקט שנשאר) Geratzen den isiltasuna 7 158
08   Bielorrusia Ingelesa Angelica Agurbash "Love Me Tonight" Maite nazazu gaur gauean 13 67
09   Herbehereak Ingelesa Glennis Grace "My Impossible Dream" Nire ezinezko ametsa 14 53
10   Islandia Ingelesa Selma "If I Had Your Love" Zure maitasuna banu 16 52
11   Belgika Frantsesa Nuno Resende "Le grand soir" Gau handia 22 29
12   Estonia Ingelesa Suntribe "Let's Get Loud" Hots egin dezagun 20 31
13   Norvegia Ingelesa Wig Wam "In My Dreams" Nire ametsetan 6 164
14   Errumania Ingelesa Luminița Anghel & Sistem "Let Me Try" Utzi saiatzen 1 235
15   Hungaria Hungariera NOX "Forogj, világ!" Bira egin, mundua! 5 167
16   Finlandia Ingelesa Geir Rönning "Why?" Zergatik? 18 50
17   Mazedonia Ingelesa Martin Vučić "Make My Day" Alaitu nire eguna 9 97
18   Andorra Katalana Marian van de Wal "La mirada interior" Barneko begirada 23 27
19   Suitza Ingelesa Vanilla Ninja "Cool Vibes" Sentsazio apartak 8 114
20   Kroazia Kroaziera Boris Novković feat. Lado Members "Vukovi umiru sami" Otsoak bakarrik hiltzen dira 4 169
21   Bulgaria Ingelesa Kaffe "Lorraine" 19 49
22   Irlanda Ingelesa Donna & Joe "Love?" Maitasuna? 14 53
23   Eslovenia Esloveniera Omar Naber "Stop" Geldi 12 69
24   Danimarka Ingelesa Jakob Sveistrup "Talking to You" Zuri hitz egiten dizut 3 185
25   Polonia Poloniera, Errusiera Ivan & Delfin "Czarna dziewczyna" Neska beltzarana 11 81

Finala

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Hungaria Hungariera NOX "Forogj, világ!" Bira egin, mundua! 12 97
02   Erresuma Batua Ingelesa Javine "Touch My Fire" Ukitu nire sua 22 18
03   Malta Ingelesa Chiara "Angel" Aingerua 2 192
04   Errumania Ingelesa Luminița Anghel & Sistem "Let Me Try" Utzi saiatzen 3 158
05   Norvegia Ingelesa Wig Wam "In My Dreams" Nire ametsetan 9 125
06   Turkia Turkiera Gülseren "Rimi Rimi Ley" 13 93
07   Moldavia Ingelesa, Errumaniera Zdob și Zdub "Boonika bate doba" Amonak danborra jotzen du 6 148
08   Albania Ingelesa Ledina Çelo "Tomorrow I Go" Bihar banoa 16 53
09   Zipre Ingelesa Constantinos Christoforou "Ela Ela" 18 46
10   Espainia Gaztelania Son de Sol "Brujería" Sorginkeria 21 28
11   Israel Hebreera, Ingelesa Shiri Maimon "Hasheket Shenish'ar" (השקט שנשאר) Geratzen den isiltasuna 4 154
12   Serbia eta Montenegro Montenegroera No Name "Zauvijek moja" (Заувијек моја) Betirako nirea 7 137
13   Danimarka Ingelesa Jakob Sveistrup "Talking to You" Zuri egiten dizut hitz 9 125
14   Suedia Ingelesa Martin Stenmarck "Las Vegas" 19 30
15   Mazedonia Ingelesa Martin Vučić "Make My Day" Alaitu nire eguna 17 52
16   Ukraina Ukrainiera, Ingelesa[f 1] GreenJolly "Razom nas bahato" (Разом нас багато) Herri batua 19 30
17   Alemania Ingelesa Gracia "Run and Hide" Ihes egin eta ezkutatu 24 4
18   Kroazia Kroaziera Boris Novković feat. Lado Members "Vukovi umiru sami" Otsoak bakarrik hiltzen dira 11 115
19   Grezia Ingelesa Helena Paparizou "My Number One" Nire txapelduna 1 230
20   Errusia Ingelesa Natalia Podolskaya "Nobody Hurt No One" Inork ez zuen inor zauritu 15 57
21   Bosnia-Herzegovina Ingelesa Feminnem "Call Me" Dei iezadazu 14 79
22   Suitza Ingelesa Vanilla Ninja "Cool Vibes" Aparteko sentsazioak 8 128
23   Letonia Ingelesa Walters & Khaza "The War Is Not Over" Gerra ez da amaitu 5 153
24   Frantzia Frantsesa Ortal "Chacun pense à soi" Bakoitzak bere buruan pentsatzen du 23 11
  1. Lerro batzuk txekieraz, frantsesez, polonieraz, errusieraz eta gaztelaniaz.

Kanpo estekak

aldatu