1999ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1999ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 44. edizioa izan zen. Jerusalemgo Binyenei HaUma biltzar jauregian ospatu zen, Israelen, maiatzaren 29an. Aurkezleak Dafna Dekel (1992ko israeldar ordezkaria), Yigal Ravid eta Sigal Shachmon izan ziren.

1999ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 29, 1999
Egoitza Binyenei HaUma, Jerusalem
Aurkezlea(k) Dafna Dekel
Yigal Ravid
Sigal Shachmon
Antolatzailea Israel Broadcasting Authority (IBA)
Partaide kopurua 23
Irabazlea "Take Me to Your Heaven"
Charlotte Nilsson
 Suedia

Garailea Suediako Charlotte Nilsson (geroago Charlotte Perrelli bezala ezaguna) izan zen, "Take Me to Your Heaven" abestiarekin. Suediaren laugarren garaipena izan zen.

Hogeita hiru herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren lau herrialde itzuli ziren: Austria, Bosnia-Herzegovina, Danimarka eta Islandia. Baita Lituania ere. Errusiak itzultzeko borondatea izan arren, ez zitzaion baimena eman, aurreko urteko ekitaldia ez zuelako eman telebistaz. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten zazpi herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Errumania, Eslovakia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Mazedoniako Errepublika eta Suitza.

Herrialdeak hizkuntza propio batean abestera behartzen zituen araua, 1977tik indarrean egon zena, bertan behera utzi zen. Horrez gain, zuzeneko orkestra kendu zen, eta handik hona (2019 arte gutxienez) pista grabatuen gainean abesten dute lehiaketako partaideek.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Lituania Samogitiera Aistė "Strazdas" Birigarroa 20 13
02   Belgika Ingelesa Vanessa Chinitor "Like the Wind" Haizea bezala 12 38
03   Espainia Gaztelania Lydia "No quiero escuchar" Ez dut entzun nahi 23 1
04   Kroazia Kroaziera Doris Dragović "Marija Magdalena" Maria Magdalena 4 118
05   Erresuma Batua Ingelesa Precious "Say It Again" Esazu berriro 12 38
06   Eslovenia Ingelesa Darja Švajger "For a Thousand Years" Mila urterako 11 50
07   Turkia Turkiera Tuğba Önal & Grup Mistik "Dön Artık" Itzul zaitez 16 21
08   Norvegia Ingelesa Stig Van Eijk "Living My Life Without You" Nire bizitza zu gabe bizitzen 14 35
09   Danimarka Ingelesa Trine Jepsen & Michael Teschl "This Time I Mean It" Oraingoan benetan diot 8 71
10   Frantzia Frantsesa Nayah "Je veux donner ma voix" Nire ahotsa eman nahi dut 19 14
11   Herbehereak Ingelesa Marlayne "One Good Reason" Arrazoi on bat 8 71
12   Polonia Poloniera Mietek Szcześniak "Przytul mnie mocno" Emadazu besarkada estu bat 18 17
13   Islandia Ingelesa Selma "All Out of Luck" Inolako zorterik gabe 2 146
14   Zipre Greziera Marlain "Tha'nai Erotas" (Θα'ναι έρωτας) Maitasuna izango da 22 2
15   Suedia Ingelesa Charlotte Nilsson "Take Me to Your Heaven" Eraman nazazu zure zerura 1 163
16   Portugal Portugesa Rui Bandeira "Como tudo começou" Nola hasi zen dena 21 12
17   Irlanda Ingelesa The Mullans "When You Need Me" Behar nauzunean 17 18
18   Austria Ingelesa Bobbie Singer "Reflection" Islada 10 65
19   Israel Ingelesa, Hebreera Eden "Yom Huledet (Happy Birthday)" (יום הולדת) Urtebetetze on 5 93
20   Malta Ingelesa Times Three "Believe 'n Peace" Bakean sinetsi 15 32
21   Alemania Alemana, Turkiera, Ingelesa, Hebreera Sürpriz "Reise nach Jerusalem – Kudüs'e seyahat" Jerusalemera bidaia 3 140
22   Bosnia-Herzegovina Bosniera, Frantsesa Dino & Béatrice "Putnici" Bidaiariak 7 86
23   Estonia Ingelesa Evelin Samuel & Camille "Diamond of Night" Gaueko diamantea 6 90

Kanpo estekak

aldatu