1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamaseigarren edizioa izan zen. Dublingo Gaiety Theatre antzokian ospatu zen, Irlandan, apirilaren 3an. Aurkezlea Bernadette Ní Ghallchóir izan zen.

1971ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 3, 1971
Egoitza Gaiety Theatre, Dublin
Aurkezlea(k) Bernadette Ní Ghallchóir
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Un banc, un arbre, une rue"
Séverine
 Monako

Garailea Monako ordezkatzen zuen Séverine izan zen, "Un banc, un arbre, une rue" kantuarekin. Monakoren lehen garaipena izan zen.

Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, 1965 eta 1966ko edizioetako errekorra berdinduz. Austria, Finlandia, Norvegia, Portugal eta Suedia eten baten ostean bueltatu ziren, eta Maltak lehen agerraldia egin zuen. Botazio sistema berri bat erabili zen, 1972 eta 1973an errepikatuko zena: herrialde bakoitzak bi epaimahaikide bidali zituen, bata 25 urtetik beherakoa eta bestea 25 urtetik gorakoa. Epaimahaikide bakoitzak 1etik 5era ebaluatu behar zuen abesti bakoitza (bere herrialdeko abestia salbu).

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Austria Vienera Marianne Mendt "Musik" Musika 16 66
02   Malta Maltera Joe Grech "Marija l-Maltija" Marija maltar neska 18 52
03   Monako Frantsesa Séverine "Un banc, un arbre, une rue" Banku bat, zuhaitz bat, kale bat 1 128
04   Suitza Frantsesa Peter, Sue & Marc "Les illusions de nos vingt ans" Gure hogeitaka urteko ilusioak 12 78
05   Alemania Alemana Katja Ebstein "Diese Welt" Mundu hau 3 100
06   Espainia Gaztelania Karina "En un mundo nuevo" Mundu berri batean 2 116
07   Frantzia Frantsesa Serge Lama "Un jardin sur la terre" Lorategi bat lurrean 10 82
08   Luxenburgo Frantsesa Monique Melsen "Pomme, pomme, pomme" Sagar, sagar, sagar 13 70
09   Erresuma Batua Ingelesa Clodagh Rodgers "Jack in the Box" Sorpresa-kaxa 4 98
10   Belgika Nederlandera Lily Castel & Jacques Raymond "Goeiemorgen, morgen" Egun on, goiza 14 68
11   Italia Italiera Massimo Ranieri "L'amore è un attimo" Maitasuna momentu bat da 5 91
12   Suedia Suediera Family Four "Vita vidder" Zeruertz zuriak 6 85
13   Irlanda Ingelesa Angela Farrell "One Day Love" Egun bateko maitasuna 11 79
14   Herbehereak Nederlandera Saskia & Serge "Tijd" Denbora 6 85
15   Portugal Portugesa Tonicha "Menina do alto da serra" Mendi gaineko neska 9 83
16   Jugoslavia Kroaziera Krunoslav Slabinac "Tvoj dječak je tužan" Zure mutikoa triste dago 14 68
17   Finlandia Finlandiera Markku Aro & Koivistolaiset "Tie uuteen päivään" Nolako egun berria 8 84
18   Norvegia Norvegiera Hanne Krogh "Lykken er" Zoriontasuna da 17 65

Kanpo estekak aldatu