Europako Irrati-Telebista Batasuna

Europako Irrati-Telebista Batasuna (EITB), ofizialki frantsesez: Union Européenne de Radio-Télévision (UER) eta ingelesez: European Broadcasting Union (EBU), Europa eta Mediterraneoko irrati-telebista publiko erakundeen elkartea da. 73 kide aktibo ditu 56 herrialdetan, eta beste 37 kide-lagun bere eremu geografikotik kanpoko 22 herrialdetan. Genevan du egoitza nagusia. Besteak beste, urtero Eurovision Abesti Lehiaketa ekoizteagatik da ezaguna.

Europako Irrati-Telebista Batasuna
Datuak
Izen laburraEBU eta UER
Motabroadcaster (en) Itzuli, Aliantza eta metaorganization (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza
Jarduera
KidetzaWorld Wide Web Consortium eta European Services Forum (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaDelphine Ernotte
Egoitza nagusi
Zeren jabe
eta
Historia
Sorrera1950eko otsailaren 12a
AurrekoakInternational Broadcasting Union (en) Itzuli
webgune ofiziala
IMDB: co0160310 Facebook: EBU.HQ Twitter: EBU_HQ Instagram: ebu_hq LinkedIn: ebu Youtube: UC1Pf2KoQ46mSrHsdEeoxYtw Edit the value on Wikidata

Deskribapen orokorra

aldatu

Telekomunikazioen Batasun Internazionalak Europako Emisio Eremu bezala zehazten duen herrialdeetako zerbitzu publiko irrati-telebista erakundeek lortu dezakete kidetza aktiboa. Kideek hurrengo onurak dituzte:

  • Mundu mailako edukiak eskuratzea; bai kirol eskubide esklusiboak, zein berri, musika eta haur programen elkarbanatzea.
  • Brusela eta nazioarteko plataforma nagusietan egiten den lobbying-an ahotsa edukitzea
  • Elkarbanatze, ikasketa eta lankidetza aukerak hainbat biltzar, lan talde eta zuzendutako aholkularitza jardueretan
  • Teknologia eta berrikuntza berriak ikasi eta elkarbanatzeko zentroa aditu talde batekin

Europako Irrati-Telebista Batasunaren ekoizpen ezagunena Eurovision Abesti Lehiaketa da. Besteak beste, Eurovision Dantza Lehiaketa, Junior Eurovision Abesti Lehiaketa, Eurovision Musikari Gazteak, Eurovision Dantzari Gazteak, Eurovision Urteko Abesbatza, eta beste zentzu berdineko lehiaketa batzuk ere ekoizten ditu.

Irrati ekoizpenen artean Euroclassic Notturno dago – gau osoko musika klasiko saioa –, eta baita saio tematiko bereziak ere, urteroko Eguberri musika saioa adibide.

Europako Irrati-Telebista Batasuneko kide aktibo ugarik aldi berean lortzen dituzte Munduko Futbol Txapelketa edo hainbat kiroletako Europako Txapelketak bezalako ekitaldiak emateko eskubideak. Europako Irrati-Telebista Batasunaren bitartez Europa osoan ikusi ahal izaten den telebista saio bat Vienako Urteberri eguneko kontzertua izaten da.

Kide aktiboak

aldatu
Herrialdea Erakundea Siglak Kidetza
  Albania Radio Televizioni Shqiptar RTSH 1999
  Alemania Arbeitsgemeinschaft der öffentlich-rechtlichen Rundfunkanstalten der Bundesrepublik:
- Bayerischer Rundfunk (BR)
- Hessischer Rundfunk (hr)
- Mitteldeutscher Rundfunk (MDR)
- Norddeutscher Rundfunk (NDR)
- Radio Bremen (RB)
- Rundfunk Berlin-Brandenburg (rbb)
- Saarländischer Rundfunk (SR)
- Südwestrundfunk (SWR)
- Westdeutscher Rundfunk Köln (WDR)
- Deutsche Welle (DW)
- Deutschlandradio (DLR)
ARD 1952
Zweites Deutsches Fernsehen ZDF 1963
  Aljeria Etablissement public de Télévision Algérienne (المـؤسـسـة العمومية للتـلـفزيـون),
Enterprise nationale de radiodiffusion (الإذاعة الجزائرية),
Télédiffusion d'Algérie (تلفزيون لجزائر)
EPTV-EPRS-TDA 1970
  Andorra Ràdio i Televisió d'Andorra RTVA 2002
  Armenia Armeniako Irrati Publikoa (Հայաստանի Հանրային Ռադիո),
Armeniako Telebista Publikoa (Հայաստանի հանրային հեռուստաընկերություն)
AMPTV 2005
  Austria Österreichischer Rundfunk ORF 1953
  Azerbaijan İctimai Televiziya və Radio Yayımları Şirkəti İTV 2007
  Belgika   Vlaamse Radio- en Televisieomroeporganisatie VRT 1950
  Radio-Télévision Belge de la Communauté Française RTBF
  Bosnia-Herzegovina Javni Radio Televizijski servis Bosne i Hercegovine BHRT 1993
  Bulgaria Bulgariako Irrati Nazionala (Българско национално радио) BNR 1993
Bulgariako Telebista Nazionala (Българска национална телевизия) BNT 1993
  Danimarka Danmarks Radio AS DR 1950
TV2 AS DK/TV2 1989
  Egipto Egiptoko Irrati eta Telebista Batasuna (إتحاد الإذاعة و التليفزيون المصري) ERTU 1985
  Erresuma Batua British Broadcasting Corporation BBC 1950
United Kingdom Independent Broadcasting:
- ITV plc
-   STV Group plc
- Channel Four Television Corporation
-   Sianel 4 Cymru (S4C)
UKIB 1960
  Errumania Societatea Română de Radiodifuziune ROR 1993
Televiziunea Română RO/TVR 1993
  Eslovakia Rozhlas a televízia Slovenska RTVS 2011
  Eslovenia Radiotelevizija Slovenije RTVSLO 1993
  Espainia Corporación Radiotelevisión Española RTVE 1955
Sociedad Española de Radiodifusión SER 1982
  Estonia Eesti Rahvusringhääling ERR 1993
  Faroe Uharteak Kringvarp Føroya KVF 2005
  Finlandia Yleisradio OY (Finera)
Rundradion AB (Suediera)
YLE/FST5 1950
MTV Oy FI/MTV 1993
  Frantzia Groupe de Radiodiffusion Française:
- France Télévisions (FTV)
- Radio France (RF)
- France Médias Monde (FMM)
GRF 1950
Europe 1 E1 1978
  Georgia Georgiako Irrati-Telebista Publikoa (საქართველოს საზოგადოებრივი მაუწყებელი) GPB 2005
  Grezia Heleniar Irrati-Telebista Konpainia (Ελληνική Ραδιοφωνία Τηλεόραση) ERT 1950-2013
2015
  Herbehereak Nederlandse Publieke Omroep:
- AVROTROS
- Evangelische Omroep (EO)
- Omroep MAX
- KRO-NCRV
- Nederlandse Omroep Stichting (NOS)
- NTR
- PowNed
- VPRO
- Stichting Ether Reclame
- BNNVARA
- WNL
- Humanistische Omroep
NPO 1950
  Hungaria Hungarian Media Group:
- Media Support and Asset Management Fund (MTVA)
- Duna Media Service Provider
HMG 2014
  Ipar Mazedonia Mazedoniako Irrati-Telebista (Македонска радио телевизија) MKRTV 1993
  Irlanda Raidió Teilifís Éireann RTÉ 1950
Teilifís na Gaeilge TG4 2007
  Islandia Ríkisútvarpið RÚV 1956
  Israel Israel Broadcasting Corporation Kan 2017
  Italia Radiotelevisione Italiana RAI 1950
  Jordania Jordan Radio and Television Corporation (التلفزيون الأردني) JRTV 1970
  Kroazia Hrvatska radiotelevizija HRT 1993
  Letonia Latvijas Televīzija LT 1993
Latvijas Radio LR 1993
  Libano Télé Liban (تلفزيون لبنان) TL 1950
  Libia Libya National Channel LNC 2011
  Lituania Radijas ir Televizija LRT 1993
  Luxenburgo RTL Group RTL 1950
Établissement de Radiodiffusion Socioculturelle du Grand-Duché de Luxembourg ERSL 1996
  Malta Public Broadcasting Services MT/PBS 1970
  Moldavia Teleradio-Moldova TRM 1993
  Monako Groupement de Radiodiffuseurs Monégasques:
- Radio Monte Carlo (Frantzia)
- Radio Monte-Carlo (Italia)
- TMC Monte Carlo
TMC/GRMC 1950
  Montenegro Radio televizija Crne Gore
Радио телевизија Црне Горе
RTCG 2001
  Maroko Société Nationale de Radiodiffusion et de Télévision ( الشركة الوطنية للإذاعة والتلفزة ) SNRT 1969
  Norvegia Norsk Rikskringkasting AS NRK 1950
TV2 AS NO/TV2 1992
  Polonia Polskie Radio i Telewizja:
- Telewizja Polska (TVP)
- Polskie Radio (PR)
PRT 1993
  Portugal Rádio e Televisão de Portugal RTP 1950
  San Marino Radiotelevisione della Repubblica di San Marino SMTV 1995
  Serbia Serbiako Irrati-Telebista (Радио-телевизија Србије) RTS 2006
  Suedia Sveriges Television och Radio Grupp AB:
- Sveriges Television
- Sveriges Radio
- Utbildningsradion
STR 1950
  Suitza SRG SSR:
- Radio- und Fernsehgesellschaft (Alemaniera)
- Société suisse de radiodiffusion et télévision (Frantsesa)
- Società svizzera di radiotelevisione (Italiera)
- Societad svizra da radio e televisiun (Erromantxea)
SRG SSR 1950
  Tunisia Radiodifussion-Télévision Tunisienne (مؤسسة الإذاعة والتلفزة التونسية) RTTT 1950
  Turkia Türkiye Radyo-Televizyon Kurumu TRT 1950
  Txekiar Errepublika Český rozhlas ČR 1994
Česká televize ČT 1994
  Ukraina Nacionalna Suspilna Teleradiokompanija Ukrajiny UA:PBC 1993
  Vatikano Hiria Radio Vaticana RV 1950
  Zipre Cyprus Broadcasting Corporation (Ραδιοφωνικό Ίδρυμα Κύπρου) CyBC/RIK
KRYK
1969

Etenduran dauden kideak

aldatu
Herrialdea Erakundea Siglak Kidetza Etendura
  Bielorrusia Bielorrusiako Irrati eta Telebista Konpainia (Нацыянальная дзяржаўная
тэлерадыёкампанія Рэспублікі Беларусь)
BTRC 1993 2021-2024

Kide aktibo ohiak

aldatu
Herrialdea Erakundea Siglak Kidetza
  Errusia Channel One Russia (Первый канал) C1R 1994-2022
Rossijskoe Teleradio (Всероссийская государственная телевизионная и радиовещательная компания) RTR 1993-2022
Radio Dom Ostankino:
- Radio Mayak (MK)
- Radio Orpheus (OP)
- Radio Voice of Russia (VOR)
RDO 1996-2022
  Eslovakia Slovenský rozhlas SRo 1993-2011
Slovenská televízia STV
  Espainia Antena 3 Radio A3R 1986-1993
Cadena de Ondas Populares de España COPE 1998-2019
  Grezia New Hellenic Radio, Internet and Television NERIT 2014-2015
  Hungaria Duna TV Duna 2013-2015
Magyar Rádió MR 1993-2015
Magyar Televízió MTV
  Israel Israel Broadcasting Authority IBA 1957-2017
  Jugoslavia Jugoslavenska radiotelevizija JRT 1950-1992
  Libia Libyan Jamahiriya Broadcasting Corporation LJBC 1974-2011
  Monako   Italia Telemontecarlo TMC 1981-2001
  Serbia eta Montenegro Udruženje javnih radija i televizija UJRT 2001-2006
  Suedia TV4 Gruppen AB SE/TV4 2004-2019
  Txekoslovakia Česko-slovenská televízia CST 1991-1992

Kide lagunak

aldatu

Europa eta Mediterraneoko eremutik at, Telekomunikazioen Batasun Internazionalaren partaide diren herrialdeetako irrati-telebista talde eta erakundeek, Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide-lagun bilakatzeko eskaria egin dezakete. Urtero diru-sarrera bat ordaindu behar dute. Hala ere, Eurovision sareko ekitaldi propioetan partaidetza ez zaie bermatzen. Kasu batzuetan gonbidapena jaso dezakete; Australiak Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko gonbidapena jasotzen du, nabarmenki.

Herrialdea Erakundea Siglak Kidetza
  Ameriketako Estatu Batuak American Broadcasting Company ABC 1959
American Public Media APM 2004
CBS Corporation CBS 1956
National Public Radio NPR 1971
National Broadcasting Company NBC 1953
WFMT Radio Network NBC 1980
  Australia Australian Broadcasting Corporation ABC 1950
FreeTV Australia Free 1962
Special Broadcasting Service SBS 1979
  Bangladesh National Broadcasting Authority of Bangladesh NBAB 1974
  Brasil Rádio Cultura RC 2012
  Georgia Teleimedi TEME 2004
Rustavi 2 RB 2003
  Hego Afrika South African Broadcasting Corporation SABC 1951
  Hego Korea Korean Broadcasting System KBS 1974
  Hong Kong Radio Television Hong Kong RTHK 1983
  India All India Radio AIR 1979
  Iran Sedā va Sima-ye Jomhūrī-ye Eslāmī-ye Īrān IRIB 1969
  Japonia Nippon Hoso Kyokai NHK 1951
Tokyo Broadcasting System TBS 2000
Tokyo FM TFM 1986
  Kanada Canadian Broadcasting Corporation/Société Radio-Canada CBC 1950
  Kazakhstan Khabar Agency KA 2016
Channel 31 2017
  Kuba Instituto Cubano de Radio y Televisión ICRT 1992
  Malaysia Radio Televisyen Malaysia RTM 1970
  Maurizio Mauritius Broadcasting Corporation MBC 1980
  Oman Public Authority for Radio and TV of Oman PART 1976
  Siria Organisme de la Radio-Télévision Arabe Syrienne ORTAS 1978
  Txile Canal 13 UCTV 1971
  Txina China Central Television CCTV 2010
Shanghai Media Group SMG 2016
  Zeelanda Berria Radio New Zealand RNZ 1950
Television New Zealand TVNZ 1950

Kide partaide onartuak

aldatu

Talde eta erakunde batzuek ez dituzte kide aktibo edo kide-lagun bilakatzeko baldintzak betetzen, baina, Europako Irrati-Telebista Batasunari emisio zerbitzuak ematen dizkiotenez, kide partaide onartu estatusa jasotzen dute.

Erakundea Siglak
   Association relative à la télévision européenne ARTE
  Catalunya Música CAT
  JP MRD JP MRD
  Cellnex Telecom CELLNEX
  Euronews EURONEWS
  Russian Television and Radio Broadcasting Network RTRS
  TV5 Monde TV5

Kanpo estekak

aldatu