1970eko Eurovision Abesti Lehiaketa

1970eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamabosgarren edizioa izan zen. Amsterdamgo RAI Congrescentrum erakustazokan ospatu zen, Herbehereetan, martxoaren 21ean. Aurkezlea Willy Dobbe izan zen.

1970eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 21, 1970
Egoitza RAI Congrescentrum, Amsterdam
Aurkezlea(k) Willy Dobbe
Antolatzailea Nederlandse Omroep Stichting (NOS)
Partaide kopurua 12
Irabazlea "All Kinds of Everything"
Dana
 Irlanda

Aurreko edizioan lau garaile gertatu zirenez, 1970ean zein herrialdek antolatu behar zuen eztabaidan jarri zen. Erresuma Batua eta Espainia alde batera utzi ziren aurreko bi edizioak antolatzeagatik, eta Frantzia eta Herbehereen artean txannpona botaz erabaki zen antolatzailea.

Garailea Irlandako Dana izan zen, "All Kinds of Everything" kantuarekin. Irlandaren lehen garaipena izan zen.

Hamabi herrialdek hartu zuten parte, 1959ko ediziotik izandako partaide kopuru txikiena. Finlandia, Norvegia, Portugal eta Suediak uko egion zioten partaidetzari, aurreko urteko lau garaileen emaitzaren kexu.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Herbehereak Nederlandera Hearts of Soul "Waterman" Akuario 7 7
02   Suitza Frantsesa Henri Dès "Retour" Itzulera 4 8
03   Italia Italiera Gianni Morandi "Occhi di ragazza" Neskaren begiak 8 5
04   Jugoslavia Esloveniera Eva Sršen "Pridi, dala ti bom cvet" Gerturatu zaitez, lore bat emango dizut 11 4
05   Belgika Frantsesa Jean Vallée "Viens l'oublier" Etor zaitez ahatz dezazun 8 5
06   Frantzia Frantsesa Guy Bonnet "Marie-Blanche" 4 8
07   Erresuma Batua Ingelesa Mary Hopkin "Knock, Knock Who's There?" Tok, tok nor da hor? 2 26
08   Luxenburgo Frantsesa David Alexandre Winter "Je suis tombé du ciel" Zerutik jausi nintzen 12 0
09   Espainia Gaztelania Julio Iglesias "Gwendolyne" 4 8
10   Monako Frantsesa Dominique Dussault "Marlène" 8 5
11   Alemania Alemana Katja Ebstein "Wunder gibt es immer wieder" Mirariak behin eta berriz ari dira gertatzen 3 12
12   Irlanda Ingelesa Dana "All Kinds of Everything" Mota guztietako gauzak 1 32

Kanpo estekak

aldatu