2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 68. edizioa izango da. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatuko da, Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 7 eta 9an jokatuko dira, eta final handia maiatzaren 11an.[1]
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | 2024ko maiatzaren 7 |
Bigarren finalerdia | 2024ko maiatzaren 9 |
Finala | 2024ko maiatzaren 11 |
Egoitza | Malmö Arena, Malmö |
Antolatzailea | Sveriges Television (SVT) |
Luxenburgo partaide bezala itzuliko da, 31 urteko eten baten ostean.[2] Ipar Mazedonia ere urte bateko eten baten ostean itzuliko da.[3]
Kokapena aldatu
Suediak lehiaketa hartuko duen zazpigarren aldia izango da, eta hauetatik hirugarren aldia Malmö hirian egingo dela, 1992 eta 2013ko edizioen ondoren. Malmö Arena, egoitza izango den pabilioia, 2013ko bera da, eta 15.000 pertsona har ditzake.
Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren, hainbat hirik egoitza izateko interesa adierazi zuten: herrialdeko hiru hiri nagusiak, hau da Stockholm, Göteborg eta Malmö, lehenago ere egoitza izandakoak, eta horrez gain Eskilstuna, Jönköping, Örnsköldsvik, Partille eta Sandviken.[4] Guztietatik lau hirik aurkeztu zuten hautagaitza ofiziala lizitazio-prozesuan: Stockholm, Göteborg, Malmö eta Örnsköldsvik.[5] 2023ko uztailaren 7an, Malmö izendatu zuten egoitza bezala Sveriges Television suediar telebista publikoak eta Europako Irrati-Telebista Batasunak
Behin-behineko partaideak aldatu
2023ko urria arte 36 herrialdek baieztatu dute bere partaidetza.
Herrialdea | Artista | Abestia |
---|---|---|
Albania | ||
Alemania | 2024ko otsailaren 16an hautatzeke | 2024ko otsailaren 16an hautatzeke |
Austria | 2024ko urtarrilan aurkezteke | 2024ko urtarrilan aurkezteke |
Azerbaijan | ||
Belgika | Mustii | 2024ko otsailan aurkezteke |
Danimarka | ||
Erresuma Batua | ||
Eslovenia | ||
Espainia | 2024ko otsailaren 3an hautatzeke | 2024ko otsailaren 3an hautatzeke |
Estonia | 2024ko otsailaren 17an hautatzeke | 2024ko otsailaren 17 hautatzeke |
Finlandia | 2024ko otsailan hautatzeke | 2024ko otsailan hautatzeke |
Frantzia | Slimane | "Mon amour" |
Georgia | ||
Grezia | Marina Satti | |
Herbehereak | 2023ko abenduan aurkezteke | |
Ipar Mazedonia | ||
Islandia | 2024ko martxoan hautatzeke | 2024ko martxoan hautatzeke |
Irlanda | ||
Israel | ||
Italia | 2024ko otsailaren 10ean hautatzeke | 2024ko otsailaren 10ean hautatzeke |
Kroazia | 2024ko otsailan hautatzeke | 2024ko otsailan hautatzeke |
Letonia | 2024ko otsailan hautatzeke | 2024ko otsailan hautatzeke |
Lituania | ||
Luxenburgo | 2024ko urtarrilaren 27an hautatzeke | 2024ko urtarrilaren 27an hautatzeke |
Malta | 2024ko urtarrilan hautatzeke | 2024ko urtarrilan hautatzeke |
Moldavia | ||
Norvegia | 2024ko otsailan hautatzeke | 2024ko otsailan hautatzeke |
Polonia | ||
Portugal | 2024ko martxoan hautatzeke | 2024ko martxoan hautatzeke |
San Marino | ||
Serbia | ||
Suedia | 2024ko martxoaren 9an hautatzeke | 2024ko martxoaren 9an hautatzeke |
Suitza | ||
Txekia | ||
Ukraina | 2024ko otsailan hautatzeke | 2024ko otsailan hautatzeke |
Zipre | Silia Kapsis |
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «Malmö will host the 68th Eurovision Song Contest in May 2024» Eurovision.tv 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Luxembourg to return to the Eurovision Song Contest in 2024» Eurovision.tv 2023-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «North Macedonia to return to Eurovision 2024» escxtra.com 2023-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ (Ingelesez) «Eurovision 2024: Last day for Swedish cities to submit hosting bids» esc-plus.com 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ (Samieraz) «Fyra städer som slåss om Eurovision Song Contest 2024» esc-plus.com 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
Kanpo estekak aldatu
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |