2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa
2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 49. edizioa izan zen. Istanbulgo Abdi İpekçi Arena aretoan ospatu zen, Turkian. Finalerdia maiatzaren 12an jokatu zen, eta finala maiatzaren 15ean. Aurkezleak Korhan Abay eta Meltem Cumbul izan ziren.
2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finalerdia | Maiatzaren 12, 2004 |
Finala | Maiatzaren 15, 2004 |
Egoitza | Abdi İpekçi Arena, Istanbul |
Aurkezlea(k) | Korhan Abay Meltem Cumbul |
Antolatzailea | Türkiye Radyo ve Televizyon Kurumu (TRT) |
Partaide kopurua | 36 |
Irabazlea | "Wild Dances" Ruslana Ukraina |
Garailea Ukrainako Ruslana izan zen, "Wild Dances" abestiarekin. Ukrainaren lehen garaipena izan zen.
Parte hartu nahi zuten herrialde kopuru hazkorra kudeatzeko, lehiaketa bi gauetan banatzea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasuna, finalerdi bat gehituz. Horrela, hogeita hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hamar gehiago. Albania, Andorra, Bielorrusia eta Serbia eta Montenegrok lehen agerpena egin zuten. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Danimarka, Finlandia, Lituania, Mazedoniako Errepublika eta Suitza. Monako hogeita bost urteko eten baten ostean itzuli zen lehiaketara.
Lehiaketa
aldatuLehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.
Finalerdia
aldatuTaulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Finlandia | Ingelesa | Jari Sillanpää | "Takes 2 to Tango" | Bi behar dira tangorako | 14 | 51 |
02 | Bielorrusia | Ingelesa | Aleksandra & Konstantin | "My Galileo" | Nire Galileo | 19 | 10 |
03 | Suitza | Ingelesa | Piero Esteriore & The MusicStars | "Celebrate" | Ospatu | 22 | 0 |
04 | Letonia | Letoniera | Fomins & Kleins | "Dziesma par laimi" | Zoriontasunari buruzko abesti bat | 17 | 23 |
05 | Israel | Hebreera, Ingelesa | David D'Or | "Leha'amin" (להאמין) | Sinestea | 11 | 57 |
06 | Andorra | Katalana | Marta Roure | "Jugarem a estimar-nos" | Elkar maitatzera jolastuko dugu | 18 | 12 |
07 | Portugal | Portugesa | Sofia Vitória | "Foi magia" | Magia izan zen | 15 | 38 |
08 | Malta | Ingelesa | Julie & Ludwig | "On Again... Off Again" | Orain bai... orain ez | 8 | 74 |
09 | Monako | Frantsesa | Maryon | "Notre planète" | Gure planeta | 19 | 10 |
10 | Grezia | Ingelesa | Sakis Rouvas | "Shake It" | Mugi ezazu | 3 | 238 |
11 | Ukraina | Ingelesa, Ukrainiera | Ruslana | "Wild Dances" | Dantza basatiak | 2 | 256 |
12 | Lituania | Ingelesa | Linas & Simona | "What's Happened to Your Love?" | Zer gertatu da zure maitasunarekin? | 16 | 26 |
13 | Albania | Ingelesa | Anjeza Shahini | "The Image of You" | Zure irudia | 4 | 167 |
14 | Zipre | Ingelesa | Lisa Andreas | "Stronger Every Minute" | Sendoagoa minutuero | 5 | 149 |
15 | Mazedonia | Ingelesa | Toše Proeski | "Life" | Bizitza | 10 | 71 |
16 | Eslovenia | Ingelesa | Platin | "Stay Forever" | Geratu betiko | 21 | 5 |
17 | Estonia | Võroera | Neiokõsõ | "Tii" | Bidea | 11 | 57 |
18 | Kroazia | Ingelesa | Ivan Mikulić | "You Are the Only One" | Zu zara bakarra | 9 | 72 |
19 | Danimarka | Ingelesa | Tomas Thordarson | "Shame on You" | Lotsa eman beharko lizuke | 13 | 56 |
20 | Serbia eta Montenegro | Serbiera | Željko Joksimović & Ad-Hoc Orchestra | "Lane moje" (Лане моје) | Nire laztana | 1 | 263 |
21 | Bosnia-Herzegovina | Ingelesa | Deen | "In the Disco" | Diskotekan | 7 | 133 |
22 | Herbehereak | Ingelesa | Re-Union | "Without You" | Zu gabe | 6 | 146 |
Finala
aldatuOrdena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Espainia | Gaztelania | Ramón | "Para llenarme de ti" | Zurekin bete nadin | 10 | 87 |
02 | Austria | Alemana | Tie Break | "Du bist" | Zu zara | 21 | 9 |
03 | Norvegia | Ingelesa | Knut Anders Sørum | "High" | Altu | 24 | 3 |
04 | Frantzia | Frantsesa, Gaztelania | Jonatan Cerrada | "À chaque pas" | Pauso bakoitzean | 15 | 40 |
05 | Serbia eta Montenegro | Serbiera | Željko Joksimović & Ad-Hoc Orchestra | "Lane moje" (Лане моје) | Nire laztana | 2 | 263 |
06 | Malta | Ingelesa | Julie & Ludwig | "On Again... Off Again" | Orain bai... orain ez | 12 | 50 |
07 | Herbehereak | Ingelesa | Re-Union | "Without You" | Zu gabe | 20 | 11 |
08 | Alemania | Ingelesa, Turkiera | Max | "Can't Wait Until Tonight" | Ezin dut gauera arte itxaron | 8 | 93 |
09 | Albania | Ingelesa | Anjeza Shahini | "The Image of You" | Zure irudia | 7 | 106 |
10 | Ukraina | Ingelesa, Ukrainiera | Ruslana | "Wild Dances" | Dantza basatiak | 1 | 280 |
11 | Kroazia | Ingelesa | Ivan Mikulić | "You Are the Only One" | Zu zara bakarra | 12 | 50 |
12 | Bosnia-Herzegovina | Ingelesa | Deen | "In the Disco" | Diskotekan | 9 | 91 |
13 | Belgika | Ingelesa | Xandee | "1 Life" | Bizitza bat | 22 | 7 |
14 | Errusia | Ingelesa | Julia Savicheva | "Believe Me" | Sinetsidazu | 11 | 67 |
15 | Mazedonia | Ingelesa | Toše Proeski | "Life" | Bizitza | 14 | 47 |
16 | Grezia | Ingelesa | Sakis Rouvas | "Shake It" | Mugi ezazu | 3 | 252 |
17 | Islandia | Ingelesa | Jónsi | "Heaven" | Zerua | 19 | 16 |
18 | Irlanda | Ingelesa | Chris Doran | "If My World Stopped Turning" | Nire munduak biratzeari utziko balio | 22 | 7 |
19 | Polonia | Ingelesa, Gaztelania | Blue Café | "Love Song" | Maitasun-abestia | 17 | 27 |
20 | Erresuma Batua | Ingelesa | James Fox | "Hold On to Our Love" | Eutsi gure maitasunari | 16 | 29 |
21 | Zipre | Ingelesa | Lisa Andreas | "Stronger Every Minute" | Sendoagoa minutuero | 5 | 170 |
22 | Turkia | Ingelesa | Athena | "For Real" | Benetan | 4 | 195 |
23 | Errumania | Ingelesa | Sanda | "I Admit" | Onartzen dut | 18 | 18 |
24 | Suedia | Ingelesa | Lena Philipsson | "It Hurts" | Min egiten du | 5 | 170 |
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |