2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 52. edizioa izan zen. Helsinkiko Hartwall Areena aretoan ospatu zen, Finlandian. Finalerdia maiatzaren 10ean jokatu zen, eta finala maiatzaren 12an. Aurkezleak Jaana Pelkonen eta Mikko Leppilampi izan ziren.

2007ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 10, 2007
Finala Maiatzaren 12, 2007
Egoitza Hartwall Areena, Helsinki
Aurkezlea(k) Jaana Pelkonen
Mikko Leppilampi
Antolatzailea Yleisradio (Yle)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Molitva"
Marija Šerifović
 Serbia

Garailea Serbiako Marija Šerifović izan zen, "Molitva" abestiarekin. Serbiaren lehen garaipena izan zen, herrialde independiente bezala egin zuen lehen agerraldian. Herrialdeak hizkuntza propio batean abestera behartzen zituen araua 1999an bertan behera utzi zenetik, lehen aldiz irabazi zuen olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek.

Berrogeita bi herrialde izan ziren partaide, orduko partaide kopuru errekorra. Serbiaz gain, Montenegro, Georgia eta Txekiak lehen agerpena egin zuten. Austria eta Hungaria urte bateko eten baten ostean bueltatu ziren. Bestalde, Monakok uko egin zion partaidetzari.

Lehiaketa

aldatu

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia

aldatu

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Bulgaria Bulgariera Elitsa Todorova & Stoyan Yankoulov "Water" Ura 6 146
02   Israel Ingelesa, Frantsesa, Hebreera Teapacks "Push the Button" Sakatu botoia 24 17
03   Zipre Frantsesa Evridiki "Comme ci, comme ça" Erdipurdi 15 65
04   Bielorrusia Ingelesa Koldun "Work Your Magic" Zure magia egizu 4 176
05   Islandia Ingelesa Eiríkur Hauksson "Valentine Lost" Valentin galdua 13 77
06   Georgia Ingelesa Sopho "Visionary Dream" Amets irudikorra 8 123
07   Montenegro Montenegroera Stevan Faddy "'Ajde, kroči" ('Ајде, крочи) Etorri, gerturatu 22 33
08   Suitza Ingelesa DJ BoBo "Vampires Are Alive" Banpiroak bizirik daude 20 40
09   Moldavia Ingelesa Natalia Barbu "Fight" Borrokatu 10 91
10   Herbehereak Ingelesa Edsilia Rombley "On Top of the World" Munduaren gailurrean 21 38
11   Albania Ingelesa, Albaniera Frederik Ndoci "Hear My Plea" Entzun nire erreguteak 17 49
12   Danimarka Ingelesa DQ "Drama Queen" Ahoberoa 19 45
13   Kroazia Kroaziera, Ingelesa Dragonfly feat. Dado Topić "Vjerujem u ljubav" Maitasunean sinesten dut 16 54
14   Polonia Ingelesa The Jet Set "Time to Party" Festarako unea 14 75
15   Serbia Serbiera Marija Šerifović "Molitva" (Молитва) Otoitza 1 298
16   Txekia Txekiera Kabát "Malá dáma" Andere txikia 28 1
17   Portugal Portugesa, Ingelesa[fe 1] Sabrina "Dança comigo" Egizu dantza nirekin 11 88
18   Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Karolina "Mojot svet" (Мојот свет) Nire mundua 9 97
19   Norvegia Ingelesa[fe 2] Guri Schanke "Ven a bailar conmigo" Etor zaitez nirekin dantzatzera 18 48
20   Malta Ingelesa Olivia Lewis "Vertigo" Bertigoa 25 15
21   Andorra Katalana, Ingelesa Anonymous "Salvem el món" Salba dezagun mundua 12 80
22   Hungaria Ingelesa Magdi Rúzsa "Unsubstantial Blues" Blues motela 2 224
23   Estonia Ingelesa Gerli Padar "Partners in Crime" Gaizkideak 22 33
24   Belgika Ingelesa The KMG's "Love Power" Maitasun-indarra 26 14
25   Eslovenia Esloveniera Alenka Gotar "Cvet z juga" Hegoaldeko lorea 7 140
26   Turkia Ingelesa Kenan Doğulu "Shake It Up Şekerim" Mugi ezazu laztana 3 197
27   Austria Ingelesa Eric Papilaya "Get a Life – Get Alive" Lor ezazu bizitza bat – Bizi zaitez bizi 27 4
28   Letonia Italiera Bonaparti.lv "Questa notte" Gau honetan 5 168
  1. Hitz batzuk gaztelaniaz eta frantsesez.
  2. Abestian errepikatzen den izenburua gaztelaniaz.

Finala

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Bosnia-Herzegovina Serbiera Marija Šestić "Rijeka bez imena" (Ријека без имена) Izenik gabeko ibaiak 11 106
02   Espainia Gaztelania[f 1] D'NASH "I Love You Mi Vida" Maite zaitut ene bihotza 20 43
03   Bielorrusia Ingelesa Koldun "Work Your Magic" Zure magia egizu 6 145
04   Irlanda Ingelesa Dervish "They Can't Stop the Spring" Ezin dute udaberria geldiarazi 24 5
05   Finlandia Ingelesa Hanna Pakarinen "Leave Me Alone" Utz nazazu bakarrik 17 53
06   Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Karolina "Mojot svet" (Мојот свет) Nire mundua 14 73
07   Eslovenia Esloveniera Alenka Gotar "Cvet z juga" Hegoaldeko lorea 15 66
08   Hungaria Ingelesa Magdi Rúzsa "Unsubstantial Blues" Blues motela 9 128
09   Lituania Ingelesa 4Fun "Love or Leave" Maitatu edo alde egin 21 28
10   Grezia Ingelesa[f 2] Sarbel "Yassou Maria" (Γεια σου Μαρία) Kaixo Maria 7 139
11   Georgia Ingelesa Sopho "Visionary Dream" Amets irudikorra 12 97
12   Suedia Ingelesa The Ark "The Worrying Kind" Kezkatzen denetakoa 18 51
13   Frantzia Frantsesa, Ingelesa Les Fatals Picards "L'amour à la française" Maitasuna frantses erara 22 19
14   Letonia Italiera Bonaparti.lv "Questa notte" Gau honetan 16 54
15   Errusia Ingelesa Serebro "Song #1" 1. abestia 3 207
16   Alemania Alemana, Ingelesa Roger Cicero "Frauen regier'n die Welt" Emakumeek agintzen dute munduan 19 49
17   Serbia Serbiera Marija Šerifović "Molitva" (Молитва) Otoitza 1 268
18   Ukraina Alemana, Ingelesa, Ukrainiera, Errusiera Verka Serduchka "Dancing Lasha Tumbai" (Dancing Лаша Тумбай) Lasha Tumbai dantzatzen 2 235
19   Erresuma Batua Ingelesa Scooch "Flying the Flag (For You)" Bandera astintzen (zuretzat) 22 19
20   Errumania Ingelesa, Italiera, Gaztelania, Errusiera, Frantsesa, Errumaniera Todomondo "Liubi, Liubi, I Love You" (Люби, Люби, I Love You) Maite, maite, maite zaitut 13 84
21   Bulgaria Bulgariera Elitsa Todorova & Stoyan Yankoulov "Water" Ura 5 157
22   Turkia Ingelesa Kenan Doğulu "Shake It Up Şekerim" Mugi ezazu, laztana 4 163
23   Armenia Ingelesa, Armeniera Hayko "Anytime You Need" Behar duzun orotan 8 138
24   Moldavia Ingelesa Natalia Barbu "Fight" Borrokatu 10 109
  1. Hitz batzuk ingelesez.
  2. Abestian errepikatzen den izenburua grezieraz.

Kanpo estekak

aldatu