1972ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1972ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamazazpigarren edizioa izan zen. Edinburgheko Usher Hall aretoan ospatu zen, Eskozia, Erresuma Batuan, martxoaren 25ean. Aurkezlea Moira Shearer izan zen.

1972ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 25, 1972
Egoitza Usher Hall, Edinburgh
Aurkezlea(k) Moira Shearer
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Après toi"
Vicky Leandros
 Luxenburgo

Aurreko edizioa Monakok irabazi zuen, eta printzerriari zegokion antolaketa, baina ekoizpenerako areto aproposik ez zeukatenez, BBCri pasa zitzaion antolatzeko gonbidapena lehenago zeukan esperientziagatik.

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen Vicky Leandros izan zen, "Après toi" kantuarekin. Luxenburgoren hirugarren garaipena izan zen.

Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioko berdinak.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Alemania Alemana Mary Roos "Nur die Liebe läßt uns leben" Maitasunagatik bakarrik bizi gara 3 107
02   Frantzia Frantsesa Betty Mars "Comé-comédie" Kome-komedia 12 81
03   Irlanda Irlandera Sandie Jones "Ceol an Ghrá" Maitasunaren musika 15 72
04   Espainia Gaztelania Jaime Morey "Amanece" Argitu du 10 83
05   Erresuma Batua Ingelesa The New Seekers "Beg, Steal or Borrow" Eskatu, lapurtu edo hartu 2 114
06   Norvegia Norvegiera Grethe Kausland & Benny Borg "Småting" Gauza txikiak 14 73
07   Portugal Portugesa Carlos Mendes "A festa da vida" Bizitzaren festa 7 90
08   Suitza Frantsesa Véronique Müller "C'est la chanson de mon amour" Hau da nire maitasunaren kanta 8 88
09   Malta Maltera Helen & Joseph "L-imħabba" Maitasuna 18 48
10   Finlandia Finlandiera Päivi Paunu & Kim Floor "Muistathan" Gogoratzen al duzu 12 78
11   Austria Alemana Milestones "Falter im Wind" Tximeleta haizean 5 100
12   Italia Italiera Nicola di Bari "I giorni dell'arcobaleno" Ostadarraren egunak 6 92
13   Jugoslavia Serbokroaziera Tereza Kesovija "Muzika i ti" Musika eta zu 9 87
14   Suedia Suediera Family Four "Härliga sommardag" Udako egun atseginak 13 75
15   Monako Frantsesa Anne-Marie Godart & Peter MacLane "Comme on s'aime" Elkar maite dugun bezala 16 65
16   Belgika Frantsesa Serge & Christine Ghisoland "À la folie ou pas du tout" Era sutsuan edo ezer ez 17 55
17   Luxenburgo Frantsesa Vicky Leandros "Après toi" Zu eta gero 1 128
18   Herbehereak Nederlandera Sandra & Andres "Als het om de liefde gaat" Dena maitasunari buruz denean 4 106

Kanpo estekak

aldatu