1964ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1964ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren bederatzigarren edizioa izan zen. Kopenhageko Tivolis Koncertsal aretoan ospatu zen, Danimarkan, martxoaren 21ean. Aurkezlea Lotte Wæver izan zen.

1964ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 21, 1964
Egoitza Tivolis Koncertsal, Kopenhage
Aurkezlea(k) Lotte Wæver
Antolatzailea Danmarks Radio (DR)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Non ho l'età"
Gigliola Cinquetti
 Italia

Garailea Italiako Gigliola Cinquetti izan zen, "Non ho l'età" kantuarekin. Italiaren lehen garaipena izan zen.

Hamasei herrialdek hartu zuten parte, aurreko hiru edizioetako kopuru berdina. Portugalek lehen agerraldia egin zuen, Suediak partaidetza eten zuen bitartean artisten greba bat zela eta.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Luxenburgo Frantsesa Hugues Aufray "Dès que le printemps revient" Udaberria itzultzen denean 4 14
02   Herbehereak Nederlandera Anneke Grönloh "Jij bent mijn leven" Nire bizitza zara 10 2
03   Norvegia Norvegiera Arne Bendiksen "Spiral" Espirala 8 6
04   Danimarka Daniera Bjørn Tidmand "Sangen om dig" Zuri buruzko kanta 9 4
05   Finlandia Finlandiera Lasse Mårtenson "Laiskotellen" Jarduera gabe 7 9
06   Austria Alemana Udo Jürgens "Warum nur, warum?" Zergatik, besterik ez, zergatik? 6 11
07   Frantzia Frantsesa Rachel "Le Chant de Mallory" Malloryren kanta 4 14
08   Erresuma Batua Ingelesa Matt Monro "I Love the Little Things" Gauza txikiak maite ditut 2 17
09   Alemania Alemana Nora Nova "Man gewöhnt sich so schnell an das Schöne" Zein errez ohitzen garen gauza atseginetara 13 0
10   Monako Frantsesa Romuald "Où sont-elles passées" Nora joan dira 3 15
11   Portugal Portugesa António Calvário "Oração" Otoitza 13 0
12   Italia Italiera Gigliola Cinquetti "Non ho l'età" Ez daukat adinik 1 49
13   Jugoslavia Bosniera Sabahudin Kurt "Život je sklopio krug" Bizitza borobildu da 13 0
14   Suitza Italiera Anita Traversi "I miei pensieri" Neure gogoetak 13 0
15   Belgika Frantsesa Robert Cogoi "Près de ma rivière" Nire errekatik gertu 10 2
16   Espainia Gaztelania Los TNT "Caracola" Maskorra 12 1

Kanpo estekak aldatu