Ireki menu nagusia

1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 21. edizioa izan zen. Hagako Nederlands Congresgebouw erakustazokan ospatu zen, Herbeheretan, apirilaren 3an. Aurkezlea Corry Brokken izan zen, 1957ko ediozioko irabazlea.

1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 3, 1976
Egoitza Nederlands Congresgebouw, Haga
Aurkezlea(k) Corry Brokken
Antolatzailea Nederlandse Omroep Stichting (NOS)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Save Your Kisses for Me"
Brotherhood of Man
 Erresuma Batua

Garailea Brotherhood of Man talde britainiarra izan zen, "Save Your Kisses for Me" kantuarekin. Erresuma Batuaren hirugarren garaipena izan zen.

Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baina bat gutxiagok. Aurreko urteko antolatzailea izan zen Suediak urte bateko etena egin zuen, berriro antolatzeko dirurik ez zeukatela adieraziz. Turkia eta Maltak ere partaidetzari uko egin zioten. Bestalde, Austria eta Grezia lehiaketara itzuli ziren.

LehiaketaAldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Erresuma Batua Ingelesa Brotherhood of Man "Save Your Kisses for Me" Gorde zure muxuak niretzako 1 164
02   Suitza Ingelesa Peter, Sue & Marc "Djambo, Djambo" 4 91
03   Alemania Alemana Les Humphries Singers "Sing Sang Song" 15 12
04   Israel Hebreera Chocolate, Menta, Mastik "Emor Shalom" (אמור שלום) Esan kaixo 6 77
05   Luxenburgo Frantsesa Jürgen Marcus "Chansons pour ceux qui s'aiment" Elkar maite direnentzako abestia 14 17
06   Belgika Frantsesa Pierre Rapsat "Judy et Cie" Judy eta konpainia 8 68
07   Irlanda Ingelesa Red Hurley "When" Noiz 10 54
08   Herbehereak Ingelesa Sandra Reemer "The Party's Over" Festa amaitu da 9 56
09   Norvegia Ingelesa Anne-Karine Strøm "Mata-Hari" 18 7
10   Grezia Greziera Mariza Koch "Panagia mou, Panagia mou" (Παναγιά μου, Παναγιά μου) Nire anderea, nire anderea 13 20
11   Finlandia Ingelesa Fredi & Ystävät "Pump-Pump" 11 44
12   Espainia Gaztelania Braulio "Sobran las palabras" Hitzak soberan daude 16 11
13   Italia Ingelesa, Italiera Al Bano & Romina Power "We'll Live It All Again" Dena biziko dugu berriz ere 7 69
14   Austria Ingelesa Waterloo & Robinson "My Little World" Nire mundu txikia 5 80
15   Portugal Portugesa Carlos do Carmo "Uma flor de verde pinho" Lore pinu-berde bat 12 24
16   Monako Frantsesa Mary Christy "Toi, la musique et moi" Zu, musika eta ni 3 93
17   Frantzia Frantsesa Catherine Ferry "Un, deux, trois" Bat, bi, hiru 2 147
18   Jugoslavia Bosniera Ambasadori "Ne mogu skriti svoju bol" Ezin dut nire mina ezkutatu 17 10

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1976ko Eurovision Abesti Lehiaketa